ontologiak – Hizkuntza-teknologiak, Ixa Taldearen bloga https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa IXA taldea. Hizkuntzaren prozesamendua Wed, 31 May 2023 21:32:01 +0000 eu hourly 1 https://wordpress.org/?v=4.9.23 https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/files/2018/10/ixa.jpg ontologiak – Hizkuntza-teknologiak, Ixa Taldearen bloga https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa 32 32 Osasun-terminoak euskaraz: tresna informatiko berri bat https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/2013/03/05/osasun-terminoak-euskaraz-tresna-informatiko-berri-bat/ https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/2013/03/05/osasun-terminoak-euskaraz-tresna-informatiko-berri-bat/#comments Tue, 05 Mar 2013 11:14:56 +0000 https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/?p=922

OLatzMaiteSnomed1Osasungoan euskara erabiltzea oraindik erronka betegabea da. Bide horretan, urrats bat eman du Olatz Perez de Viñasprek bere Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua  masterreko tesian: SNOMED CT sare semantikoa euskaratzeko lehen urratsak“.

Medikuntza-arloan terminologia zabal, eleanitz eta ulergarriena da SNOMED CT (Systematized Nomenclature of Medicine – Clinical Terms). Milioi bat termino inguru biltzen ditu gaixotasun-izen, gorputzeko atal, medikuntzako prozedura eta antzeko kategorien azpian.

Sare-semantiko honetako kontzeptuentzako euskarazko ordainak lortzeko aplikazio bat diseinatu du Olatzek eta aplikazioaren lehen urratsa inplementatu du. Honela, euskara ere duten zenbait hiztegi eleanitz espezializatutan oinarrituta, SNOMED CTn dauden gaixotasun-izenen %20 inguru euskaratu du modu automatikoan hizkuntza-teknologia baliatuta.

Tresna informatikoa diseinatuta dago eta garapenean jarraituko duen arren, arloko adituen erabilera eta ezagutza behar ditu Olatzek hurrengo urratsak emateko.

Osasun-langileek euskara erabil dezaten laguntza ematea da, besteak beste, aplikazio honen helburua.

Txosten osoa hemen dago eskuragarri.

Snomed
SNOMED ontologiaren adibidea (iturria: http://www.imt.liu.se/~erisu/)

]]> https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/2013/03/05/osasun-terminoak-euskaraz-tresna-informatiko-berri-bat/feed/ 2 Ontologia formalak. Adam Pease (Hitzaldia, 2007-06-04, 11:00) https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/2007/06/01/ontologia-formalak-adam-pease-hitzaldia-2007-06-04-1100/ https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/2007/06/01/ontologia-formalak-adam-pease-hitzaldia-2007-06-04-1100/#respond Fri, 01 Jun 2007 11:35:37 +0000 https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/ontologia-formalak-adam-pease-hitzaldia-2007-06-04-11-00 Perpausen esanahia lortu nahi badugu, ezinbestekoak dira ontologiak.
Ontologietan, hitzak baino, adierak biltzen dira.
Adiera horien artean hainbat erlazio definitzen dira esplizituki, eta askoz gehiago deduzitu daitezke adiera horiek modu hierarkikoan definitzen direlako.

Hizkuntzaren teknologiaren barruan semantika landu ahal izateko ontologiak behar ziren.

  • Wordnet izan zen lehenengo ekarpen handiena 1995ean. Aspaldi dago kontsultagai eta librea da.
  • Wordnet-etik abiatuta EuroWordnet sortu genuen Ixa taldean, ingleserako ontologia beste hizkuntza batzuenekin lotuz, eta erlazio berriak gehituz. 
  • Euskalwordnet esaten diogu Eurowordnet-eko euskarazko aldeari. Eurowordnet ere kontsultagai dago publikoki.
  • SUMO (Suggested Upper Merged Ontology) ontologiak kontzeptu bakoitzerako hainbat propietate definitzen ditu formula logiko baten bitartez.  Hau ere kontsultagai

Azken urtean Ixa taldeko  German Rigau, eta Informatika Fakultateko Paqui Lucio eta Javier Alvez ibili dira SUMO ontologiaren koherentzia logiko aztertzen; teorema-demostratzaile bat jarri dute martxan ontologiako kontraesanak erakusteko. SUMO-ren egilea den Adam Pease-rekin harremanetan daude hobekuntza horiek elkarrekin burutzeko. Eta harreman horren fruitu gisa datorren astelehenean fakultatean bertan izango dugu Adam Pease bera hitzaldi bat ematen. Hau pagotxa!

Hitzaldia: Formal Ontology

This talk presents an overview of ontology, including how formal ontology compares to less formal approaches and how the Suggested Upper Merged Ontology (SUMO) compares to other formal ontologies. Classes of ontology-based applications are introduced. A detailed description of first order logic is provided. Issues of the capabilities and tradeoffs in first order logic inference are explored.
The SUMO is also described in detail, along with its mappings to the WordNet lexicon.

]]>
https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/2007/06/01/ontologia-formalak-adam-pease-hitzaldia-2007-06-04-1100/feed/ 0