cla – Hizkuntza-teknologiak, Ixa Taldearen bloga https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa IXA taldea. Hizkuntzaren prozesamendua Wed, 31 May 2023 21:32:01 +0000 eu hourly 1 https://wordpress.org/?v=4.9.23 https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/files/2018/10/ixa.jpg cla – Hizkuntza-teknologiak, Ixa Taldearen bloga https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa 32 32 Kubako sari akademiko gorena Xabier Artola Ixakideari (2023-02-16) https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/2023/02/16/kubako-sari-akademiko-gorena-xabier-artola-ixakideari-2023-02-16/ https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/2023/02/16/kubako-sari-akademiko-gorena-xabier-artola-ixakideari-2023-02-16/#respond Thu, 16 Feb 2023 20:13:15 +0000 https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/?p=3135 Kubak “Carlos J. Finlay” Ordenaren Saria eman dio Ixa Taldeko Xabier Artola irakasleari 2023ko otsailaren 16an. Kubako zientzialari nazionalei eta atzerritarrei ematen dien kondekoraziorik gorena da hori. Artolari Kubarekin 20 urteko lankidetza zientifiko emankorrarengatik eman diote saria. Santiagoko Linguistika Aplikatuaren Zentroarekin bereziki.

Xabier Artolari Carlos J. Finlay saria  emateko ekitaldia(Kuba, 2023-02-16)

Euskal Herriko Unibertsitateko IXA taldea lankidetzan aritu izan da 2001tik CLA ikergunearekin. Hortik atera da, adibidez, Diccionario Básico Escolar Cubano (DBE) hiztegia (digitala eta paperezkoa). Lankidetza honen barruan mende hasieran sortu zen lehenengo bertsioan hiztegiaren diseinu informatikoa oso aurreratu izan zen: XML lengoaia kodetuta dago), eta hiztegiak editatzeko Ixa taldean garatu zen leXkit izeneko ingurunea erabiltzen zen. Geroago hiztegiaren lau edizio (2005, 2008, 2009, 2013-2015) argitaratu dira Kuban, paperean eta digitalki. Hiztegiaren sortzaileak Eloína Miyares Bermúdez eta Vitelio Ruiz Hernández linguistak ziren. Urteetan zehar zabalkuntza handia izan du hiztegiak Kubako eskoletan. 2023. urtera arte guztira hiztegiaren 300.000tik gora ale salduta zeuden paperean, eta bertsio elektronikoan 1100 CD.

Irakurri gehiago:

]]>
https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/2023/02/16/kubako-sari-akademiko-gorena-xabier-artola-ixakideari-2023-02-16/feed/ 0
Santiago de Cubako Centro de Lingüística Aplicada-k 40 urte https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/2011/02/24/santiago-de-cubako-centro-de-linguistica-aplicada-k-40-urte/ https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/2011/02/24/santiago-de-cubako-centro-de-linguistica-aplicada-k-40-urte/#comments Thu, 24 Feb 2011 17:37:14 +0000 https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/santiago-de-cubako-centro-de-linguistica-aplicada-k-40-urte Iñaki Alegria izan da Ixa taldearen ordezkaria Santiago de Cubako Centro de Lingüística Aplicada-k (CLA) aurten antolatu duen XII Simposium-ean. 10 orduko ikastaro bat eman du
Iñakik morfologiako tresnak erraz inplementatzeko oso baliagarria den Foma tresnaz

Oraintxe bete berri ditu Centro de Lingüística Aplicada horrek 40 urte. Zorionak!

CLA ikergunearen 40. urteurrena izan dela-eta argazkiko eskultura bidali digute IXA taldekoei opari moduan, gure lankidetza ospatzeko edo.

Eskerrik asko. Eta zorionak Eloinari, Julio Viteliori, Leonel-i eta ikergune hori sortu eta animatzen duten ikerlari horiei guztiei!

IXA taldea lankidetzan aritu izan da azken 10 urteetan CLA ikergunearekin.

Hortik atera da, adibidez, lehengo urtean argitaratu zen Cubako Diccionario Básico Escolar (DBE) hiztegiaren hirugarren edizioa. Hiztegia XMLz kodetuta dago, eta hiztegiak editatzeko Ixa taldean garatu zen leXkit izeneko ingurunea erabili zen.

Berri hau ingelesez / English version of this new

]]>
https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/2011/02/24/santiago-de-cubako-centro-de-linguistica-aplicada-k-40-urte/feed/ 3