Id | Segment | Tagger | CU |
1 | Txinerarako terminologia-eraikitzaile automatizatua | A3 | |
2 |
Terminologia berria izan da edozein arlotako garapen azkarraren adierazlea, batez ere zientzien kasuan. | A3 | |
3 | Horren ondorioz, edozein diziplina bizik arazo ugari izaten ditu terminologia normalizatzean. | A3 | |
4 | Asmatzen diren terminoak sistematikotasunez sortu behar dira, esanahiari eta erabilerari dagokionean ezin dira anbiguoak izan, arlo bereko pareko beste termino batzuekin koherenteak izan behar dute. Hori guztia garrantzitsua da eta horrela egiten dela ziurtatu behar da. | A3 | |
5 | Hala ere, hizkuntza handi batek ez badauka berdintasunik (adibidez, kontinenteko Txinan, Taiwanen eta Hong Kongen erabiltzen den txinerak), diziplina batean erabiltzen diren terminoak termino-banku baten bidez bateratu behar dira. | A3 | |
6 | Termino-banku hori termino berriak erabiltzeko, biltzeko eta gordetzeko irizpideak ematen dituen erakunde batean egon beharko luke. Komunikazio honen gaia izango da zelan jarri martxan terminoen asmatzaile automatizatu bat eta termino-banku baten zati osagai bilakatu. | A3 | |
7 | txinerara hitzez-hitzezko itzulpena egin ahal izateko. | A3 | |
8 | Asmatzaile horrek datu-baseak erabiliko ditu, adibidez, dauden terminoen definizioen corpusak, arau sintaktikoen oinarria, lexikoiak (teknikoak eta orokorrak), morfemen datu-baseak (Yuan et al., eskuizkribua), txinerako hitz-eraketarako arauak (Lu 1975). | A3 | |
9 | Osagaiak hauek izango dira: egitura-aztertzaile bat, oinarritzat silabak hartzen dituen eraldatzaile bat (letraldaketa egiteko) eta asmatzaile bat. | A3 | |
10 | LDOCE esperientzian Alshawi-k erabilitako kontzeptuari jarraitzea eta hitzen ingelesezko definizioekin lan egitea da oinarrizko ideia. | A3 | |
11 | Gero, txinerazko gako-hitzen itzulpenak asmatzailean prozesatzen dira, txinerazko morfemen datu-baseak eta txinerazko hitz-eraketarako arauak erabiliz. | A3 | |
12 | Definizio horien egitura-azterketatik gakohitzak ateratzen dira, | A3 | |
13 | Ondorioa itzulpen alternatiboak izango dira, gizaki adituek aukera dezaten. | A3 | |