robota – Hizkuntza-teknologiak, Ixa Taldearen bloga https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa IXA taldea. Hizkuntzaren prozesamendua Wed, 31 May 2023 21:32:01 +0000 eu hourly 1 https://wordpress.org/?v=4.9.23 https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/files/2018/10/ixa.jpg robota – Hizkuntza-teknologiak, Ixa Taldearen bloga https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa 32 32 Ahora! Euskara lantzeko tresnak, robot bertsolariak eta Kilometroak2013 jaia https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/2013/05/24/ahora-euskara-lantzeko-tresnak-robot-bertsolariak-eta-kilometroak2013-jaia/ https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/2013/05/24/ahora-euskara-lantzeko-tresnak-robot-bertsolariak-eta-kilometroak2013-jaia/#respond Fri, 24 May 2013 08:12:17 +0000 https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/?p=1034 BerriaIxaLaskorain

2013ko Kilometroak jaiaren harira, erronka bitxia izan dute atzo Tolosako Laskorain ikastolako neska-mutilek Donostiako Informatika Fakultatean: robotekin aritu dira bertsotan.

Fakultateko Ixa Taldeak eta Robotikako ikertaldeak euskararekin lotu dituzte teknologia berriak eta ikerketa.

 

Horrela jaso dute gaur Berrian (hainbat zuzenketa egin dizkiegu bertan esandakoei):

Euskara sarean hizkuntza praktikoa bihur dadin, Ixa taldeak hizkuntzaren morfologia, sintaxia eta semantika landuko dituzten aplikazioak asmatu ditu.

[…]Gaur egun euskararekin lan egiteko oso eraginkorra bilakatu den Xuxen zuzentzaile ortografikoaz gain, OpenTrad itzultzaile automatikoa, Euskal WordNet sarea eta ZT eta EPEC corpusak sortu dituzte, eta etorkizunera begira PATHSNewsReaderREADERS eta  OpeNER proiektu europarrak aurrera ateratzeko ari dira lanean.

Berria_Ixa_Laskurain_Kontrazala

[…]Horrekin batera, Ixa taldea Herrialde Katalanetako zein Galiziako informatikariekin ari da lanean OpenTrad izeneko programa aurrera ateratzeko; programa horrek esaldi osoak itzultzeko gaitasuna dauka. Jada Google Translator programa baino eraginkorragoa bilakatu da.

[…]Baina aisialdiarekin lotutako aplikazioetan ere sartu dira, eta, adibidez, sakelakoetan erabiltzen den Angry Words  (edo Apalabrados) euskaraz ere jokatu ahal izatea bideratu dute.

[…]Baina sortutako gailu eta tresna guztien artean, bi robotek bereganatu dute ikasleen arreta: Tartalo robot bertsolaria eta Nao jostailu itxurako robot hiztun eta ibiltaria. Nao-k txundituta utzi ditu ikasleak mahaitik altxatu eta ongietorria eman dienean, eta hitz egiteko, mugitzeko eta gizakien keinuak imitatzeko gai dela erakutsi die aho zabalik begira zeudenei. Bi ikaslek Tartalorekin bertso lehiaketa egiteko aukera izan dute, Naok saioa aurkeztu ondoren. Tartalo gogor saiatu arren, argi gelditu da oraindik hezur-haragizko bertsolariek robotek baino hobeto menderatzen dutela hizkuntza.

[…]Aitzol Astigarraga ikerlariak,  Robotikako taldekoak,  azaldu duenez, robot horiek soEITBkulturaIxa_Laskurain_Bertsoakrtzeko helburua gailuei komunikatzen irakastea da. «Tartalo-k eta Nao-k erakusten dute posible dela robotei hizkuntzaren logika erakustea pixkanaka». Robotika taldearen eta Ixa taldearen elkarlanaren helburua roboten autonomia handitzea eta komunikatzeko gaitasunak garatzea da, ondoren, medikuntzan edota irakaskuntzan lagungarri izateko. «Robotek ikertzen jarraitzeko aukera ematen digute, eta, beharbada, etorkizunean elkarrizketak izateko gai izango dira».

Ikusi  bideo hauek ere bai:

]]>
https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/2013/05/24/ahora-euskara-lantzeko-tresnak-robot-bertsolariak-eta-kilometroak2013-jaia/feed/ 0
Robot-bertsolariaren lehen plaza https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/2012/04/20/robot-bertsolariaren-lehen-plaza/ https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/2012/04/20/robot-bertsolariaren-lehen-plaza/#comments Fri, 20 Apr 2012 13:37:33 +0000 https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/robot-bertsolariaren-lehen-plaza
(Argazkia: Berria / Jon Orbe / Argazki Press)

Apirilaren 18an egin zuten Galtxagorri eta Tartalo robotek euren lehen plaza, EHU-ko Gipuzkoako Campuseko gelategiko portxetan. Andoni Egaña, Felix Zubia, Maialen Velarde eta Oier Lakuntza bertsolariak lagun hartuta, ordu erdi pasatxoko bertso-saioa egin zuten.

Euren lehen plaza izanik, egin zituzten akatsak robotek (ez urduritasunak eraginda, jakina!), baina sortutako ikusminari ere ondo baino hobeto erantzun zioten.

Hiru ikerkuntza talderen arteko elkarlanetik sortu da robot-bertsolaria:

  • Batetik, robotika-lanak daude, Robotika eta Sistema Autonomoen taldeak gorputza jarri dio makina bertsolariari. Honela, robota gai da aginduak jaso eta  bere ingurunean mugitzeko: mikrofonora hurbildu, heldu, jiratu, atzera itzuli eta antzeko mugimenduak eginez. Aurrera begirako helburua, gizaki eta roboten arteko elkarrekintza garatzea litzateke: komunikazioa hizkuntza naturalean gauzatuz, sentsoreak erabiliz ustekabeko gertaeren aurrean erantzuteko, eta bertsoaren komunikazio ekintzan eragina duen gorputz espresioan arreta handiagoa jarriz, besteak beste.
  • Bestetik, Aholab ikerkuntza taldearen lana dago. Talde honek ahotsaren sorkuntzan hainbat urtetan egindako lanari esker jarri ahal izan dugu kantari robota. Horretarako, lehenik eta behin, abestu behar duen bertsoa eta haren egitura musikala azaldu behar zaizkio ordenagailuari, hala nola, silaba  bakoitzaren nota eta
    hauen iraupena. Bertsoaren testua pasatzen zaio Aholab-en garatutako
    ahoTTS programari, eta silaba bakoitzaren iraupena finkatzen da, silabak luzatu behar direnean fonema batzuk (bokalak) gehiago luzatuz eta beste batzuk (kontsonanteak) gutxiago. Ondoren, estatistikoki ezarri zaion pitch kurba (hitz egiterakoan erabiltzen ditugun musika-nota arruntak) aldatuko da, erabili nahi den doinuaren frekuentziak finkatuz. Hau egindakoan, nota berriak ezartzen zaizkio berbaldiari, Aholab ikerkuntza taldean garatutako Ahocoder programa erabilita.
  • Azkenik, IXA ikerkuntza taldean egindako lanari esker, hutsetik bertsoak sortzeko gai da robota (hala-moduzkoak badira ere), ikasketa automatikoko teknikak baliatuz. Etorkizunean hau hobetzeko lanean ari da IXA taldea. Era berean, zentzu handiagoko bertsoak sortzeko, beste bide batzuk jorratu dira: eskuragarri zeuden bertso multzo bat harturik abiapuntu gisa, hainbat bertsoalditako errima
    bereko puntuak uztartzen ditu ordenagailuak bertsoa osatzeko; gainera, puntu bakoitzean, zenbait hitz ordezkatu egiten ditu, jatorrizko hitzaren sinonimoak, antonimoak edo semantikoki nolabait erlazionatutako hitzak baliatuz. Ordezkapen hau egiteko, EuskalWordNet datu-basea darabil:
    euskararako sortutako ezagutza-base lexikal eleanitza, hau da, euskarazko hitzen zuhaitz semantiko moduko bat.

Hiru ikerkuntza talde hauek eskainitako baliabideak oinarri gisa hartuta, Manex Agirrezabal izan da proiektu honen garatzaile nagusia, Aitzol Astigarraren laguntzarekin.

Hona hemen, roboten lehen bertso-saioak sortutako ikusminaren hainbat adibide:

]]>
https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/2012/04/20/robot-bertsolariaren-lehen-plaza/feed/ 2