Search here:                       empty for complete segment.


Relation: background (18 )
Left unitSenseRight unitRelation typeRelation nameDocumentTaggerAreaNotes
Edozein zientzia-arlotako terminologia eraikitzea lan luzea eta neketsua da. Aurreko hamarkadetan, serbierako zientzia-arloko ikertzaile askok joera bat nabaritu dute eta horren berri eman dute: ingeleseko unitate lexikalen maileguak eta unitate-egitura luzeagoen maileguak hartzen dira zientzia-erregistro zehatz baterako, itzulpenak edo kalkoak egin ordez. Izan ere, iritzi ezberdinetako zientzialari serbiarrek adostasuna lortu dute eta aurreko hamarkadetan ingelesari eman diote zientzia-komunikaziorako hizkuntza bakarraren estatusa.-->Komunikazio honetan, joera hori modu kritikoan aztertzen saiatzen gara, linguistikaren zein soziolinguistikaren ikuspegitik. Bugarski-k (1988; 1996) diziplina anitzeko eta amaiera zehatzik gabeko ikuspegi bat garatu zuen; hitzaldi honetarako egokitu dugu eta zientzia-arlo askotatik (injinerutzatik, kalitate-kontroletik eta kalitate-kudeaketatik, informatikatik, ekonomiatik, eta abarretik) datozen datuak alderatzeko erabili dugu. Eskuratu ditugun datuek (baita alor jakinetako adituek emandako iritziek ere) adierazten dutenez, zientzia-alor jakin batean onartuko diren terminoak ebaluatzeko hierarkia bat ezarri behar da. Hierarkia hori hizkuntzaz kanpoko irizpideetan oinarrituko da, adibidez, nazioarteko kooperazioa eta komunikazioa. Horien arabera, ingelesetik hartutako maileguei lehentasuna ematen zaie "serbieraren zientzia-barietate modernoa" izeneko hizkuntzakodean, itzulpena eta egitura-kalkoaren aurretik.
backgroundN-STERM18_A3.rs3 A3TERM
Egungo gizartean bi joera nabarmentzen dira, eta kontrajarriak, itxura batean. Alde batetik, gero eta indartsuagoa da nazioarteko harmonizazioa lortu beharra, ekonomian, politikan eta kultura eta gizarte gaietan etenik gabe sortzen ari diren loturak eta elkarren arteko trukaketak eraginda; eta bestetik, aniztasuna onartu beharra, eta, ondorioz, norbanakoen izaeraren berrespena, giza bizitzako arlo guztietan agertzen ari den moduan. Terminologiak berak ere, gizartearekin lotuta dagoen jarduera denez, uztartu egin behar ditu joera orokor horiek, eransten zaizkien beste batzuekin batera, hala nola: teknologien aurrerakuntza zorabiagarria, zientziak diziplinartekotasunera eta hiperespezializaziora daramatzan bilakaera, eta informazioa elkarren artean berehala trukatu beharra. Alderdi horiek guztiek, espezialitateko terminologiaren gehikuntza kuantitatiboa eragiteaz gain, terminologia lanen ikuspegia ere zabaldu egin dute; eta, egia bada ere ikuspegi berri horrek terminologia aberastu egin duela esatea, zalantzan jarri ditu terminologiaren oinarrizko zenbait kontzeptu: kontzeptu-izendapen bikotearen adierabakartasuna, espezialitateko eremuen kontzeptua, eta normalizazioak terminologian duen eginbeharra. Nahiz eta gaur egun normalizazioko oinarrizko printzipioek balio osoa gorde komunikazio espezialduaren bermearen bidez (eta elkarrekin zerikusia duten gizarteko sektoreen arteko adostasuna da printzipio horietako bat), terminologiako lan praktikoan, batzuetan, ahaztuxe uzten da normalizazioaren eta gizartearen artean egon behar den lotura estua. Horrek dakarren arriskua zera da: adostasuna lortzeko ezinbestekoa den arbitrarietatea, maila baterainokoa behintzat, eta adituek terminologiari ematen dioten erabilera erreala orekatu behar izan arren, eten egin daitekeela. Kasu horretan, normalizazioa ez bakarrik ez litzateke eraginkorra izango, are gehiago, bete gabe utziko lituzke bere helburuak.-->Komunikazio honetan, katalanerako terminologia normalizatzeko lanetan izandako eskarmentutik hasita, batetik, gizarteak terminologia normaltzeko duen beharra aurkeztuko dugu, hurrengo, horretarako dauden zenbait zailtasun aipatuko ditugu, eta, amaitu orduko, ideia batzuk plazaratuko ditugu hori guztia egungo gizartean bideratu ahal izateko.
backgroundN-STERM19_A3.rs3 A3TERM
Dublin Hiriko Unibertsitateko atal bat da Fiontar, zeinak Ekonomia, Informatika eta Enpresa-ikasketetako Lizentziatura ematen baitu, irlanderaren bidez.--> Irakasleek eta ikasleek, irlanderazko hiztun trebeak izan arren, ez dute aukerarik izan titulu horretarako behar den terminologia teknologiko zabala ezagutzeko. Gai guztiak irlanderaz ematen direnez gero, irakasgaian erabilitako terminologia osoak egon behar du eskuragarri irlanderaz. Horretarako, Ekonomia, Informatika eta Enpresa-ikasketetako Lizentziaturako ikasleek eta irakasleek termino-banku elebiduna (irlandera-ingelesa) sortu dute berenberegi.
backgroundN-STERM23_A3.rs3 A3TERM
Terminology Committee of the Irish Language-ren laguntzaz (An Coiste Téarmaíochta - Irlanderarako Terminologia Batzordea), Fiontar eta VOCALL irlanderaren bidezko hezkuntza unibertsitariorako eta lanbide-heziketarako terminologia-beharrizanak betetzen ari dira.--> Gure komunikazioa talde bi horiek terminoak sortzeko erabiltzen duten metodologiaz izango da. Irlanderazko terminologia normalizatuaren erabilpena bultzatzeko aurkitu diren arazoak ere ikusiko ditugu.
backgroundN-STERM23_A3.rs3 A3TERM
Dublin Hiriko Unibertsitateko atal bat da Fiontar, zeinak Ekonomia, Informatika eta Enpresa-ikasketetako Lizentziatura ematen baitu, irlanderaren bidez. Irakasleek eta ikasleek, irlanderazko hiztun trebeak izan arren, ez dute aukerarik izan titulu horretarako behar den terminologia teknologiko zabala ezagutzeko. Gai guztiak irlanderaz ematen direnez gero, irakasgaian erabilitako terminologia osoak egon behar du eskuragarri irlanderaz. Horretarako, Ekonomia, Informatika eta Enpresa-ikasketetako Lizentziaturako ikasleek eta irakasleek termino-banku elebiduna (irlandera-ingelesa) sortu dute berenberegi. VOCALL proiektua (Vocational Language Learning for Less Widely Used and Taught Languages - Lanbide Arloetako Hizkuntzaren Ikaskuntza Gutxi Erabiltzen eta Irakasten Diren Hizkuntzetan) Europako Batzordeak finantzatzen du Leonardo da Vinci Programaren barruan. Proiektuaren koordinadore da Dublin Hiriko Unibertsitatea (Dublin, Irlanda). Informatika, bulego-lana eta eraikuntzako ikasleentzako hizkuntza ikasteko tresnak egitea da helburua. Gutxi erabiltzen eta irakasten diren hizkuntzetan kontzentratzen da proiektua (LWUTL), irlandera barne. Informatika, bulego-lana eta eraikuntzako arloetako termino teknikoen glosario eleanizduna biltzen ari da VOCALL, eta horrek esan nahi du arlo horietako irlanderazko termino berri ugari sortzen ari dela.-->Terminology Committee of the Irish Language-ren laguntzaz (An Coiste Téarmaíochta - Irlanderarako Terminologia Batzordea), Fiontar eta VOCALL irlanderaren bidezko hezkuntza unibertsitariorako eta lanbide-heziketarako terminologia-beharrizanak betetzen ari dira. Gure komunikazioa talde bi horiek terminoak sortzeko erabiltzen duten metodologiaz izango da. Irlanderazko terminologia normalizatuaren erabilpena bultzatzeko aurkitu diren arazoak ere ikusiko ditugu.
backgroundN-STERM23_A3.rs3 A3TERM
Testu juridikoen itzulpenari ekiteko, ezinbestekoa da terminologia bera lantzea. Euskararen kasuan beharrizan hori areagotu egin da, esparru horretan gure hizkuntzaren egoera ez baita primerakoa, ezta hurrik eman ere.-->Bada, azken urteotako lanaren xedea izan da testu berean behar bezala uztartzea itzulpengintzaren arloan azaltzen diren eginkizun desberdinak, alegia, terminologia egokia erabili (hizperrien bitartez nahiz beste teknika batzuen bitartez), euskarak "etxeratu" behar duen sistema juridikoa bere luze-sakonean ezagutu (Espainiako Zuzenbidea, Frantziako Zuzenbidea, Europako Erkidegoen Zuzenbidea) eta osagai horiek guztiak artez antolatzea azken testu batean. Hori bete-betean lortuz gero, euskarazko "diskurtso juridikoa" moldatuko genuke. Xede hori iristeko, 1994. urteaz geroztik, Deustuko Unibertsitatean Zuzenbidearen inguruko testu doktrinalak itzultzen dihardugu. Esperientzia horretan izandako zailtasunak eta, halakorik izanez gero, lorpenak ere azaldu nahi ditugu.
backgroundN-STERM25_A3.rs3 A3TERM
Legeriak -legea dagoenez zuzenbidearen hastapenean- zuzenbideko terminologia osoan duen garrantzian oinarrituz,--> Eusko Legebiltzarreko legegintza-produkzio osoa hartu dugu aztergai.
backgroundN-STERM28_A3.rs3 A3TERM
Terminologia-kudeaketa (terminoak biltzea, aztertzea, baliozkotzea eta antolatzea) oso garrantzitsua da informazioa ezagutza ulergarri eta aplikagarri bilakatzeko. Joera guztietako adituak dabiltza terminoak sortzen, dagoen terminologia aldatzen, termino batzuk arkaikotzat ematen edo baztertutako terminoak esanahi berriekin birsartzen. Badirudi adituen eginbeharreko bat dela neologismoak sortzea, erretronimoak (berrezarpen lexikalak) sartzea, terminoak itzultzea, terminoak baliozkotzea eta, nahiko zeharka, euren espezialitateetako terminologia-bildumak egitea edo egiten laguntzea. Zientzia modernoa, gaur egungo aisia eta dibertsioa, enpresa berritzaileak, euren enkarnazio zaharrengatik nabaritzen dira, ez bakarrik ondasun, zerbitzu edo tresnen bidez, bai eta zientziak, arteak eta kultura, eta negozioak eta enpresak deskribatzeko erabiltzen duten terminologiaren bidez ere. Terminologia-kudeaketa, oro har, eskulana da eta motibaturiko dokumentalistengan, itzultzaileengan eta terminologoengan bermatzen da; azken horrek beste bien funtzioa betetzen du. Termino espezializatuak artxibatzearekin eta aurkeztearekin lotuta dauden biltegiratze- eta berreskuratze-lan batzuk arindu dituzte gaur egun terminologia kudeatzeko sistemek. Hala ere, gizaki adituek egiten dituzte bilketak, azterketak eta baliozkotzeak. Hiztun ugariko hizkuntzetan, datu-base terminologikoak behar dituzten eta horiek sortzeko dirua inbertitzeko prest dauden pertsona-kopuru handia egongo denaren esperantzak bermatzen du terminologia-kudeaketaren lan garestia. Hiztun gutxiago dauzkaten hizkuntzetan ez da hori gertatzen. Kasu horietan, terminologia-kudeaketa hizkuntza plangintzaren lanarekin lotzen da sarritan. Lan horrek, era berean, motibazio politikoak eta, askotan, emozio-karga bat ere badauzka. Hizkuntza minorizatuetan, terminologiakudeaketak gizakiengan daukan menpekotasuna handiagoa da beste hizkuntza batzuetan baino. Terminologia-kudeaketaren automatizazioa ez da programa informatikoak idaztea besterik gabe, lan hori, berez, zaila izan arren. Automatizazio hori egiteko jakin egin behar da zelan idazten diren adituen testuak, gizakiak zelan konpontzen diren arlo espezializatuen semantikarekin, diskurtsoaren ereduak zelan aldatzen diren testuaren egilearen eta irakurleen beharrizanen arabera. Hizkuntza minorizatuetan idatzitako testuak eta hizkuntza minorizatuei buruzko testuak ez dira erraz lortzen eta badirudi zaila dela arlo horietan azterketak eta datu-bilketak egiten hasteko inor konbentzitzea. Zelanbait, idazketa espezializatua "idazketa teknikoa" terminoarekin lotuta dago, makinekin zerikusia daukan diskurtso-eredu bat. Horren ondorioz, ez du lortzen hizkuntzaren eredu matematiko baten arabera esaldiak aztertzeari edo testuetan ikono kulturalak bilatzeari, lan abstraktuagoak baitira, ematen zaien estatus bera. Ezagutza-prozesaketa terminoa hezkuntza, prestakuntza, irakaskuntza eta ikaskuntza, arazoak konpontzea, eta abarren moduko ekintza parekoak garatzeko erabil dezakegu. Terminologia espezializatuen bildumen eskuragarritasunaren menpe dago ezagutza prozesaketa. Hori egia da, batez ere haurraren hezkuntza-urteetan, hasberriaren edo berriro prestatzen ari denaren hasierako ikasketetan: gizakiaren edozein ekintzarekin zerikusia daukaten gertakariak, printzipioak, teoriak eta esperientziak (ezagutza) asimilatu egiten dira eta gero irakasteko, ikasteko, arazoak konpontzeko eta abarretarako erabiltzen da. Liburuetan, egunkarietan, iraganeko esperientzia ez-artikulatuan eskuratzen den "material gordina" terminoen bidez komunikatu behar da, zeinen esanahiak ondo definituta baitaude eta adituek sarritan erabiliko baitituzte. Beraz, ezagutza-prozesaketak eta terminologia-kudeaketak daukaten lotura askaezina da; terminologia-kudeaketa, era berean, hizkuntz plangintzarekin eta politikarekin dago lotuta.--> Azken hamar urteotan hiztun ugariko hizkuntzetako terminologia-bilketak egiten ibili gara, adibidez, ingelesean, alemanieran eta gazteleran. Aldi berean, metodo horiek hizkuntza minorizatuei egokitzen saiatu gara, adibidez, galeserari, norvegierari, flandeserari eta katalanari. Komunikazio honen gaiak izango dira aurkitutako erronkak, identifikatutako aukerak eta emandako irtenbideak hizkera espezializatuen terminologia inguru eleanizdun batean kudeatzeko, zeinetan hizkuntza bat gutxienez hizkuntza minorizatua baita. Gure marko teorikoa hizkuntza corpusari, filosofiari eta zientziaren historiari buruzko ikerketa berrietatik hartu dugu, alde batetik, eta informatikako ikerketatik, bestetik.
backgroundN-STERM30_A3.rs3 A3TERM
Analisi morfologikoarekin eta desanbiguazioarekin lotuta dago lematizazioa.--> Flexio konplexuko hizkuntzetan hitz-forma bakarrik tratatzeak emaitza kaxkarrak ekarriko ditu eta lematizazioa ezinbestekoa izango da.
backgroundN-STERM31_A3.rs3 A3TERM
Eredu linguistikoari jarraitzen dioten balizko terminoak murrizteko erabili ohi dira metodo estatistikoak proiektu gehienetan.--> Aplikatutako metodoak asko aldatzen dira proiektuaren arabera: sinpleena izango litzateke maiztasun absolutu minimo bat eskatzea (Justeson & Katz, 95), baina orokorrean formula probabilistiko anitz konbinatzen dira.
backgroundN-STERM31_A3.rs3 A3TERM
Azken urteotan testu teknikoetatik terminologia automatikoki erauzteko tresnak ari dira garatzen zenbait hizkuntzatarako, baina oraindik giza laguntza behar izaten da automatikoki hautatutako terminologiaren artean azken aukeraketa egiteko. Horren adibide gisa, tresna hauek aipa daitezke: LEXTER (Bourigault, 92) AT&Tko Termight (Church & Dagan, 94) IBMko TERMS (Justeson & Katz, 95) NPtool (Arpper, 95). Aplikazio-eremuak bi multzo handitan bana daitezke: informazioa indexatzeko eta terminoen glosategiak eraikitzeko. Gainera, terminologia oso modu dinamikoan bilakatzen den arloetan, informatikan adib., halako tresnarik gabe ia ezinezkoa da lan terminologiko eraginkorrak egitea.-->Halako tresna bat euskararako garatu nahi badugu, eragozpen gehiago topatuko dugu ondoko hiru arrazoiengatik: bateratze-prozesua bukatzeke izateagatik, egindako ikerketak murritzak direlako eta hizkuntza eranskaria izateagatik.
backgroundN-STERM31_A3.rs3 A3TERM
Terminologia berria izan da edozein arlotako garapen azkarraren adierazlea, batez ere zientzien kasuan. Horren ondorioz, edozein diziplina bizik arazo ugari izaten ditu terminologia normalizatzean. Asmatzen diren terminoak sistematikotasunez sortu behar dira, esanahiari eta erabilerari dagokionean ezin dira anbiguoak izan, arlo bereko pareko beste termino batzuekin koherenteak izan behar dute. Hori guztia garrantzitsua da eta horrela egiten dela ziurtatu behar da. Hala ere, hizkuntza handi batek ez badauka berdintasunik (adibidez, kontinenteko Txinan, Taiwanen eta Hong Kongen erabiltzen den txinerak), diziplina batean erabiltzen diren terminoak termino-banku baten bidez bateratu behar dira.--> Termino-banku hori termino berriak erabiltzeko, biltzeko eta gordetzeko irizpideak ematen dituen erakunde batean egon beharko luke. Komunikazio honen gaia izango da zelan jarri martxan terminoen asmatzaile automatizatu bat eta termino-banku baten zati osagai bilakatu. Asmatzaile horrek datu-baseak erabiliko ditu, adibidez, dauden terminoen definizioen corpusak, arau sintaktikoen oinarria, lexikoiak (teknikoak eta orokorrak), morfemen datu-baseak (Yuan et al., eskuizkribua), txinerako hitz-eraketarako arauak (Lu 1975). Osagaiak hauek izango dira: egitura-aztertzaile bat, oinarritzat silabak hartzen dituen eraldatzaile bat (letraldaketa egiteko) eta asmatzaile bat. LDOCE esperientzian Alshawi-k erabilitako kontzeptuari jarraitzea eta hitzen ingelesezko definizioekin lan egitea da oinarrizko ideia. Definizio horien egitura-azterketatik gakohitzak ateratzen dira, txinerara hitzez-hitzezko itzulpena egin ahal izateko. Gero, txinerazko gako-hitzen itzulpenak asmatzailean prozesatzen dira, txinerazko morfemen datu-baseak eta txinerazko hitz-eraketarako arauak erabiliz. Ondorioa itzulpen alternatiboak izango dira, gizaki adituek aukera dezaten.
backgroundN-STERM32_A3.rs3 A3TERM
Ezaguna da izenondo erreferentzialek sekulako arazoak sortzen dizkietela edozein testu euskaratu behar duten itzultzaileei. Askotan jarri da agerian hainbat bide erabili behar direla inguruko hizkuntzen izenondo erreferentzialen euskal ordainak lortzeko (Ensunza, 1989; Loinaz, 1995) baina edonola, idazle/itzultzailearen zuhurtasunaren, intuizio onaren edota estetika-zentzuaren azpian uzten da neurri handian kasu bakoitzean erabili behar den baliabidearen aukeraketa. Izenondo erreferentzialak izenetatik eratorritakoak izaten dira beti baina askotan, jatorria eta izaera erreferentziala nahasi eta zaku berean sartzen dira erabat predikatiboak diren izenondoak, zalantzarik gabe erreferentzial hutsak diren izenondoekin. Ingeleserako Levi-k (1978) garbi utzi du izenetik eratorriak diren baina ezaugarri semantiko eta sintaktiko desberdinak dituzten bi izenondo-mota bereizteko beharra: 'nominal nonpredicating adjectives' eta 'denominal adjectives'; azkenekoak -y, -fill eta -ous bezalako atzizkien bidez eratorritakoak dira eta haien gramatika-kategoria ezezik, haien predikatuizaera ere jasoko lukete atzizkitik. 'Nominal nonpredicating adjectives' sailean sartuko liratekeenak berriz, kategoriaz izenondoak izanik ere, izenen antzeko jokaera sintaktikoa izango lukete: linguistic difficulties / language difficulties. Gaztelaniaren kasuan Bosque-k (1989) defenditu duen bezala, badira izenondo erreferentzialak nekez ematen dituzten atzizki izenondo-sortzaileak (-esco, -oso, -ino) eta izenondo erreferentzialak eman ohi dituztenak (-al, -ar, -ario, -ico). Frantsesez ere atzizki desberdinak erabili ohi dira izenondo erreferentzialak eta predikatiboak sortzeko eta ondorioz, familial-familier eta infantilinfantin bezalako bikoteak dituzte. Edonola, benetan erreferentzialak diren izenondoen artean ere, modifikatzen duten izenarekin duten harremanagatik (Bosque, 1989; 1992; Bosque eta Picallo, 1994), bi mota bereiz daitezke: alde batetik modifikatzen duten izena ekintza- edo ondorio-izena denean, askotan gertatzen da izenondo erreferentziala izen horren argumentua izatea. Adibidez, decisión presidencial ezinbestean izango da presidenteak erabakitakoa eta extracción dental hortz edo hagin baten ateratzearen ekintza. Bistan da azken kasuan dental izenondoa extraer aditzaren osagarri zuzenaren parekoa dela eta euskaraz izen elkartu sintetikoak hautagai bikainak direla hauetarako (hortz-ateratzea). decisión presidencial ostera, nekez egingo dugu presidente-erabaki eta presidentearen erabaki aukeratuko dugu ia zalantzarik gabe. Zein da desberdintasun honen arrazoia, izen elkartuaren mugatzailearen 'subjektutasuna' ala elementu horren 'mugatutasuna'? Bestetik, izenondo erreferentzialek modifikatzen dutena (argurmentu-egiturarik gabeko objektu-)izena denean, izenaren eta izenondoaren arteko harremana ezin aurresan daiteke; hiztegigileek -ri dagokion perifrasiaren bidez definitzen duten esparru-harremana edo jabego-harremana dugu orduan. Adibidez, hilo dental hortzak garbitzeko erabiltzen den haria da eta euskaraz, hortzetako haria nahiago genuke seguruenik hortz-haria baino. Azkenik, fonetikaren esparruan erabiltzen den consonante dental multzorako kontsonante horzkaria erabiltzen da eta ez hortz-kontsonante. Laburbilduz, unibertsala da izenen eta haien modifikatzaileen artean egon daitezkeen harremanen sailkapena: predikatu-izaera duten modifikatzaileak alde batetik eta izaera erreferentziala duten modifikatzaileak bestetik. Gainera, azken multzo honen barruan izenaren argumentuak diren modifikatzaileak eta izenarekin jabego- edo eremu-harremana dutenak daude. Harreman horiek gramatika-kategoria desberdinen bidez adieraz daitezke hizkuntza batean eta beste batean: izenondoen bidez, preposizio- edo posposizio-sintagmen bidez, izen elkartuen bidez e.a. Esate baterako, ingeleseko marginal adjektiboak erabilera erreferentziala eta predikatiboa ditu hurrenez hurren marginal note eta marginal case multzoetan; gaztelaniaz berriz, erabilera erreferentziala eta predikatiboa bereizten dituzte, nota al margen eta caso marginal eginez. Euskararako, 'Elhuyar hiztegian' albo-ohar edo marjinako ohar aurki daiteke erabilera erreferentzialerako baina bazterreko kasu bezalako adibideak erabilera predikatiborako. Edonola, zenbait hizkuntzatan, deskribaturiko hiru esparruak estaltzen dituzten izenondoak daude; Levi-ren adibideak gogoraraziko ditugu horretarako: musical voice, musical criticism, musical comedy.-->Lan honetan, harreman unibertsal horietako bakoitza euskaraz zein baliabideren bidez adieraz daitekeen eta baliabide bakoitzaren mugak (gaur egun behintzat) non egon daitezkeen finkatzen saiatuko gara: Euskal atzizki izenondo-sortzaileen bidez, zein motatako izenondoak sor daitezke? Zenbait izenondo erreferentzial izen elkartuen bidez euskara badaitezke ere, garbi dago bide honek ez dituela izenondo erreferentzial guztien ordainak eskaintzen. Non dago muga? Predikatu-/ez-predikatu izaeran, argumentu-/eremu- /jabego-harremanean edo beste nonbait al datza gakoa? Izenondoaren jatorrian dagoen izenaren mugatu/mugagabe, bizidun/bizigabe, zenbakarri/zenbakaitza bezalako tasunek ba al dute nolabaiteko eraginik? Modifikatua den izena ekintza-, ondorio- edo objektu-izena izateak ba al du eraginik ezintasun horretan? Zein dira erdal izenondo erreferentzial bat ezinbestean mailegatu behar izatera eraman gaitzaketen baldintzak? Noiz erabili ohi ditugu euskal izenlagunak erdal izenondoak ordezkatzeko? Lanaren helburua laburki esanda, inguruko hizkuntzen izenondo erreferentzialak euskaratzeko beharrean gaudenean modu automatiko samarrean egiten lagunduko ligukeen sistematizazioa lortzea da.
backgroundN-STERM34_A3.rs3 A3TERM
Horretarako, bada, Interneten neologia sortzeko eragina duten zenbait puntu landuko ditugu.<--Interneti buruzko terminoak azkar sortu eta zabaltzen dira, eta hedapen handia lortzen dute, hizkuntza guztiak erlojupeko bene-benetako lasterketa batean bailebiltzan. Egia da, bai, termino berrien sorkuntza abiadura ikaragarrian dabil, informatikako teknologia eta, orokorrean, telekomunikazioetako teknologia aurreratu eta eraberritzen den martxa berean. Ezaugarri hori aurrerakuntza zientifiko eta teknikoan berdin agertzen bada ere, eta, beraz, terminologiako neologiaren ezaugarri bada, landutako arloa berezia denez, berari dagokion neologiari berezitasun batzuk ezartzen dizkio, eta kontuan hartzekoak dira. Alde batetik, Interneteko terminoak ezagutarazteko erabiltzen den kateak, beraz, sareak berak, terminologia azkar zabaltzeaz gain —Interneteko informazioa (ia) bat-batean lortzen da—, hedapen luze-zabala du oso, munduko edozein bazterrera heltzen baita. Are gehiago, edozein tokitatik biltzen dira terminoak, baita komentatu eta haztatu ere; adibidez, Interneti buruzko terminoen glosarioak zabaltzen dira Web askotan, eta izendegietarako proposamenak egin ere bai, eta erabiltzaileek botoa eman ahal izaten diete. Ondorioz, funts funtsezko arazo baten aurrean aurkitzen gara: espezialitateko eremuaren mugak gainditzen dituela Interneteko terminologiak (espezialitatera mugatzen da, definizioz, lexiko zientifiko eta teknikoa), eta erabilera orokorreko hizkeran sartzen dela indartsu; horrela, bai sarearen erabiltzaile heterogeneoek (edozein espezialitatekoek zein espezialitaterik gabekoek), bai prentsa irakurri edo komunikabideei arreta jartzen dietenek, guztiok erabiltzen dute.
backgroundN-STERM38_A3.rs3 A3TERM
VOCALL proiektua Europako Batzordeak sortu du Leonardo programaren babesean. Proiektuaren helburua lanbide-heziketako ikasleentzako hizkuntza ikasteko baliabide batzuk sortzea da, informatika, bulego-lan eta elektronikaren esparruetan eta, batez ere, gutxi erabiltzen eta irakasten diren hizkuntzetara zuzenduta, kasu honetan, irlandera, portugesa eta grekoa. Gutxi erabili eta irakasten diren hizkuntzen kasuan, lexiko-banku eta terminologi bankuen moduko idatzizko baliabideak ez dira behar bezala garatu ikasleentzako laguntzatresna izan daitezkeen aldetik. Eta hori gogoan hartuta, eta multimedia bidezko CALL izeneko halako egitura baten barruan, esparru horietako bitako termino teknikoekin glosario eleanitzak egin ditugu, partaideen hizkuntzetan. Tresna hori, gaur egun oraindik prototipoa dena, proiektuko hizkuntza guztietarako berbera izango da, eta hizkuntza nork bere kontura ikasteko tresna gisa merkaturatuko dugu, bai atzerriko hizkuntza (2H) ikasi behar dutenentzat, bai lehen hizkuntza (1H) ikasteko arazoak dituztenentzat ere, lanbide-heziketan eta aipatutako esparruetan, beti ere.-->Artikulu honetan, terminologia eleanitza sortzeko metodologia bat proposatuko dugu, orain arte izan ditugun esperientzietan oinarrituta; baina tresnaren beste alderdi batzuk ere azalduko ditugu.
backgroundN-STERM39_A3.rs3 A3TERM
Informatika zuzenbidearen esparrura aplikatzean, informatika juridikoaz hitz egiten da. Agirietako informatika juridikoa datu-base juridikoen inguruan dago oinarrituta. Datu-base horietan hiru agiri-mota aurkitzen dira batez ere, zuzenbidearen hiru iturri nagusien arabera, hain zuzen: jurisprudentzia, legegintza eta autoreen doktrina. Datu-base batzuk publikoak eta beste batzuk pribatuak dira. Gure herrialdean, datubase publiko bakarra INFORMATIKA JURIDIKOKO SISTEMA ARGENTINARRA da, Estatuko Justizi Ministerioaren mende dagoena. Gaur egun, base horrek 510.000 agiri baino gehiago ditu.-->Lantxo honetan, sistemaren erabiltzaileak eskura duen baliabide linguistiko baten gainean jardungo dugu batez ere: thesaurus juridikoa, informazioa gaika berreskuratzeko aukera ematen duena.
backgroundN-STERM40_A3.rs3 A3TERM
Hitzaldi honek azken hiru urteotan lau unibertsitate hauen taldeek egindako ikerkuntzaren ondorioetako batzuk azaltzeko helburua izango luke.<-- Lan hori, Madrilgo Hezkuntza Ministeritzak diruz babesturiko Configuración morfológica y estructura argumental: léxico y diccionario izeneko proiektuaren barruan egin da, ikuspuntu hirukoitz baten barruan. Lehenik, atzizki eta aurrizkien bidezko eratorpen-prozesuak aztertu dira hiru hizkuntzetan, bereziki eratorpen-oinarri modura aditza dutenak edo eratorri modura aditza ematen dutenak arakatuz; ondorioz, bi desberdintasun nagusi aurkitu dira: euskararen barruan atzizki eta aurrizkien bidezko eratorpenen arteko, eta euskal eratorrien eta eratorri erromanikoen artekoa. Bigarrenik, bi desberdintasun horietarako azalpen teoriko bat bilatu eta aurkitu da. Hirugarrenik, azalpen teoriko horrek lexikogintzan eman dezakeen laguntza finkatzen saiatu gara.
backgroundN-STERM50_A3.rs3 A3TERM
Nazio Batuek geografiako izenen normalizaziorako 1967an Genoan egindako Lehenengo Biltzarrean gomendioak egin zituzten geografiako terminologiari buruz eta glosarioak egiteko. Entitate geografikoen izaeraren azterketari buruzkoa da 19A gomendioa: "Eskualde jakin batean entitate geografikoek izena badute, entitate horien izaerari buruzko azterketei ekiteko gomendioa egiten da; baita entitate horiek izendatzeko erabilitako hitzen esanahi desberdinei buruz ere..."-->Komunikazioan landuko ditugun alderdiak zehaztu baino lehen, toponimo kontzeptuaren definizioa emango dugu, geografiako terminoarekin duen loturari dagokionean. Definizioz, toponimoa edo izen geografikoa hauxe da: "izen propio bat da, eta osagai espezifiko bat dauka, eta gehienetan, baita osagai komun edo orokor bat ere. Entitate geografikoaren izaera orokorrean hartuta identifikatzen du azken osagai horrek, eta osagai espezifikoak, aldiz, modu partikularrean identifikatzen du". Esate baterako, Peña de Anboto, Avenida Ramón y Cajal, Río Ibaizabal, Alto de la Horca... Toponimo definizioa bera da termino geografikoaren garrantzia ikusarazten diguna; are gehiago, toponimoen normalizazio lanetan bi bertsio proposatzen direla kontuan hartzen bada (euskara eta gaztelera). Horrek esan nahi du, hala, oso goitik hartuta, osagai orokorra itzuli egin daitekeela, eta osagai espezifikoa bat ere aldatu gabe utzi behar dela. Adibidez, goian aipatutako toponimoak honela normalizatuko lirateke euskaraz: Anbotoko atxa, Ramón y Cajal etorbidea (?), Ibaizabal, La Horca gaina (?). Jarraian zenbait gogoeta puntu aipatutako ditugu eskuetan darabilgun gai honen gainean: 1.- Ez dugu ezagutzen osagai orokor askoren esanahi zehatza: "alto", "gaina" (bortua, mendia, gailurra...). 2.- "Normalizatutako" termino geografikoa edonola esleitzen da: adibidez, Deustuko auzoan bi "etorbide" aurkitzen dira, eta egia esan, ez lukete termino bera eduki behar: Avenida Ramón y Cajal (kalea) eta Avenida Lehendakari Agirre (etorbidea). 3.- Ez dago geografiako terminologia normalizaturik: adibidez, "avenida" terminoa itzultzeko "ibilbidea", "etorbidea", "pasealekua" etab. erabiltzen dira, udal bakoitzaren arabera, edo "pico" itzultzeko, "gailur", "haitzorrotza", "haizpunta", "mokorra", "mokoa", "punta", "tontorra"... ikerketa egin duen pertsonaren edo erakundearen arabera (DEIKER, Elhuyar, Nafarroako Gobernua, Euskaltzaindia...). Aurkezpen horren ondoren, komunikazioak gai hauek hartuko ditu: 1.- Arazoen analisia "geografiako terminologiaren erabiltzailearen" ikuspuntutik. 2.- Toponimia normalizatzeko lanen barruan geografiako terminologia normalizatzeak daukan garrantzia eta hori egiteko dagoen premia. Nazio Batuen gomendioak eta espezialistenak bilduko dira. 3.- Deustuko Unibertsitateko DEIKER Institutuak toponimia normalizatzeko lanetan termino geografikoari eman zaion tratamendua laburbilduko da. 4.-Ondorioak. Galderak eta iradokizunak.
backgroundN-NTERM51_A3.rs3A3TERM
  empty for complete segment .
PRESENTATIONAL RELATIONS
preparation
background*
Enablement and motibation
enablement*
motivation
Evidence and justify
evidence
justify
Anthitesis and concession
anthitesis
concession
restatement and summary
restatement*
summary*
SUBJECT MATTER RELATIONS
elaboration
means*
circumstance
solution-hood
Conditional subgroup
condition
otherwise*
unless
unconditional*
Ebaluation and interpretation
interpretation
evaluation
Cause subgroup
cause
result
purpose
MULTINUCLEAR
list
disjunction
joint*
sequence
contrast
conjunction
restatement-NN
same-unit                                 
antítesis TERM
antithesis TERM
background TERM
causa TERM
cause TERM
circumstance TERM
circunstancia TERM
concession TERM
condition TERM
conjunction TERM
contrast TERM
contraste TERM
disjunction TERM
elaboración TERM
elaboration TERM
evaluación TERM
evaluation TERM
evidence TERM
evidencia TERM
fondo TERM
interpretación TERM
interpretation TERM
justify TERM
list TERM
lista TERM
means TERM
medio TERM
motivación TERM
motivation TERM
preparation TERM
propósito TERM
purpose TERM
restatement TERM
result TERM
resultado TERM
resumen TERM
same-unit TERM
secuencia TERM
sequence TERM
solutionhood TERM
summary TERM
unless TERM