Id | Segment | Tagger | CU |
1 | Lanbide-Heziketarako baliabide terminologikoak ematea gutxi erabiltzen eta irakasten diren hizkuntzetan: VOCALL proiektua | A3 | |
2 |
VOCALL proiektua Europako Batzordeak sortu du Leonardo programaren babesean. | A3 | |
3 | Proiektuaren helburua lanbide-heziketako ikasleentzako hizkuntza ikasteko baliabide batzuk sortzea da, informatika, bulego-lan eta elektronikaren esparruetan | A3 | |
4 |
Gutxi erabili eta irakasten diren hizkuntzen kasuan, lexiko-banku eta terminologi bankuen moduko idatzizko baliabideak ez dira behar bezala garatu ikasleentzako laguntzatresna izan daitezkeen aldetik. | A3 | |
5 | Eta hori gogoan hartuta, eta multimedia bidezko CALL izeneko halako egitura baten barruan, esparru horietako bitako termino teknikoekin glosario eleanitzak egin ditugu, partaideen hizkuntzetan. | A3 | |
6 | Tresna hori, gaur egun oraindik prototipoa dena, proiektuko hizkuntza guztietarako berbera izango da, | A3 | |
7 | eta hizkuntza nork bere kontura ikasteko tresna gisa merkaturatuko dugu, bai atzerriko hizkuntza (2H) ikasi behar dutenentzat, bai lehen hizkuntza (1H) ikasteko arazoak dituztenentzat ere, lanbide-heziketan eta aipatutako esparruetan, beti ere. | A3 | |
8 |
Artikulu honetan, terminologia eleanitza sortzeko metodologia bat proposatuko dugu, orain arte izan ditugun esperientzietan oinarrituta; baina tresnaren beste alderdi batzuk ere azalduko ditugu. | A3 | |
9 | eta, batez ere, gutxi erabiltzen eta irakasten diren hizkuntzetara zuzenduta, kasu honetan, irlandera, portugesa eta grekoa. | A3 | |