elhuyar – Hizkuntza-teknologiak, Ixa Taldearen bloga https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa IXA taldea. Hizkuntzaren prozesamendua Wed, 31 May 2023 21:32:01 +0000 eu hourly 1 https://wordpress.org/?v=4.9.23 https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/files/2018/10/ixa.jpg elhuyar – Hizkuntza-teknologiak, Ixa Taldearen bloga https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa 32 32 DiarioVasco.com saria Elhuyar Hiztegiak-entzat https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/2013/12/28/diariovasco-com-saria-elhuyar-hiztegiak/ https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/2013/12/28/diariovasco-com-saria-elhuyar-hiztegiak/#comments Sat, 28 Dec 2013 09:45:04 +0000 https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/?p=1400 Saritan oparoa izan da benetan azken hilabetea Hizkuntza-Teknologiarako. Batetik Ixa Taldeak Abadia saria, eta bestetik Elhuyar ZTH eta  SEGAPOTO aplikazioek jaso dituzten GipuzkoAPP sarien berri eman dugu blog honetan.  Baina laugarren sari bat ere jaso du Hizkuntza-Teknologiako aplikazio batek.

Gutxi entzun da eta merezi du hona ekartzeak: diariovasco.com saria jaso du Elhuyar Hiztegiak webguneak. Sei sari banatu zituen Diario Vascok azaroaren 28an eta “Euskaraz egitea edo euskara ikastea ahalbidetzen duen webgune onena” kategoriakoa eman diote Elhuyar Fundaziokoei.

DVsaria_Elhuyar_Hiztegiak
(Iturria: http://premios.diariovasco.com/eus/galeria-premiados.php#)

Elhuyar Hiztegia baliabide sendoenetako bat da euskarazko hiztegigintzan, eta sendotasun horren arrazoietako bat hizkuntza-teknologia da. Atzetik urtetako corpus-bilketa, corpusen etiketatzea, lexiko- eta terminologia-erauzketa,  hiztegien eraikuntza automatikoa eta corpus-tresnak daude (webcorpusa adibidez).

http://hiztegiak.elhuyar.org/ gune berriaren ekarpen esanguratsuen errekonozimendua da sari hau.

Pozik gaude Ixa taldean, HIZTEK eta HAP masterren emaitzak ikusten dira hemen.
ZORIONAK!

Elhuyar_Hiztegiak

]]>
https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/2013/12/28/diariovasco-com-saria-elhuyar-hiztegiak/feed/ 1
Mintegia: Lexikoaren Behatokia proiektua eta EDBL aberasten Hiztegi Batuarekin (2013/12/11) https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/2013/12/09/mintegia-lexikoaren-behatokia-proiektua-eta-edbl-aberasten-hiztegi-batuarekin-20131211/ https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/2013/12/09/mintegia-lexikoaren-behatokia-proiektua-eta-edbl-aberasten-hiztegi-batuarekin-20131211/#respond Mon, 09 Dec 2013 18:17:07 +0000 https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/?p=1326 Gaiak: Lexikoaren behatokia proiektua (X. Artola)
+Hiztegi Batuko informazioaren EDBLratzea (Gorka Labaka – Xabier Artola)
Hizlariak: Xabier Artola eta Gorka Labaka
Eguna: Abenduaren 11n, asteazkena
Ordua: 15:30
Tokia:  3.2 gela. Informatika Fakultatea

Lexikoaren behatokia proiektua  2008. urtean jarri zuen abian Euskaltzaindiak, Andoni Sagarna euskaltzainaren zuzendaritzapean. Euskaltzaindiko ikerketarako testu-corpus etiketatu eta linguistikoki anotatu bat prestatzea du helburu. Corpus hori osatzeko hainbat hornitzaile aurreikusi dira, hedabideak bereziki, eta horien artean, besteak beste, interes orokorreko komunikabideak. 2012. urtearen bukaeran 26.565.924 testu-hitz zeuzkan corpusak eta urtean-urtean handituz doa. Euskaltzaindia, IXA taldea, Elhuyar Fundazioa eta UZEI dira proiektuaren kideak.

Lexikoaren behatokiaren corpusa kontsultatu dezakezu hemen.

EDBL datu-base lexikalak sarrera berriak hartu ditu azken aldian Hiztegi Batuaren azken bertsiotik. Prozesu horren berri ere emango da mintegi honetan.

Lex_Behatokia_Twitter

]]>
https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/2013/12/09/mintegia-lexikoaren-behatokia-proiektua-eta-edbl-aberasten-hiztegi-batuarekin-20131211/feed/ 0
Elhuyar irabazle testuetan jarrera positibo edo negatiboak antzemateko TASS txapelketan https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/2012/07/26/tass-elhuyar/ https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/2012/07/26/tass-elhuyar/#respond Thu, 26 Jul 2012 16:21:58 +0000 https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/?p=710 Aurten SEPLN biltzarrarekin batera TASS txapelketa  antolatu da.

Txapelketaren helburua gaztelaniazko Twitter mezuetan jarrera positiboa edo negatiboa antzematea zen. Formalki horri sentimenduen analisia esaten zaio (análisis de sentimientos, sentiment analysis edo opinion mining)

Eta nor izan da txapelduna?   Elhuyar I+G !

Sistemaren garatzaileak Iñaki San Vicente eta Xabier Saralegi izan dira (gure HAP master ofizialean hezitako jendea).

ZORIONAK!

Emaitza guztiak hemen ikus daitezke.

 

]]>
https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/2012/07/26/tass-elhuyar/feed/ 0