|        GMB0402-GS.rs3 (17) | 
| EDU | Segment | Tagger | Central Unit | 
| 1 | Korrelazio ekografikoa eta kirurgikoa sorbaldako mahukatxo birakariaren loditasun osoaren hausturan. | GS |  | 
| 2 |  Ekografia ezartzen ari da esplorazio metodo osagarri gisa  | GS |  | 
| 3 | sorbaldean zati bigunen lesioak diagnostikatzeko orduan, | GS |  | 
| 4 |  bereziki mahukatxo birakariaren lesioetan. | GS |  | 
| 5 |  Gure zentroan, 1992 urtetik aurrera erabili dugu errutinaz proba osagarri hori. | GS |  | 
| 6 |  Gaur arte sorbaldaren 1.200 esplorazio ekografiko egin dira. | GS |  | 
| 7 |  Gure ekografien ziurtasun mailaren azterlan prospektiboa egin dugu, | GS |  | 
| 8 |  mahukatxo birakariaren loditasun osoaren haustura diagnostikatzeko orduan, | GS |  | 
| 9 |  ebakuntza aurreko emaitzak aurkikuntza kirurgikoarekin erkatuz,  | GS |  | 
| 10 |  sindrome subakromialagatik ebakuntza egindako 153 sorbaldetan, 1993 eta 2001 artean. | GS |  | 
| 11 |  Erabilitako zundarekin mahukatxoaren loditasun osoaren hausturaren diagnostikoan %97ko ekografiaren sentikortasuna lortu dugu, %98ko espezifikotasunarekin. | GS |  | 
| 12 |  Era berean, lesioaren neurriaren eta formaren arteko azterketa konparatiboa egin genuen ebakuntza aurreko azterlan ekografikoan eta ebakuntza kirurgiko berean. | GS |  | 
| 13 |  Lesioaren neurria zehatz ezarri ahal izan genuen, 5 mm-ko errore tolerantziarekin kasuen %89an; | GS |  | 
| 14 |  lesioaren formako ebakuntza aurreko informazio ekografikoa ez da bat etortzen ebakuntza barneko kasuen %50ean. | GS |  | 
| 15 |  Erdietsiriko emaitzen arabera, eta bere izaera ez inbaditzailea, bizkorra eta kostu apalekoa dela, uste dugu ekografia proba osagarri funtsezkoa dela | GS |  | 
| 16 |  ustez bizkarreko sindrome subakromiala duten gaixoen aukera egiteko orduan. | GS |  | 
| 17 |  Proba horrek gainera, lesioaren neurriaren eta tokiari buruzko baliozko informazioa ematen du, lesioak berez ematen duen informazio urriak ez bezala. | GS |  |