|        GMB0001-GS.rs3 (22) | 
| EDU | Segment | Tagger | Central Unit | 
| 1 | Birikietako tuberkulosiak tratatzeko kolapsoterapiapean dauden pazienteen garapena. | GS |  | 
| 2 | Farmako tuberkulostatikoak agertu arte, | GS |  | 
| 3 |  biriketako tuberkulosia tratatzeko erbiltzen ziren bi teknika, torakoplastia eta pneumotorax terapeutikoa dira. | GS |  | 
| 4 |  Pneumologoak gaur, arnas gutxiegitasuna eramaten duten pakipleuritisean, bular kaiolaren itxuragabetasunean eta eskoliosian dautzan ondoriozko konplikazioei egin behar die aurre. | GS |  | 
| 5 |  1996ko urtarriletik 1996ko ekainera arte, kolapsoterapia hartzen duten 30 gaixo, batez beste 70.8#17 urtekoak (60-83 urte), aztertu ditugu guztira. | GS |  | 
| 6 |  Prozedura kirurgikoak duela 45#5 urte burutu ziren | GS |  | 
| 7 |  eta hurrengo hauetan zeutzan: Alde bateko torakoplastia 13 kasutan (7 eskuineko aldean eta 6 ezkerrekoan); Pneumotoraxa 15 kasutan (7 eskuinekoak eta 8 ezkerrekoak); alde bietako torakoplastia kasu baten eta torakoplastia eta pneumotoraxen konbinazioa beste kasu baten. | GS |  | 
| 8 |  Gaixo bat arnas azidosian aurkitzen zen; | GS |  | 
| 9 |  bostek, aldiz, arnas alkalosi kronika zeukaten. | GS |  | 
| 10 |  Zazpi kasutan hiperkapnia nabiritzen zen eta 26 kasutan hipoxemia. | GS |  | 
| 11 |  Bederatzi gaixok bikarbonato-euspena zeukaten. | GS |  | 
| 12 |  %90tik beherako oxigeno-asetasuna, sei kasutan baino ez zen egiaztatu. | GS |  | 
| 13 |  Gaixo guztiek zeukaten aireztapen gutxiegitasuna; | GS |  | 
| 14 |  hamar kasutan butxaketa-motakoa zen | GS |  | 
| 15 |  eta gainerakoetan ezbutxa ketakoa edo mistoa zen. | GS |  | 
| 16 |  Sei kasutan gaixoek gaueko VMDa hartzen zuten (bostek BIPAP eta batek bolumetrikoa); | GS |  | 
| 17 |  sie kasu hauetatik bostek, | GS |  | 
| 18 |  VMD instalatu aurretik | GS |  | 
| 19 |  etxeko oxigenoterapia kronikoa (EOK) zeramaten. | GS |  | 
| 20 |  Azpimarratzekoa da gaueko VMDa hartzen zuten gaixoetariko lauri EOKa kendu ahal izan zitzaiela. | GS |  | 
| 21 |  Gure emaitzek iradokitzen dute kolapsoterapiarekin egindako tratamendutik hamarkada batzuk geroago arnas alterazio kronikoak daudela aireztapen defizit baten emaitzarekin; | GS |  | 
| 22 |  eta egiaztatu da etxeko aireztapenarekin egindako tratamenduak erantzun ona izan duela. | GS |  |