Dokumentu honetan 2014ko ekainean bildutako adibide batzuk azaltzen dira. Adibide hauen helburua Euskal Wordnet-en erabilera praktikoen adibide argigarri batzuk azaltzea da, batez ere
hitzen esanahiarekin lan egitea ahalbideratzen duten heinean. Zerrenda ez da oso inolaz ere osoa, ideia bat emateko bildu duguna baizik.
1.- Lehen erabilera, nola ez, adiera desanbiguazioada. Bide horretan demo txiki bat dugu, eta UKB izeneko adiera desanbiguaziorako software librea ere banatzen dugu.
2.- Itzulpen automatikoan, adieraren araberako itzulpenak ematen
baitu hainbat hizkuntzen artean. Europako proiektu batean gure
ardura da WordNet erabilita egungo itzulpen automatikoaren kalitatea
hobetzea
(http://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/2014/05/08/qtleap-proiektua-itzulpen-automatikoa-hobetu-nahian/)
3.- Irakaskuntzaren alorrean ariketak automatikoki sortu ahal izateko.
Adibidez, testu bat, galdera bat eta erantzun zuzen bat emanda (a),
ikasleak ulertu duen ala ez jakin ahal izateko b,c,d aukerak
automatikoki sortzea. Horrela irakasleari asko errazten zaio bere
lana.
Itsasoko planktonak, esaterako, CO 2 asko irensten
du ....... egitean.
a) fotosintesia
b) laburbilketa
c) katalisia
d) higadura
4.- Informazio bilaketetan eta galdera-erantzun sistemak hobetzeko (http://ixa2.si.ehu.es/IhardetsiWebDemo/IhardetsiBezeroa.jsp):
- Galderaren analisia (galderatik informazioa erauztea): galdera
berri bat jasotzean galdera horren erantzuna pertsona izena den,
data bat den, ... jakin behar dugu. Adibidez, galderak arkitekto
bati buruz galdetzen badu, arkitektoak pertsonak direla
jakiteko erabiltzen dugu, eta ondorioz pertsona izen baten bila
goazela jakingo dugu.
- Dokumentuen berreskurapena (erantzuna izan dezaketen
dokumentuen bilduma lortzea): galdera egiteko erabilitako hitzak
eta dokumentuetan agertzen direnak ez dute zergatik berdinak
izan behar, beraz, galderako hitzen hedapena egiteko erabiltzen
da bai eta dokumentuen hitzen hedapena egiteko UKB bidez.
- Adibidez (ingelesez): What is the lowest speed in miles
per hour which can be shown on a speedometer?
- Galdera horren erantzuna duen testua: ... where imperial distances
are used, the speedometer must also be graduated in mph...
- Erantzun erauzketa (dokumentuetatik azken emaitza lortzen
duena): hautagaiak diren erantzunen artean, batzuei pisua
handitzeko, galderan eskatutakoaren hiponimoa den begiratzen da.
Adibidez, galderan kolore bati buruz galdetzen badigute,
koloreak diren erantzun hautagaiei pisua indartzeko erabiltzen
da. Kasu hauetan koloretzat hartuko ditugu EuskalWordNeten
kolore hitzaren hiponimo bezala agertzen diren hitz guztiak.
5.- Bertso bilatzailean ere erabili da, ideia baten inguruko
bertsoak bilatzeko. Adibidez: "amona mozkor" bilatuta, Peñagarikano-ren ondoko
bertsoa itzultzen du, nahiz eta mozkor hitza ez den azaltzen
bertsoan:
POLTSA BEROAREKIN
HORTXE JO NAU DANBA!
NI EZ NAIZ LOTSATUKO
EGIA ESANDA
AMONAN ERREZOA
HOLAXE IZAN DA:
REQUIEM EST DOMINE
VIRGO VENERANDA
GEHIO EZ NAIZ ETORRIKO
AMONA EDANDA
6.- Bertso-sorkuntza lanetan, puntu bat emanda semantikaren arabera
bere antzekoak diren puntuak sortzeko
7.- Testuetan adierazten den subjetibotasuna aztertu eta ulertzeko
sentimentu eta iritzien analisia egiten da. Bi adibide hauek ez dira
neutroak ikuspuntu horretatik, batean polaritate positiboa eta
bestean negatiboa adierazten da. Bietan hitz berdina erabilita ere,
Euskal WordNet-eko adiera bakoitzak polaritate ezberdina dauka.
Polaritate horiek WordNet prozesatuz lortu dira.
1) Sua piztutakoan berehala berotu zen gela. (berotu_3,
00371264-v) POSITIBOA
2) Ederki berotu zion aitak ipurdia etxera heldutakoan.
(berotu_6, 01238640-v) NEGATIBOA
Prozesu berdina beste hizkuntzekin erabili daiteke, WordNet-en eleaniztasunari esker. Adibidez, gazteleraz berdin duro-rekin:
1) No te preocupes, él es un tipo duro, sabrá
arreglarselas. (duro_11, endurecido_1, 02447344-a) POSITIVO
2) Es muy duro levantarse a las 5 de la mañana y
trabajar 16 horas al dia. (duro_12, 00747910-a) NEGATIVO
8.- Testuetan denborari buruz esaten dena aztertu eta ulertzeko
(orain, ordu, aste, etab.)
Fagor Ireland erosiz gero, beraz, aukera guztiak zabalduko dira,
eta prozesu horretan ez dagoela traba berezirik berretsi du epaileak
orain.
Gaur goizean bi orduko bilera egin dute CGT, CFDT, CFTC,
CFE-CGC et FO sindikatuetako ordezkariek Frantziako
Berrindustrializazio eta Enplegu ministerioetako ordezkariekin,
Parisen.
9.- Bestalde, hainbat baliabide semantikora lotura dugu egina,
hizkuntzaren ulermenean aurrera egiteko beharrezkoak direnak: