|        GMB0601-GS.rs3 (17) | 
| EDU | Segment | Tagger | Central Unit | 
| 1 | Oin malguaren tratamendua haurrengan kalkaneo-stop teknikarekin. | GS |  | 
| 2 |  Hona hemen | GS |  | 
| 3 |  oin malgua izateagatik | GS |  | 
| 4 |  kalkaneo-stop teknika erabiliz | GS |  | 
| 5 |  gure zerbitzuan ebakuntza egin diegun haurrek izandako emaitzak. | GS |  | 
| 6 |  1992. eta 2004. urte bitartean, 47 gaixo aztertu genituen, | GS |  | 
| 7 |  eta 82 oinetan egin genuen ebakuntza. | GS |  | 
| 8 |  Azterketa medikoetan, | GS |  | 
| 9 |  hainbat arrazoirengatik, kasu batzuen aztarna galdu ostean, | GS |  | 
| 10 |  klinikoki 64 oin aztertu genituen, Smith eta Millar eskalaren bitartez. | GS |  | 
| 11 |  Era berean, erradiologikoki 49 oin aztertu genituen, | GS |  | 
| 12 |  ebakuntza aurretik eta ondoren zenbait karga angelu neurtuz. | GS |  | 
| 13 |  41 oinetan (%64,1) emaitza bikainak erdietsi genituen; 22 oinetan (%34,4) emaitza onak; eta kasu bakarrean (%1,5) emaitza txarrak. | GS |  | 
| 14 |  Lehen mailako arretan, erradiologikoki, estatistikari begira hobekuntza nabarmena sumatu genuen Costa-Bartani, Meary eta astragaloaren oin zolako flexioko angeluetan. | GS |  | 
| 15 |  Era berean, Giannestras angeluaren aldakuntza txiki bat aurkitu genuen, | GS |  | 
| 16 |  eta ez genuen inolako aldaketarik ikusi astragalo-kalkaneo angeluaren neurketan. | GS |  | 
| 17 |  Gure seriearen deskribapen bat egin dugu; eta baita patologia honetan gaur egun kirurgiak dituen teknikei eta ematen dituen argibideei buruzko eztabaida bat ere. | GS |  |