|        SENTAIZ01-A1.rs3 (19) | 
| EDU | Segment | Tagger | Central Unit | 
| 1 | Andraizea / Irati Goikoetxea / Erein,2014 Andraizea Usoa Alberdi Fernandez / Aizu!,2015-01. | GS |  | 
| 2 | "Usteak, erdiak ustel" egiak kolpatu ninduen liburu hau irakurri ostean; | GS |  | 
| 3 |  bestela esanda,neu ere aurreiritzien mende bizi naizela onartu behar osteko amorruak. | GS |  | 
| 4 | Egilea Irati Goikoetxea Matematikan lizentziatua izaki, | GS |  | 
| 5 |  istorio karratu eta erabat logikoak espero nituen ; inola ere txunditzea, barre egitea edota barruraino hunkitzea. | GS |  | 
| 6 | Are gutxiago, nire burua islatuta ikustea, tarteka baino sarriago. | GS |  | 
| 7 | Bada,bete-betean egin nuen kale. | GS |  | 
| 8 | Izan ere, | GS |  | 
| 9 |  izenburuko Andraizea hitz-jokoak erakarrita | GS |  | 
| 10 |  hautatu nuen liburuak ez du ezer karratu eta logikotik, batik bat bigarrenetik, eta asko,ordea, surrealismo eta sentimendu aniztasunetik. | GS |  | 
| 11 | Enpatiaren samurtasunez gainezka daude istorioak, | GS |  | 
| 12 | eta idazleak ezin hobeto asmaturiko absurdu-ukitu zoragarriak biltzen ditu, | GS |  | 
| 13 |  gozokiak lez banaka-banaka dasta ditzagun, | GS |  | 
| 14 |  bakoitzaren zapore bereziaz gozatuz. | GS |  | 
| 15 | Hamalau ipuintxok osatzen dute liburua, | GS |  | 
| 16 | eta denek hitz egiten dute emakumeez, hainbat emakumez eta inguruko gauza eta pertsonekin dituzten harremanez. | GS |  | 
| 17 | Gustura entzungo nioke idazleari zelan lortu duen hainbeste nortasun, hain bereziak, hain desberdinak, halako istoriotxoetan konprimitzea eta hain garbi islatzea. | GS |  | 
| 18 | Hizkuntza natural bezain soila baliatuz, | GS |  | 
| 19 |  inolako itzulinguru eta katramilarik gabe, nortasun oro osatzen duten haize bitxien hautaketa bat eskaini digu matematikariak, unetxo gozagarriak opari. | GS |  |