saria – Hizkuntza-teknologiak, Ixa Taldearen bloga https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa IXA taldea. Hizkuntzaren prozesamendua Wed, 31 May 2023 21:32:01 +0000 eu hourly 1 https://wordpress.org/?v=4.9.23 https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/files/2018/10/ixa.jpg saria – Hizkuntza-teknologiak, Ixa Taldearen bloga https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa 32 32 Txiotesia2-ko saria Itziar Gonzalezi https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/2014/11/26/txiotesia2-ko-saria-itziar-gonzalezi/ https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/2014/11/26/txiotesia2-ko-saria-itziar-gonzalezi/#comments Wed, 26 Nov 2014 19:07:00 +0000 https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/?p=1666 UEUk antolatu duen “Txiokatu zure tesia 6 mezutan” #Txiotesia2 txapelketako lehen saria Itziar Gonzalez-Dios-entzat izan da, egiten ari den euskarazko testuen sinplifikazio automatikoari buruzko tesia laburtzeagatik. Ikus berria Sustatun

Zorionak @itziarGD!

Eneko Bidegain kazetari eta irakasleak bigarren saria irabazi du tesiko txioak koplatan idatzita.

Hauek dira txio irabazleak:

ItziarGD_tesitxioak

]]>
https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/2014/11/26/txiotesia2-ko-saria-itziar-gonzalezi/feed/ 1
GipuzkoAPP sarietako bat SEGAPOTO-rentzat https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/2013/12/23/gipuzkoapp-sarietako-bat-segapoto-rentzat/ https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/2013/12/23/gipuzkoapp-sarietako-bat-segapoto-rentzat/#comments Mon, 23 Dec 2013 16:58:29 +0000 https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/?p=1392 Gailu mugikorreko aplikazioetarako GipuzkoAPP lehen lehiaketako sariak banatu zituen Gipuzkoako Foru Aldundiak pasa den ostiralean. Banatu diren sei sarietako bi hizkuntza-teknologiarekin lotuta daude:

Beste lau sariak hauek izan dira:

  • Kategoria profesionalean, entitate batentzat garatutako APP onenari saria
    EUSKAL HERRIAN  IHESI – Iametza Interaktiboas S.L.
  • Kategoria profesionalean, enpresa izaerako APP onenari saria
    GOZ Pro Suite – Igarle S.L.
  • Kategoria profesionalean, gizarte edo herritar izaerako APP onenari saria
    APP DOMOALERT SECURITY –Domoalert S.L.
  • Amateur kategorian, enpresa izaerako APP onenari saria
    IALDAMIO  – Iker Pedrosa Martinez

Epai-mahaiak azpimarratu du aurkeztu diren APP gehienen maila altua. Aukera ederra izan da txapelketa hau informatikari gazteak motibatzeko!

]]>
https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/2013/12/23/gipuzkoapp-sarietako-bat-segapoto-rentzat/feed/ 1
Ibilaldia 2012 omenaldia: Euskara teknologia berrietan sartzeko aintzindariak https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/2012/06/07/ibilaldia-2012-omenaldia-ikt-eu/ https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/2012/06/07/ibilaldia-2012-omenaldia-ikt-eu/#comments Thu, 07 Jun 2012 16:38:42 +0000 https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/?p=429 Ixa taldeko Iñaki Alegria eta Kepa Sarasola omenduak izan dira aurtengo Ibilaldian teknologia berrietan euskara sartzeko egindako lanengatik.Hauek izan dira omenduak:

“Euskara Teknologia Berrietan”  bideo bat grabatu dute omendu guztien iritzi eta esperientziekin.
Hamaika telebistako bideo honetako lehenengo 6 minutuetan elkarrizketa batzuk ikus daitezke omenduekin.

DSC_0651Udako Euskal Unibertsitatean 1989an hasi zen lantzen informatika euskaraz. Hortik aurrera urtero antolatu ditu hitzaldiak, liburu eta material sorkuntza, ikastaroak, eta Informatikari Euskaldunen Bilkurak 1996tik. EHUko Informatika Fakultatean 1984-85 ikasturtean eman ziren lehen aldiz euskaraz bi ikasgai. UEUn eta Informatika Fakultatean jarraitu zioten materiala eta irakasleak prestatzeari eta 1998-99 ikasturtean lehenengo aldiz posible izan zen lizentziaturako ikasgai guztiak euskaraz egitea. Ixa taldeko hainbat kidek ere parte hartu zuten ibilbide horretan.
Ixa taldeak 1994tik 20 produktu baino gehiago sortu ditu (tresna, baliabide eta aplikazio linguistikoak) euskara teknologia berrietan errazago erabiltzeko.

Aurtengo Ibilaldiaren leloa ibipuntuzero i2.0 izan da. Horrela azaldu dute:

Gero eta gehiago gure ikasleak sare sozial ezberdinei buruz ari dira hizketan, ikastolako ordenagailuak ikas-irakaskuntza prozesuan ezinbesteko elementua dira egun, eta hori dela eta, guk ere internet zaleen artean hain hedatuta dagoen 2.0 horretan sartzeko beharra ikusi genuen, Ibilaldia ere 2.0 izan behar delakoan gaudelako. Hori dela eta, IBIPUNTUZERO, Ibilaldia delako,…

]]>
https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/2012/06/07/ibilaldia-2012-omenaldia-ikt-eu/feed/ 2
Maite Oronoz eta Larraitz Uria punta-puntan Mitxelena tesi-sarian https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/2011/04/06/maite-oronoz-eta-larraitz-uria-punta-puntan-mitxelena-tesi-sarian/ https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/2011/04/06/maite-oronoz-eta-larraitz-uria-punta-puntan-mitxelena-tesi-sarian/#comments Wed, 06 Apr 2011 09:17:21 +0000 https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/maite-oronoz-ek-mitxelena-tesi-saria-jaso-du Astelehenean banatu ziren Euskarazko Tesien II. Koldo Mitxelena sariak Bilbon Euskaltzaindiaren egoitzan. Euskaltzaindiak berak eta EHUk antolatzen dute saria.

EHUko Ixa taldeko kidea den Maite Oronoz Antxordoki-k  irabazi du Ikasketa Teknikoen jakintza-arloko saria. Maitek bere doktore-tesian hainbat errore sintaktiko detektatzeko sistemak garatu ditu.
ZORIONAK Maiteri!
Zorionak zuzendariei! (Arantza Diaz de Ilarraza eta Koldo Gojenola)!

Tesi horren berri ikus dezakezu blog honetan lehengo urteko berri batean.

A! Eta bide batez, zorionak Larraitz Uria Garin lankideari ere bai. Bere tesia sari horretako bonboan azken unera arte egon baita.
Tesi bietan euskarazko erroreak eta desbideratzeak aztertzen dituzte, Maiterenean ikuspuntu informatikotik bideratuta, Larraitzenean linguistikotik.
ZORIONAK zuri ere bai, Larraitz!

]]>
https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/2011/04/06/maite-oronoz-eta-larraitz-uria-punta-puntan-mitxelena-tesi-sarian/feed/ 1