|        GMB0703-GS.rs3 (18) | 
| EDU | Segment | Tagger | Central Unit | 
| 1 | Galtzarbearen gongoil inbasioaren egiazko intzidentzia T1 bularreko minbizian, geure biztanleen artean. | GS |  | 
| 2 |  Barne kontrolerako mekanismo gisa erabiltzeko eta gure biztanleen artean gongoila zentinelen tasa aurreikusteko helburuarekin, | GS |  | 
| 3 |  pT1 bularreko minbiziko azken 400 kasuetako besapeko inbasioaren tasa aztertu dugu. | GS |  | 
| 4 |  Kasu guztietan, besapeko linfadenektomia osoaren teknika klasikoarekin egin da ebakuntza. | GS |  | 
| 5 |  400 tumoretatik 336 (%84.0) NOS kartzinoma duktal iragazkorrak izan ziren, 32 (%8.0) gingiltxo kartzinomak, 22 kartzinoma tubular puruak (%5.59), eta 10 ohikoak ez diren histologia barietatekoak. | GS |  | 
| 6 |  Tamainen araberako banaketa honako hau izan zen: 0-5 mm (pT1a), 13 kasu; 6-10 mm (pT1b), 102 kasu; 11-20 mm (pT1c), 285 kasu. | GS |  | 
| 7 |  Spearman testaren bidez, besapeko gongoila metastasiaren presentzia korrelazioan jarri genuen eskura genituen datu klinikoekin eta biologikoekin (histologia, tamaina, maila histologikoa eta nuklearra, hormona hartzaileak, Ki67, c-erb-B2 eta p53). | GS |  | 
| 8 |  pT1 tumoreko 13 kasuetan ez zen gongoila inbasiorik hauteman; | GS |  | 
| 9 |  aldiz, pT1 101 tumoretatik 19 kasutan (%18.6) inbasioa hauteman zen, eta pT1c tumoreen artetik 93 kasutan (32.6%). | GS |  | 
| 10 |  Azterketa estatistikoek erakutsi zuten gongoilaren inbasioari nabarmen lotutako faktoreak izan zirela; alde batetik, 3. maila histologikoa (p = 0.0066); eta bestetik, %10etik gorako Ki67 indizea (p = 0.0036). | GS |  | 
| 11 |  Bestalde, gongoiletako inbasiorik ez zegoela nahiko ongi aurreikusi zen honako kasu hauetan: 5 mm edo txikiagoetan (pT1a) (p = 0.022), histologia barietate tubular puruan (p = 0.0026), 1. maila nuklearrean (p = 0.0018), eta 1. maila histologikoan (p = 0.0022). | GS |  | 
| 12 |  Gure biztanleen artean, | GS |  | 
| 13 |  T1 bularreko minbizietako gongoil zentinela aztertzean, | GS |  | 
| 14 |  oro har, lau gaixotik gongoil positibo bat hauteman ohi da. | GS |  | 
| 15 |  Kasuen erdian edo gehiagoetan, gongoil hori basapean egongo den positibo bakarra izango da. | GS |  | 
| 16 |  Proportzioak gora egiten du T1c tumoreetan; | GS |  | 
| 17 |  izan ere, hirutik bat hautematen da horrelakoetan. | GS |  | 
| 18 |  T1a tumoreak eta edozein tamainatako kartzinoma tubularrak dira gongoil inbasioa izateko probabilitate txikiena dutenak. | GS |  |