ht-formazioa – Hizkuntza-teknologiak, Ixa Taldearen bloga https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa IXA taldea. Hizkuntzaren prozesamendua Wed, 31 May 2023 21:32:01 +0000 eu hourly 1 https://wordpress.org/?v=4.9.23 https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/files/2018/10/ixa.jpg ht-formazioa – Hizkuntza-teknologiak, Ixa Taldearen bloga https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa 32 32 Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua. Master ofiziala 2012-2013 https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/2012/07/09/hizkuntzaren-azterketa-eta-prozesamendua-master-ofiziala-2012-2013/ https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/2012/07/09/hizkuntzaren-azterketa-eta-prozesamendua-master-ofiziala-2012-2013/#respond Mon, 09 Jul 2012 16:49:31 +0000 https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/?p=628 2001. urtetik gabiltza hizkuntzalariak eta informatikariak formatzen hizkuntzaren teknologian lan egin eta iker dezaten. 70 profesional edota ikerlari trebatu ditugu orain arte.
Hizkuntzaren azterketa eta prozesamendua Master ofiziala berriro jartzen dugu martxan datorren ikasturterako.

Zer da Hizkuntza-Teknologia? Begiratu, begiratu Interneteko orri hauetan:

Baina… nola dabiltza aplikazio horiek?
Informatikaria edo ingeniaria bazara… Zein dira oinarrizko tresna informatikoak
hor barruan? Nola integratu daitezke aplikazio hauek beste aplikaziotan edo webean?

Filologo edo hizkuntzalaria bazara… Zelan erabiltzen da ezagutza linguistikoa hor barruan?
Lexikoa, gramatika, adierak? Zelan egiten dira automatikoki aplikazio horietan beharrezkoak diren analisi morfologikoa, sintaktikoa eta semantikoa?

Eusko Jaurlaritzak 2002. urtetik Infoingeniaritza linguistikoa aukeratu du bere ikerkuntza-lerro estrategikoren artean. Lerro honetan ikerketa eta garapena landuko duten ikertzaile berriak behar dira (informatikariak eta hizkuntzalariak). Arloko enpresek profesionalak behar dituzte.

Hizkuntza Teknologiaren mundu honetan sartu nahi duzu gure eskutik?
Jo guregana informazio zehatzago lortzeko: Hizkuntzaren azterketa eta prozesamendua

]]>
https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/2012/07/09/hizkuntzaren-azterketa-eta-prozesamendua-master-ofiziala-2012-2013/feed/ 0
“Itzulpengintza eta teknologia” berezko titulua https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/2012/07/09/itzulpengintza-eta-teknologia-berezko-titulua/ https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/2012/07/09/itzulpengintza-eta-teknologia-berezko-titulua/#respond Mon, 09 Jul 2012 16:35:43 +0000 https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/?p=620

Ixa taldeko hiru kidek parte hartuko dute irakasle gisa UPV/EHU, UEU eta Langune-ren artean antolatu duten graduondoko berri batean.

Itzulpengintzako ikasketak eginda zein itzultzaile lanetan ari diren profesionalei zuzenduta izango da. 30 ECTS kreditukoa izango da, nagusiki online, modulu bakoitzean saio presentzial bat edo birekin. Zazpi modulu hauek izango dira:

  • Corpusak eta Itzulpengintza (4 ECTS)
  • Ordenagailuz lagundutako itzulpena (4 ECTS)
  • Itzulpen proiektuen kudeaketa (3 ECTS)
  • Lokalizazioa (5 ECTS)
  • Ikus-entzunezko itzulpengintza (5 ECTS)
  • Hizkuntza teknologiak eta itzulpen automatikoa (5 ECTS)
  • Kurtso bukaerako proiektua (4 ECTS)

Izen ematea zabalik egongo da irailaren 5era arte.

Informazio zabalago aurkituko duzu hemen.

]]>
https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/2012/07/09/itzulpengintza-eta-teknologia-berezko-titulua/feed/ 0
Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua. Master ofiziala 2007-2008 https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/2007/06/25/hizkuntzaren-azterketa-eta-prozesamendua-master-ofiziala-2007-2008/ https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/2007/06/25/hizkuntzaren-azterketa-eta-prozesamendua-master-ofiziala-2007-2008/#comments Mon, 25 Jun 2007 20:16:07 +0000 https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/hizkuntzaren-azterketa-eta-prozesamendua-master-ofiziala-2007-2008 2001. urtetik ibili gara hizkuntzalariak  eta Informatikariak formatzen hizkuntzaren teknologian agente aktiboak izan daitezen. 40 profesional edota ikerlari trebatu ditugu orain arte.
Hasieran Hiztek masterra izan zen (2001-2006), gero HAP doktorego-programa (2004-2007) eta orain master ofizial berrien erronkari ekin diogu. Hizkuntzaren azterketa eta prozesamendua Master ofiziala.

Begiratu Interneteko orri hauetan:

  • yourdictionary.com: 900 hiztegi kontsultagarri ingeleserako, 300 espainierarako, 9 euskararako
  • hiztegia.net: 50 hiztegi euskararako
  • Galdera-erantzunak hizkuntza librean: Galdetu “How far is Bilbao from London?”
  • Nuance: Hizketaren tratamendu automatikoa.
  • Aholab: irakurketa automatikoa euskaraz
  • news.google.com: Bildu eta sailkatu berriak automatikoki. Nola egiten dute berri-bilduma hori etengabe automatikoki eguneratuta mantentzeko?
  • Erabiltzen duzu Googlek ematen duen “Traduzca esta página” aukera?
  • Opentrad-Matxin: Itzultzaile automatikoa gaztelaniatik katalanera eta galizierara. Euskarara ere prototipo gisa
  • Laburpen automatikoa. Ikusi duzu Word testu-prozesadoreko “Autosummarize” tresna?

Baina… nola dabiltza aplikazio horiek?
Informatikaria edo ingeniaria bazara… Zein dira oinarrizko tresna informatikoak hor barruan? Nola integratu daitezke aplikazio hauek beste aplikaziotan edo webean?

Filologo edo hizkuntzalaria bazara… Zelan erabiltzen da ezagutza linguistikoa hor barruan? Lexikoa, gramatika, adierak? Zelan egiten dira automatikoki aplikazio horietan beharrezkoak diren analisi morfologikoa, sintaktikoa eta semantikoa?

Eusko Jaurlaritzak Infoingeniaritza linguistikoa aukeratu du bere ikerkuntza-lerro estrategikoren artean. Lerro honetan ikerketa eta garapena landuko duten ikertzaile berriak behar dira (informatikariak eta hizkuntzalariak). Arloko enpresek profesionalak behar dituzte.

Hizkuntza Teknologiaren mundu honetan sartu nahi duzu gure eskutik?
Jo guregana informazio zehatzago lortzeko: Hizkuntzaren azterketa eta prozesamendua.

]]>
https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/2007/06/25/hizkuntzaren-azterketa-eta-prozesamendua-master-ofiziala-2007-2008/feed/ 1