|        GMB0502-GS.rs3 (22) | 
| EDU | Segment | Tagger | Central Unit | 
| 1 | Gizentasun erigarriaren tratamendu kirurgikoa. | GS |  | 
| 2 |  Ohiko tratamendu motek porrot eginez gero, | GS |  | 
| 3 |  gizentasun erigarriaren kirurgia da epe luzera egin daitekeen tratamendu bakarra. | GS |  | 
| 4 |  Gure esperientziaren datuak aurkeztuko ditugu: | GS |  | 
| 5 |  556 ebakuntza egin dizkiegu 507 gaixori, 1996ko apiriletik gaur egunera arteko tartean. | GS |  | 
| 6 |  Gastroplastia bertikal eraztunduna oso teknika murriztailea zen hasiera batean, | GS |  | 
| 7 |  baina baztertu egin zuten; | GS |  | 
| 8 |  izan ere, | GS |  | 
| 9 |  pisu galera desegokia eta etengabeko gonbitoak zirela tarteko, | GS |  | 
| 10 |  gaixoen bizi-kalitatea benetan kaskarra zen. | GS |  | 
| 11 |  Ebakuntza egindako 80 gaixoetatik 40ri beste teknika bat egin behar izan zieten gerora. | GS |  | 
| 12 |  By-pass gastrikoa da guk aukeratu dugun teknika: | GS |  | 
| 13 |  Roux-en Yaren heldulekuen luzerak gizentasun mailara egokitzen dira. | GS |  | 
| 14 |  Kirurgia primario honekin dagoeneko 234 ebakuntza egin dira | GS |  | 
| 15 |  gaixoari ebakia eginez, eta 186 laparoskopia bitartez. | GS |  | 
| 16 |  Kirurgia mota honetan, heriotza tasa % 0,5ekoa da, | GS |  | 
| 17 |  eta ebakuntza osteko arazoak, berriz, % 5,5ekoak dira: odoljarioa (% 4,8) eta dehiszentzia anastomotikoa (% 1,7). | GS |  | 
| 18 |  Epe luzera, laparoskopiari esker, sabel-etenak % 31tik % 0,5era murriztu dira. | GS |  | 
| 19 |  Batez bestean galtzen den gainkarga, berriz, % 71koa da. | GS |  | 
| 20 |  Gaixoen % 79k gainkargaren % 50 baino gehiago galtzen dute, | GS |  | 
| 21 |  eta "arrakasta irizpidetzat" jotzen da hori. | GS |  | 
| 22 |  Horrenbestez, bizi-kalitatea eta gizentasunarekin lotutako bestelako erikortasuna nabarmen hobetu dira. | GS |  |