|        GMB0702-GS.rs3 (22) | 
| EDU | Segment | Tagger | Central Unit | 
| 1 | "Basal like" fenotipo tumoralak (c-erb-B2 -, RE - eta RP - negatiboa) biologikoki oso erasokorra den bularreko minbiziaren azpitalde bat definitzen du, kirurgia ondoko pT1 egoeran. | GS |  | 
| 2 |  Ikerketa berriek, | GS |  | 
| 3 |  "micorarrays" teknika erabiliz, | GS |  | 
| 4 |  pronostiko txarra duen bularreko minbiziaren azpitalde bat hauteman dute. | GS |  | 
| 5 |  Tumore horiek ez dituzte hormona hartzaileak eta c-erb-B2 onkogenea adierazten; eta bai, ordea, epitelio basaleko geruzaren zelulei dagozkien kitokeratinak. | GS |  | 
| 6 |  Horren ondorioz, tumore fenotipo horri "basala" esaten zaio. | GS |  | 
| 7 |  Lan honetan fenotipo basala aztertzen dugu, kirurgia ondoreko pT1 egoeran dauden bularreko minbizi goiztiarretan. | GS |  | 
| 8 |  Haien sailkapena egiteko | GS |  | 
| 9 |  hormona hartzaileen eta c-erb-B2 onkogenearen gabeziaz baliatu gara, | GS |  | 
| 10 |  ikerketa anatomopatologikoetan erabili ohi diren zehaztapenak direlako.  | GS |  | 
| 11 |  Guztira, foku bakarreko 442 bularreko minbizi aztertu dira, pieza histologikoan (pT1) 2 cm edo gutxiago dituztenak. | GS |  | 
| 12 |  Guztiak 1993ko urtarrilaren eta 2005eko abenduaren artean operatu ziren. | GS |  | 
| 13 |  Horien artetik, 369 NOS kartzinoma duktal iragazkorrak izan ziren, | GS |  | 
| 14 |  eta horiexek baino ez dira aztertu. | GS |  | 
| 15 |  369 horien artetik, berriz, 346 kasuei dagozkien datu inmunohistokimiko osoak ditugu (RE, RP, c-erb-B2, p53 eta Ki67) | GS |  | 
| 16 |  eta horiek dira, hain zuzen ere, amaierako azterketan sartu ditugunak. | GS |  | 
| 17 |  Gure parametroen arabera definitutako fenotipo "basala" korrelazioan jarri zen nabarmenki p53 mutatuaren agerpenarekin (p = 0.0001) 3. gradu nuklearra (p<0.0001), eta %60 edo hortik gorako Ki67 agerpen ehunekoarekin; | GS |  | 
| 18 |  bestalde, korrelazioa oso txikia izan zen 3. gradu histologikoarekin (p = 0.045). | GS |  | 
| 19 |  Ganglioen inbasioarekin (p = 0.51) ez zen korrelazio gradurik hauteman. | GS |  | 
| 20 |  Kitokeratina basalak zehaztu gabe daudenez, | GS |  | 
| 21 |  txosten anatomopatologikoetan erabili ohi diren parametroen bidez "basal-like" tumoreen azpitaldea hauteman dezakegu, gaitzaren egoera oso goiztiarrean. | GS |  | 
| 22 |  Azpitalde hori biologikoki oso erasokorra izan ohi da. | GS |  |