Search here:                       empty for complete segment.


Relation: result% (7 )
Left unitSenseRight unitRelation typeRelation nameDocumentTaggerAreaNotes
Bugarski-k (1988; 1996) diziplina anitzeko eta amaiera zehatzik gabeko ikuspegi bat garatu zuen; hitzaldi honetarako egokitu dugu eta zientzia-arlo askotatik (injinerutzatik, kalitate-kontroletik eta kalitate-kudeaketatik, informatikatik, ekonomiatik, eta abarretik) datozen datuak alderatzeko erabili dugu.<-- Eskuratu ditugun datuek (baita alor jakinetako adituek emandako iritziek ere) adierazten dutenez, zientzia-alor jakin batean onartuko diren terminoak ebaluatzeko hierarkia bat ezarri behar da. Hierarkia hori hizkuntzaz kanpoko irizpideetan oinarrituko da, adibidez, nazioarteko kooperazioa eta komunikazioa. Horien arabera, ingelesetik hartutako maileguei lehentasuna ematen zaie "serbieraren zientzia-barietate modernoa" izeneko hizkuntzakodean, itzulpena eta egitura-kalkoaren aurretik.
resultN-STERM18_A3.rs3 A3TERM
Terminologiak berak ere, gizartearekin lotuta dagoen jarduera denez, uztartu egin behar ditu joera orokor horiek, eransten zaizkien beste batzuekin batera, hala nola: teknologien aurrerakuntza zorabiagarria, zientziak diziplinartekotasunera eta hiperespezializaziora daramatzan bilakaera, eta informazioa elkarren artean berehala trukatu beharra.<-- Alderdi horiek guztiek, espezialitateko terminologiaren gehikuntza kuantitatiboa eragiteaz gain, terminologia lanen ikuspegia ere zabaldu egin dute; eta, egia bada ere ikuspegi berri horrek terminologia aberastu egin duela esatea, zalantzan jarri ditu terminologiaren oinarrizko zenbait kontzeptu: kontzeptu-izendapen bikotearen adierabakartasuna, espezialitateko eremuen kontzeptua, eta normalizazioak terminologian duen eginbeharra.
resultN-STERM19_A3.rs3 A3TERM
Nahiz eta gaur egun normalizazioko oinarrizko printzipioek balio osoa gorde komunikazio espezialduaren bermearen bidez (eta elkarrekin zerikusia duten gizarteko sektoreen arteko adostasuna da printzipio horietako bat), terminologiako lan praktikoan, batzuetan, ahaztuxe uzten da normalizazioaren eta gizartearen artean egon behar den lotura estua.<-- Horrek dakarren arriskua zera da: adostasuna lortzeko ezinbestekoa den arbitrarietatea, maila baterainokoa behintzat, eta adituek terminologiari ematen dioten erabilera erreala orekatu behar izan arren, eten egin daitekeela. Kasu horretan, normalizazioa ez bakarrik ez litzateke eraginkorra izango, are gehiago, bete gabe utziko lituzke bere helburuak.
resultN-STERM19_A3.rs3 A3TERM
Bi hizkuntzetako testu guztiak euskarri informatikoan eskuratu ondoren, bi bertsioen alderatzeari, eta paralelizatzeari ekin diogu, eduki bereko testu-zatiak zenbaki bereko paragrafoan ager daitezen bietan. Ondoren aplikazio berezi baten bidez, aldez aurretik prestaturiko gaztelaniazko zerrenda bateko termino garrantzitsuenen agerpenak, bere testuinguru-paragrafo osoarekin, eta zenbaki bereko euskal bertsioko paragrafoarekin, lortu ditugu. Ondoren, euskarazko paragrafoetan, erdal terminoaren eduki baliokidea daraman segmentua lokalizatu dugu, eta guztia, datu-base erlazional batera eraman.<-- Honela, jakin ahal izan dugu zein diren agertzen eta agertzen ez diren terminoak, zuzenbideko zein alorretakoak diren, zenbaterainoko finkapen-maila aurkitzen den euskal termino horietan, zein den gaztelaniazko terminoen euskal segmentu baliokideen egitura sintaktikoa, eta oraindik burutu gabe dagoen azterketa lexikologiko baten bidez, termino horien zenbait alderdi lexikogenetiko aztertzeko parada dugu.
resultN-STERM28_A3.rs3 A3TERM
Are gehiago, edozein tokitatik biltzen dira terminoak, baita komentatu eta haztatu ere; adibidez, Interneti buruzko terminoen glosarioak zabaltzen dira Web askotan, eta izendegietarako proposamenak egin ere bai, eta erabiltzaileek botoa eman ahal izaten diete.<-- Ondorioz, funts funtsezko arazo baten aurrean aurkitzen gara: espezialitateko eremuaren mugak gainditzen dituela Interneteko terminologiak (espezialitatera mugatzen da, definizioz, lexiko zientifiko eta teknikoa), eta erabilera orokorreko hizkeran sartzen dela indartsu; horrela, bai sarearen erabiltzaile heterogeneoek (edozein espezialitatekoek zein espezialitaterik gabekoek), bai prentsa irakurri edo komunikabideei arreta jartzen dietenek, guztiok erabiltzen dute.
resultN-STERM38_A3.rs3 A3TERM
Lehenik, atzizki eta aurrizkien bidezko eratorpen-prozesuak aztertu dira hiru hizkuntzetan, bereziki eratorpen-oinarri modura aditza dutenak edo eratorri modura aditza ematen dutenak arakatuz;<-- ondorioz, bi desberdintasun nagusi aurkitu dira: euskararen barruan atzizki eta aurrizkien bidezko eratorpenen arteko, eta euskal eratorrien eta eratorri erromanikoen artekoa.
resultN-STERM50_A3.rs3 A3TERM
Hitzaldi honek azken hiru urteotan lau unibertsitate hauen taldeek egindako ikerkuntzaren ondorioetako batzuk azaltzeko helburua izango luke. Lan hori, Madrilgo Hezkuntza Ministeritzak diruz babesturiko Configuraci髇 morfol骻ica y estructura argumental: l閤ico y diccionario izeneko proiektuaren barruan egin da, ikuspuntu hirukoitz baten barruan. Lehenik, atzizki eta aurrizkien bidezko eratorpen-prozesuak aztertu dira hiru hizkuntzetan, bereziki eratorpen-oinarri modura aditza dutenak edo eratorri modura aditza ematen dutenak arakatuz; ondorioz, bi desberdintasun nagusi aurkitu dira: euskararen barruan atzizki eta aurrizkien bidezko eratorpenen arteko, eta euskal eratorrien eta eratorri erromanikoen artekoa. Bigarrenik, bi desberdintasun horietarako azalpen teoriko bat bilatu eta aurkitu da. Hirugarrenik, azalpen teoriko horrek lexikogintzan eman dezakeen laguntza finkatzen saiatu gara. Komunikazio honek, azalpen teorikoa eta ondorio lexikografikoak laburbilduko lituzke batez ere. Edozein azalpen teorikok argitu behar dituen bi desberdintasunak, zehazkiago, hauexek dira: a) euskarak atzizki ugari baditu ere, oso aurrizki gutxi dauka, eta b) desoreka hori ez dago inola ere hizkuntza erromanikoetan. Gure hipotesiak, euskararen eta hizkuntza erromanikoen ezaugarri sintaktiko bat morfologiaraino estrapolatuko du: eratorpenean ere euskarak egituraren burua edo gunean eskuinaldean jartzen du, eta hizkuntza erromanikoek ezkerraldean. Hau hobeto azaltzeko, kontutan hartu behar da hizkuntza erromanikoen aurrizkiek bi eratara jokatzen dutela: buru baten modifikatzaile modura jokatzen dutenak, buru horren ezkerraldean ager daitezke (refer / rehacer, desfer / deshacer, predir / predecir), eta buru modura jokatzen dutenak ere, lehenengo gunean kokatzen dira, osagarria eskuinaldean hartzen baitute (eslomar-se / desplomarse, desfullar / deshojar). Lehenengo kasuan, aurrizkiak buruaren zehaztasun bat adierazten du (predecir eratorria, decir oinarriburuaren zehaztasun bat da: aurretik esan, baina esan, azken finean); bigarren kasuan, aurrizkia bera da burua, osagarria eratorpen-oinarria delarik; izan ere, Prehistoria ez da historia oinarri-osagarriaren zehaztasun bat, oinarria (historia) ez den bestelako gauza bat baizik). Euskarak bere aldetik, lehenengo eredua baino ez dauka eskuragarri, bi ikuspegitatik egiazta daitekeenaren arabera: Lehenik, erromantikoetan aurreko era bietara jokatzen duen des- atzizki mailegatuak, desegin eratorrian, egin oinarri-buruaren modifikatzaile modura jokatzen du aurrean kokatuz (egitearen alderantzizkoa), baina aurrizki-osagarria/oinarriburua eredua aurkitu nahi dugunean (deshojar), desostatu gaizki eginda dagoela beha daiteke nonbait; ber-/bir- 're-' eta ez- 'in-/des-' aurrizkiek ere, horrelaxe jokatzen dute.<--Ondorio lexikografikoei begira, lehenik desostatu bezalakoak egiteko eragozpenak azpimarratuko genituzke hitzaldi honetan. Bigarrenik, agerian utziko genuke hizkuntza erromanikoen (eta ingelesen) aurrizki-burua/oinarri-osagarriaren euskal ordaina oinarriosagarria/ atzizki-burua dela zuzen-zuzenean. Honek laguntza paregabea emango du gaurko lexikogintzan: des1 hoja2 r ?hosto2 gabe1 tu bezalako saioetatik haruntzago, kontutan hartu beharko dugu hostoak2 galdu/kendu1 bezalako aukera, baina bereziki, pozoin-du 'envenenar', bigun-du 're-blandecerse', lerro-ka-tu 'a-linear', irin-ez-ta-tu 'en-harinar', lur-reratu 'a-terrizar' direlako "jauziak" estandartzat hartu beharko dira, a-, des-, en-, es-, in- edo re bezalako aurrizkien ordainak aurkitzerakoan bide emankorrak eriden nahi baditugu.
resultN-NTERM50_A3.rs3A3TERM
  empty for complete segment .
PRESENTATIONAL RELATIONS
preparation
background*
Enablement and motibation
enablement*
motivation
Evidence and justify
evidence
justify
Anthitesis and concession
anthitesis
concession
restatement and summary
restatement*
summary*
SUBJECT MATTER RELATIONS
elaboration
means*
circumstance
solution-hood
Conditional subgroup
condition
otherwise*
unless
unconditional*
Ebaluation and interpretation
interpretation
evaluation
Cause subgroup
cause
result
purpose
MULTINUCLEAR
list
disjunction
joint*
sequence
contrast
conjunction
restatement-NN
same-unit                                 
ant铆tesis TERM
antithesis TERM
background TERM
causa TERM
cause TERM
circumstance TERM
circunstancia TERM
concession TERM
condition TERM
conjunction TERM
contrast TERM
contraste TERM
disjunction TERM
elaboraci贸n TERM
elaboration TERM
evaluaci贸n TERM
evaluation TERM
evidence TERM
evidencia TERM
fondo TERM
interpretaci贸n TERM
interpretation TERM
justify TERM
list TERM
lista TERM
means TERM
medio TERM
motivaci贸n TERM
motivation TERM
preparation TERM
prop贸sito TERM
purpose TERM
restatement TERM
result TERM
resultado TERM
resumen TERM
same-unit TERM
secuencia TERM
sequence TERM
solutionhood TERM
summary TERM
unless TERM