framenet – Hizkuntza-teknologiak, Ixa Taldearen bloga https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa IXA taldea. Hizkuntzaren prozesamendua Wed, 31 May 2023 21:32:01 +0000 eu hourly 1 https://wordpress.org/?v=4.9.23 https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/files/2018/10/ixa.jpg framenet – Hizkuntza-teknologiak, Ixa Taldearen bloga https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa 32 32 Mintegia: Euskarazko Framenet-a eraikitzeko bideragarritasuna aztergai https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/2011/12/13/mintegia-euskarazko-framenet-a-eraikitzeko-bideragarritasuna-aztergai/ https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/2011/12/13/mintegia-euskarazko-framenet-a-eraikitzeko-bideragarritasuna-aztergai/#respond Tue, 13 Dec 2011 10:05:17 +0000 https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/euskarazko-framenet-a-eraikitzeko-bideragarritasuna-aztergai Hizlaria: Aldezabal, Izaskun
Eguna: Abenduaren 14a, asteazkena
Tokia: Fakultateko 3.2 gela
Ordua: 16.00

Gaia: Euskarazko Framenet-a eraikitzeko bideragarritasuna aztergai

Laburpena:

Frame edo markoen semantikan oinarritutako baliabide lexikala da FrameNet. Markoak egoera, objektu edo gertaera mota batzuen errepresentazio semantikoak dira, eta  munduari buruz dugun ezagutza edo aldez aurretik dakiguna kontuan hartuta eraikitzen dira. Horretaz gain, markoen artean harreman kontzeptual hierarkikoak ere definitzen dira. Beste eredu batzuekin alderatuta (PropBank/Verbnet, esaterako), eta perpaus-sintaxitik haratago, diskurtso mailan aplikatzeko pentsatuta dago. Alegia, marko batean ematen den informazioa ez da esaldi bakarrean gauzatzen baizik eta testuan zehar deskribatzen da.

Gaur egun garatzen ari diren baliabide lexikoen artean jarraipen handia du FrameNet proiektuak; ingelesaz gain, beste hainbat hizkuntzatan garatzen ari da: portugesa, alemana, japoniera, suediera eta gaztelania.

Mintegi honen helburua da euskarazko FrameNet-a eraikitzeko bideragarritasuna aztertzea, ildo honetan dagoeneko eginak diren lanak oinarri hartuta.

]]>
https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/2011/12/13/mintegia-euskarazko-framenet-a-eraikitzeko-bideragarritasuna-aztergai/feed/ 0