Terminologia-kudeaketa eta ezagutza-prozesaketa hizkuntza minorizatuetan
Terminologia-kudeaketa (terminoak biltzea, aztertzea, baliozkotzea eta antolatzea) oso garrantzitsua da informazioa ezagutza ulergarri eta aplikagarri bilakatzeko.
Joera guztietako adituak dabiltza terminoak sortzen, dagoen terminologia aldatzen, termino batzuk arkaikotzat ematen edo baztertutako terminoak esanahi berriekin birsartzen.
Badirudi adituen eginbeharreko bat dela neologismoak sortzea, erretronimoak (berrezarpen lexikalak) sartzea, terminoak itzultzea, terminoak baliozkotzea eta, nahiko zeharka, euren espezialitateetako terminologia-bildumak egitea edo egiten laguntzea.
Zientzia modernoa, gaur egungo aisia eta dibertsioa, enpresa berritzaileak, euren enkarnazio zaharrengatik nabaritzen dira, ez bakarrik ondasun, zerbitzu edo tresnen bidez, bai eta zientziak, arteak eta kultura, eta negozioak eta enpresak deskribatzeko erabiltzen duten terminologiaren bidez ere.
Terminologia-kudeaketa, oro har, eskulana da eta motibaturiko dokumentalistengan, itzultzaileengan eta terminologoengan bermatzen da; azken horrek beste bien funtzioa betetzen du.
Termino espezializatuak artxibatzearekin eta aurkeztearekin lotuta dauden biltegiratze- eta berreskuratze-lan batzuk arindu dituzte gaur egun terminologia kudeatzeko sistemek.
Hala ere, gizaki adituek egiten dituzte bilketak, azterketak eta baliozkotzeak.
Hiztun ugariko hizkuntzetan, datu-base terminologikoak behar dituzten eta horiek sortzeko dirua inbertitzeko prest dauden pertsona-kopuru handia egongo denaren esperantzak bermatzen du terminologia-kudeaketaren lan garestia.
Hiztun gutxiago dauzkaten hizkuntzetan ez da hori gertatzen.
Kasu horietan, terminologia-kudeaketa hizkuntza plangintzaren lanarekin lotzen da sarritan. Lan horrek, era berean, motibazio politikoak eta, askotan, emozio-karga bat ere badauzka.
Hizkuntza minorizatuetan, terminologiakudeaketak gizakiengan daukan menpekotasuna handiagoa da beste hizkuntza batzuetan baino.
Terminologia-kudeaketaren automatizazioa ez da programa informatikoak idaztea besterik gabe,
lan hori, berez, zaila izan arren.
Automatizazio hori egiteko jakin egin behar da zelan idazten diren adituen testuak, gizakiak zelan konpontzen diren arlo espezializatuen semantikarekin, diskurtsoaren ereduak zelan aldatzen diren testuaren egilearen eta irakurleen beharrizanen arabera.
Hizkuntza minorizatuetan idatzitako testuak eta hizkuntza minorizatuei buruzko testuak ez dira erraz lortzen
eta badirudi zaila dela arlo horietan azterketak eta datu-bilketak egiten hasteko inor konbentzitzea.
Zelanbait, idazketa espezializatua “idazketa teknikoa” terminoarekin lotuta dago, makinekin zerikusia daukan diskurtso-eredu bat.
Horren ondorioz, ez du lortzen hizkuntzaren eredu matematiko baten arabera esaldiak aztertzeari edo testuetan ikono kulturalak bilatzeari, lan abstraktuagoak baitira, ematen zaien estatus bera.
Ezagutza-prozesaketa terminoa hezkuntza, prestakuntza, irakaskuntza eta ikaskuntza, arazoak konpontzea, eta abarren moduko ekintza parekoak garatzeko erabil dezakegu. Terminologia espezializatuen bildumen eskuragarritasunaren menpe dago ezagutza prozesaketa.
Hori egia da, batez ere haurraren hezkuntza-urteetan, hasberriaren edo berriro prestatzen ari denaren hasierako ikasketetan:
gizakiaren edozein ekintzarekin zerikusia daukaten gertakariak, printzipioak, teoriak eta esperientziak (ezagutza) asimilatu egiten dira eta gero irakasteko, ikasteko, arazoak konpontzeko eta abarretarako erabiltzen da.
Liburuetan, egunkarietan, iraganeko esperientzia ez-artikulatuan eskuratzen den “material gordina” terminoen bidez komunikatu behar da, zeinen esanahiak ondo definituta baitaude eta adituek sarritan erabiliko baitituzte.
Beraz, ezagutza-prozesaketak eta terminologia-kudeaketak daukaten lotura askaezina da; terminologia-kudeaketa, era berean, hizkuntz plangintzarekin eta politikarekin dago lotuta.
Azken hamar urteotan hiztun ugariko hizkuntzetako terminologia-bilketak egiten ibili gara, adibidez, ingelesean, alemanieran eta gazteleran.
Aldi berean, metodo horiek hizkuntza minorizatuei egokitzen saiatu gara, adibidez, galeserari, norvegierari, flandeserari eta katalanari.
Komunikazio honen gaiak izango dira aurkitutako erronkak, identifikatutako aukerak eta emandako irtenbideak hizkera espezializatuen terminologia inguru eleanizdun batean kudeatzeko, zeinetan hizkuntza bat gutxienez hizkuntza minorizatua baita.
Gure marko teorikoa hizkuntza corpusari, filosofiari eta zientziaren historiari buruzko ikerketa berrietatik hartu dugu, alde batetik, eta informatikako ikerketatik, bestetik.