|        GMB0201-GS.rs3 (37) | 
| EDU | Segment | Tagger | Central Unit | 
| 1 | Bronkiektasia eta BGBK duten pazienteetan Pseudomonas aeruginosaren kolonizazio-infekzioa. | GS |  | 
| 2 |  Bronkiektasiak (fibrosi kistikoa) edo Biriketako Gaixotasun Butxatzaile Kronikoak (BGBK) -Pseudomonas aeruginosa bidezko kolonizazio edo Infekzioarekin- dituzten pazienteen ezaugarri epidemiologiko, kliniko, mikrobiologiko eta ebolutibo jakin batzuk ezagutzea. | GS |  | 
| 3 |  Arnas hartzeko arazoak dituzten 39 paziente kroniko aztertu dira; | GS |  | 
| 4 |  1998an iritsi ziren gure zentrora | GS |  | 
| 5 |  eta P. aeruginosa isolatu zen haien kerruan. | GS |  | 
| 6 |  Besteak beste, parametro klinikoak, epidemiologikoak eta mikrobiologikoak analizatu ziren. | GS |  | 
| 7 |  Era berean, sentikortasun antimikrobianoa eta tipo genetikoak ere zehaztu ziren. | GS |  | 
| 8 |  23 pazienteren segimendu kliniko eta mikrobiologikoa egin zen urtebetez (azterketa genetikoa barne). | GS |  | 
| 9 |  24 pazientek bronkiektasiak zituzten (1998an ingresatuko %12k); 15 pazientek, BGBK. | GS |  | 
| 10 |  Paziente guztiek butxadura-maila handiak zituzten arnasbideetan (FEV1<%45). | GS |  | 
| 11 |  22 pazientek (%56) arnas gutxiegitasun kroniko zuten. | GS |  | 
| 12 |  Aztertutako 42 anduietatik  | GS |  | 
| 13 | (3 pazientek 2na andui zituzten), | GS |  | 
| 14 |  14 mukizkoak ziren eta 28 ez-mukizkoak. | GS |  | 
| 15 |  Antibiogramak erresistentzi maila apala erakusten du Amikazina (%0), Tikarzilina (%5), Imipenem (%13,3) eta Gantamizinarekiko (%14,2). | GS |  | 
| 16 |  Eboluzioan zehar, pazienteen %74ek antimikrobiano bat edo gehiagorekiko erresistentziak garatu dituzte. | GS |  | 
| 17 |  Eboluzio klinikoari dagokionez, heriotza-tasa %38koa izan da urtebetean. | GS |  | 
| 18 |  Kasuen %20an bakarrik lortu da P. aeruginosa behin betiko ezabatzea; | GS |  | 
| 19 |  %66ean mikroorganismoak iraun egin du | GS |  | 
| 20 |  eta %13,3an berragertu egin da | GS |  | 
| 21 |  itxuraz ezabatua izan ondoren. | GS |  | 
| 22 |  Azterketa genetikoak erakusten duenez, | GS |  | 
| 23 |  pazienteen %82k klon bakar bat dute; | GS |  | 
| 24 |  klon hori da, oro har, irauteko joera duena, aldagai subzionalekin kasuren batean edo beste. | GS |  | 
| 25 |  Genetikoki aztertutako 41 pazienteetatik, 29k (%70) klon propioa dute (esklusiboa) | GS |  | 
| 26 |  eta 12k (%29) paziente batekin edo birekin gehienez elkarbanatzen dute berea. | GS |  | 
| 27 |  Kerruan identifikatutako P. aeruginosa eta ondesteko frotisekoa berberak dira | GS |  | 
| 28 |  mikroorganismo hori bi laginetan identifikatu zen kasuen (10 kasu) %90ean. | GS |  | 
| 29 |  P. aeruginosa bidezko kolonizazio-infekzioak bronkio-gaixotasun kronikoak dituzten pazienteei eragiten die | GS |  | 
| 30 |  eta haien eboluzioa korapilatzen du; | GS |  | 
| 31 |  horrek heriotza-tasa handitu | GS |  | 
| 32 |  eta ospitaleko ingresu berrien kopurua areagotzen du. | GS |  | 
| 33 |  Pseudomonak tratamendu antibiotikoa izan duten pazienteetan irauteko gaitasuna du. | GS |  | 
| 34 |  Azterketa genetikoen arabera, Pseudomona bera da irauteko joera duena; | GS |  | 
| 35 |  beraz, sentikortasun antimikrobianoaren etengabeko aldaketa ebolutiboak ez daude, oro har, geruza berrien mende. | GS |  | 
| 36 |  Paziente gehienek ez dituzte klon berdinak elkarbanatzen; | GS |  | 
| 37 |  ondorioz, ez dirudi infekzio-iturri komun bat dagoenik, salbuespenak salbuespen. | GS |  |