Left unit | Sense | Right unit | Relation type | Relation name | Document | Tagger | Area | Notes |
Lan honetan, harreman unibertsal horietako bakoitza euskaraz zein baliabideren bidez adieraz daitekeen eta baliabide bakoitzaren mugak (gaur egun behintzat) non egon daitezkeen finkatzen saiatuko gara: Euskal atzizki izenondo-sortzaileen bidez, zein motatako izenondoak sor daitezke? Zenbait izenondo erreferentzial izen elkartuen bidez euskara badaitezke ere, garbi dago bide honek ez dituela izenondo erreferentzial guztien ordainak eskaintzen. Non dago muga? Predikatu-/ez-predikatu izaeran, argumentu-/eremu- /jabego-harremanean edo beste nonbait al datza gakoa? Izenondoaren jatorrian dagoen izenaren mugatu/mugagabe, bizidun/bizigabe, zenbakarri/zenbakaitza bezalako tasunek ba al dute nolabaiteko eraginik? Modifikatua den izena ekintza-, ondorio- edo objektu-izena izateak ba al du eraginik ezintasun horretan? Zein dira erdal izenondo erreferentzial bat ezinbestean mailegatu behar izatera eraman gaitzaketen baldintzak? Noiz erabili ohi ditugu euskal izenlagunak erdal izenondoak ordezkatzeko? | <-- | Lanaren helburua laburki esanda, inguruko hizkuntzen izenondo erreferentzialak euskaratzeko beharrean gaudenean modu automatiko samarrean egiten lagunduko ligukeen sistematizazioa lortzea da.
| summary | N-S | TERM34_A3.rs3 | A3 | TERM | |
alde batetik modifikatzen duten izena ekintza- edo ondorio-izena denean, askotan gertatzen da izenondo erreferentziala izen horren argumentua izatea. Adibidez, decisi髇 presidencial ezinbestean izango da presidenteak erabakitakoa eta extracci髇 dental hortz edo hagin baten ateratzearen ekintza. Bistan da azken kasuan dental izenondoa extraer aditzaren osagarri zuzenaren parekoa dela eta euskaraz izen elkartu sintetikoak hautagai bikainak direla hauetarako (hortz-ateratzea). decisi髇 presidencial ostera, nekez egingo dugu presidente-erabaki eta presidentearen erabaki aukeratuko dugu ia zalantzarik gabe. Zein da desberdintasun honen arrazoia, izen elkartuaren mugatzailearen 'subjektutasuna' ala elementu horren 'mugatutasuna'?
Bestetik, izenondo erreferentzialek modifikatzen dutena (argurmentu-egiturarik gabeko objektu-)izena denean, izenaren eta izenondoaren arteko harremana ezin aurresan daiteke; hiztegigileek -ri dagokion perifrasiaren bidez definitzen duten esparru-harremana edo jabego-harremana dugu orduan. Adibidez, hilo dental hortzak garbitzeko erabiltzen den haria da eta euskaraz, hortzetako haria nahiago genuke seguruenik hortz-haria baino. Azkenik, fonetikaren esparruan erabiltzen den consonante dental multzorako kontsonante horzkaria erabiltzen da eta ez hortz-kontsonante. | <-- | Laburbilduz, unibertsala da izenen eta haien modifikatzaileen artean egon daitezkeen harremanen sailkapena: predikatu-izaera duten modifikatzaileak alde batetik eta izaera erreferentziala duten modifikatzaileak bestetik. Gainera, azken multzo honen barruan izenaren argumentuak diren modifikatzaileak eta izenarekin jabego- edo eremu-harremana dutenak daude.
Harreman horiek gramatika-kategoria desberdinen bidez adieraz daitezke hizkuntza batean eta beste batean: izenondoen bidez, preposizio- edo posposizio-sintagmen bidez, izen elkartuen bidez e.a. Esate baterako, ingeleseko marginal adjektiboak erabilera erreferentziala eta predikatiboa ditu hurrenez hurren marginal note eta marginal case multzoetan; gaztelaniaz berriz, erabilera erreferentziala eta predikatiboa bereizten dituzte, nota al margen eta caso marginal eginez. Euskararako, 'Elhuyar hiztegian' albo-ohar edo marjinako ohar aurki daiteke erabilera erreferentzialerako baina bazterreko kasu bezalako adibideak erabilera predikatiborako. Edonola, zenbait hizkuntzatan, deskribaturiko hiru esparruak estaltzen dituzten izenondoak daude; Levi-ren adibideak gogoraraziko ditugu horretarako: musical voice, musical criticism, musical comedy.
| summary | N-N | TERM34_A3.rs3 | A3 | TERM | |