TERM23_A3.rs3 (14)
IdSegmentTaggerCU
1Irlanderaren bidezko hezkuntza unibertsitariorako eta lanbide heziketarako terminoak sortzeaA3
2 Dublin Hiriko Unibertsitateko atal bat da Fiontar, zeinak Ekonomia, Informatika eta Enpresa-ikasketetako Lizentziatura ematen baitu, irlanderaren bidez.A3
3 Irakasleek eta ikasleek, irlanderazko hiztun trebeak izan arren, ez dute aukerarik izan titulu horretarako behar den terminologia teknologiko zabala ezagutzeko.A3
4 Gai guztiak irlanderaz ematen direnez gero, irakasgaian erabilitako terminologia osoak egon behar du eskuragarri irlanderaz.A3
5 Horretarako, Ekonomia, Informatika eta Enpresa-ikasketetako Lizentziaturako ikasleek eta irakasleek termino-banku elebiduna (irlandera-ingelesa) sortu dute berenberegi.A3
6 VOCALL proiektua (Vocational Language Learning for Less Widely Used and Taught Languages - Lanbide Arloetako Hizkuntzaren Ikaskuntza Gutxi Erabiltzen eta Irakasten Diren Hizkuntzetan) Europako Batzordeak finantzatzen du Leonardo da Vinci Programaren barruan.A3
7 Proiektuaren koordinadore da Dublin Hiriko Unibertsitatea (Dublin, Irlanda).A3
8 Informatika, bulego-lana eta eraikuntzako ikasleentzako hizkuntza ikasteko tresnak egitea da helburua.A3
9 Gutxi erabiltzen eta irakasten diren hizkuntzetan kontzentratzen da proiektua (LWUTL), irlandera barne.A3
10 Informatika, bulego-lana eta eraikuntzako arloetako termino teknikoen glosario eleanizduna biltzen ari da VOCALL,A3
11 eta horrek esan nahi du arlo horietako irlanderazko termino berri ugari sortzen ari dela.A3
12 Terminology Committee of the Irish Language-ren laguntzaz (An Coiste Téarmaíochta - Irlanderarako Terminologia Batzordea), Fiontar eta VOCALL irlanderaren bidezko hezkuntza unibertsitariorako eta lanbide-heziketarako terminologia-beharrizanak betetzen ari dira.A3
13 Gure komunikazioa talde bi horiek terminoak sortzeko erabiltzen duten metodologiaz izango da.A3
14 Irlanderazko terminologia normalizatuaren erabilpena bultzatzeko aurkitu diren arazoak ere ikusiko ditugu.A3