Id | Segment | Tagger | CU |
1 | Zientzia-arloko terminologiaren normalizazio-joera orokorrak serbiera: egoeraren analisi kritikoa | A3 | |
2 |
Edozein zientzia-arlotako terminologia eraikitzea lan luzea eta neketsua da. | A3 | |
3 | Aurreko hamarkadetan, serbierako zientzia-arloko ikertzaile askok joera bat nabaritu dute eta horren berri eman dute: ingeleseko unitate lexikalen maileguak eta unitate-egitura luzeagoen maileguak hartzen dira zientzia-erregistro zehatz baterako, itzulpenak edo kalkoak egin ordez. | A3 | |
4 | Horien arabera, ingelesetik hartutako maileguei lehentasuna ematen zaie "serbieraren zientzia-barietate modernoa" izeneko hizkuntzakodean, itzulpena eta egitura-kalkoaren aurretik. | A3 | |
5 | Izan ere, iritzi ezberdinetako zientzialari serbiarrek adostasuna lortu dute eta aurreko hamarkadetan ingelesari eman diote zientzia-komunikaziorako hizkuntza bakarraren estatusa. | A3 | |
6 |
Komunikazio honetan, joera hori modu kritikoan aztertzen saiatzen gara, linguistikaren zein soziolinguistikaren ikuspegitik. | A3 | |
7 | Bugarski-k (1988; 1996) diziplina anitzeko eta amaiera zehatzik gabeko ikuspegi bat garatu zuen; hitzaldi honetarako egokitu dugu eta zientzia-arlo askotatik (injinerutzatik, kalitate-kontroletik eta kalitate-kudeaketatik, informatikatik, ekonomiatik, eta abarretik) datozen datuak alderatzeko erabili dugu. | A3 | |
8 | Eskuratu ditugun datuek (baita alor jakinetako adituek emandako iritziek ere) adierazten dutenez, zientzia-alor jakin batean onartuko diren terminoak ebaluatzeko hierarkia bat ezarri behar da. Hierarkia hori hizkuntzaz kanpoko irizpideetan oinarrituko da, adibidez, nazioarteko kooperazioa eta komunikazioa. | A3 | |