Ixa taldea (UPV/EHU, Donostia)
Ixa Taldea diziplina arteko ikerketa-taldea da eta Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) bost departamentutako kideekin osaturik dago: Lengoaia eta Sistema Informatikoak, Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia, Konputazio Zientzia eta Adimen Artifiziala, Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa (Euskal Filologia) eta Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika. Euskararen gaineko ikerketa aplikatua da gure xede nagusia, baina beste hizkuntzen inguruko ikerketa eta produktuen garapena ere sartzen dira gure eginkizunen artean. Talde honek 60 proiektu baino gehiagotan parte hartu du eta 20 tresna eta aplikazio sortu ditu. Tresna horiek hemen proba daitezke: http://ixa.eus.
UPF (Bartzelona)
CLARIN IULA-UPF Konpetentzia Zentrua Hizkuntzaren Baliabide eta Teknologietan eta Analisi eta Datuen Erauzketan lantzen da. Zentru honek gaztelaniaz eta katalanez ari diren ikertzaileak laguntzen ditu.
HDLab@UPF ikerketa eta ikaskuntza egiteko tokia da, UPFko Gizarte Zientzietako Sailak sortua. HDLab@UPFren helburua da metodo digitalekin lan egitea Humanitateetan ikertzen dutenei laguntzeko. Informazio gehiagorako: http://clarin-es-lab.org/index-en.html
LINDH - UNED (Madril)
Laboratorio de Innovación en Humanidades Digitales (LINDH) UNEDeko Humanitate Digitalen arloa ikertzen du. Laborategi horren helburua da gaztelania darabilten ikertzaile eta proiektuetan laguntzeko berrikuntza-, ikerkuntza-, aholkularitza- eta irakaskuntza-lanak egitea. LINDH laborategian testuak aberastu, web semantika, datubaseak eta edizio digitala nola egin aztertzen da. Informazio gehiagorako: http://linhd.uned.es.