Terminologia, itzulpena eta diskurtso juridikoa: euskararen kasua
Testu juridikoen itzulpenari ekiteko, ezinbestekoa da terminologia bera lantzea.
Euskararen kasuan beharrizan hori areagotu egin da,
esparru horretan gure hizkuntzaren egoera ez baita primerakoa, ezta hurrik eman ere.
Bada, azken urteotako lanaren xedea izan da testu berean behar bezala uztartzea itzulpengintzaren arloan azaltzen diren eginkizun desberdinak, alegia, terminologia egokia erabili (hizperrien bitartez nahiz beste teknika batzuen bitartez), euskarak “etxeratu” behar duen sistema juridikoa bere luze-sakonean ezagutu (Espainiako Zuzenbidea, Frantziako Zuzenbidea, Europako Erkidegoen Zuzenbidea) eta osagai horiek guztiak artez antolatzea azken testu batean.
Hori bete-betean lortuz gero, euskarazko “diskurtso juridikoa” moldatuko genuke.
Xede hori iristeko, 1994. urteaz geroztik, Deustuko Unibertsitatean Zuzenbidearen inguruko testu doktrinalak itzultzen dihardugu.
Esperientzia horretan izandako zailtasunak eta,
halakorik izanez gero,
lorpenak ere azaldu nahi ditugu.
Jarraikoak izango dira, gorago esan bezala, azterketa horren ardatz: emaitza gisa, diskurtso juridiko zuzena eta kalitatezkoa, Zuzenbidearen ikusmiratik eta linguistikaren ikuskeratik ere; eta diskurtso hori itxuratzeko abiaburu gisa, terminologia eta itzulpena.