Kyoto project – Hizkuntza-teknologiak, Ixa Taldearen bloga https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa IXA taldea. Hizkuntzaren prozesamendua Wed, 31 May 2023 21:32:01 +0000 eu hourly 1 https://wordpress.org/?v=4.9.23 https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/files/2018/10/ixa.jpg Kyoto project – Hizkuntza-teknologiak, Ixa Taldearen bloga https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa 32 32 NewsReader proiektua abian jarri dugu Amsterdamen https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/2013/02/05/newsreader-ixa/ https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/2013/02/05/newsreader-ixa/#comments Tue, 05 Feb 2013 16:59:04 +0000 https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/?p=876 Ixa taldea NewsReader proiektuko bost partaideetako bat da (EU FP7 programa, grant 316404, 2013 – 2015). Urtarrilaren 23an proiektua martxan jartzeko lehen bilera egin da Amsterdameko VU Unibertsitatean. Hauek gara kontsortzioko kideak :

NewsReaderproblem

Gaur egunean albiste-datuen kopuruak ikaragarri handiak dira eta zabalduz doaz gainera. Mila milioika dokumentu eduki dezakegu gordeta eta milioika dokumentu berri sortzen dira egunero. Gertaera berrien aurrean arin erantzun behar duten erabaki-guneetako langileek ezintasunean ibiltzen dira gaur egunean, egun erabiltzen diren soluzioek ez baitabiltza behar bezala. Ondorioz ia ezinezkoa da erabakiak hartzea informazio esanguratsu guztia eskuratuta, eta profesional horiek moldatu behar izaten dira informazio ez-osoa, ez-zehatza eta zaharkituarekin.

NewsReaderStorylines NewsReader proiektuan erabaki-prozesuetan laguntzeko tresna bat garatu nahi da. Profesionalari interfaze grafikoen bidez dokumentuak lerro historikoetan antolatuta erakutsiko zaizkio. Elkarrekintzaren bidez dokumentuen berritasun maila aztertu ahal izango du. Helburua da erauztea zer gertatu zion nori, non eta noiz, eta jakitea horrelakoak  bereizten  lerro historiko diferenteetan. Horrela, iraganeko gertaerak aztertuz NewsReader etorkizuneko gertaerak aurreikusteko gauza izango da. Gertaera berriak azaltzeko ahalmena lortuko du iraganeko datuak erabiliz. Finantzetako eta ekonomiako profesionalek testatuko dute tresna hau proiektuko azken urtean.

]]>
https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/2013/02/05/newsreader-ixa/feed/ 2
Mintegia: Testuinguruaren garrantzia laburpen automatikoan (W. Bosma, 2010-10-22) https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/2010/10/18/mintegia-testuinguruaren-garrantzia-laburpen-automatikoan-w-bosma-2010-10-22/ https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/2010/10/18/mintegia-testuinguruaren-garrantzia-laburpen-automatikoan-w-bosma-2010-10-22/#respond Mon, 18 Oct 2010 13:51:00 +0000 https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/mintegia-testuinguruaren-garrantzia-laburpen-automatikoan Gaia: Contextual salience in query-based summarization
Tokia: 2.2 mintegia
Hizlaria: Wauter Bosma (Vrieje Universiteit Amsterdam)Eguna: Urriaren 22a
Ordua: 15:00

Amsterdameko Unibertsitate Libretik etorri zaigu bisitan Wauter Bosma ikerlaria. Hilebetez ibiliko da gurekin lanean, gu ere partaide garen Kyoto proiektuan lankidea dugu Wauter.

Laburpena:
Bere ikerlerro nagusia laburpena automatikoa da. Eta horretaz hitz egingo du bihar asteartean. Berak teknika berri bat garatu du laburpenak grafuen bidez automatikoki lortzeko, beti ere testuinguruan azaltzen diren kontzeptuen arteko harremanak asimilatzeko asmoz.

Summary:
Discourse theories claim that text gets meaning in context. Most summarization systems do not take advantage of this. They assess the relevance of each passage individually rather than modeling the way context affects the relevance of passages. In order to model relations in text, I developed a framework for graph-based summarization, so that the passages can be viewed in a broader context. The result is a summarization system which is more in line with discourse theory but still fully automatic. I evaluated the content selection performance of an implementation of the framework in different configurations.  The system significantly outperforms a competitive baseline (and participant systems) on the DUC 2005 evaluation set.

]]>
https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/2010/10/18/mintegia-testuinguruaren-garrantzia-laburpen-automatikoan-w-bosma-2010-10-22/feed/ 0