|        SENTAIZ03-A1.rs3 (27) | 
| EDU | Segment | Tagger | Central Unit | 
| 1 | Sacamantecas nuen aita / Aitor Arana / Txalaparta, 2012 Sacamantecas nuen aita Lurdes Imaz / Aizu!,2013-02. | GS |  | 
| 2 | XIX. mendean Gasteiz inguruak izutu zituen Juan D?az de Garaio Sacamantecas pertsonaia hartu du Aitor Aranak ( Legazpi, 1963 ) bere azken eleberrian. | GS |  | 
| 3 | Sei emakume bortxatu eta erail zituen arabarrak 1870 eta 1879 bitartean, | GS |  | 
| 4 |  eta garrotez hil zuten 1881ean. | GS |  | 
| 5 | Munstroa gizatiartzeko asmoz edo, Adela alabaren ikuspuntua aukeratu du idazleak | GS |  | 
| 6 |  Sacamantecasen istorioa berreraikitzeko. | GS |  | 
| 7 | Santa Klara komentuan moja, aitari buruzko egunkari txatalak errekuperatuko ditu, | GS |  | 
| 8 | eta haietatik abiatuta D?az de Garaioren istorioa kontatu nahiko du, | GS |  | 
| 9 |  bere galbahetik pasatuta. | GS |  | 
| 10 | Lanetik etxerakoan, Gasteiz inguruko errepideetan harrapatzen zituen emakumeak bortxatzen eta erailtzen saiatzen zen D?az de Garaio, | GS |  | 
| 11 |  baita lortu ere sei aldiz. | GS |  | 
| 12 | Zahartuz zihoala, | GS |  | 
| 13 |  gero eta zailagoa egiten zitzaion basatikeriak egitea, | GS |  | 
| 14 |  eta horri esker harrapatu zuten. | GS |  | 
| 15 | Pasarte horiek eta alabaren kontaketak biltzen ditu nobelak 16 kapitulutan zehar. | GS |  | 
| 16 | Euskal Herriko hiltzailerik famatuenaren ibilerak ezagutzeko aukera ematen digu Aranak, baita garai haietako ohiturak ere: | GS |  | 
| 17 | debekatuta zegoen makila-jokoa, " bideetako mari" izena zuten prostituten bizimodua, eta abar. | GS |  | 
| 18 | Lan historiko interesgarria egin du idazleak | GS |  | 
| 19 |  pertsonaia horri buruzko dokumentazio bildu | GS |  | 
| 20 |  eta irakurleen esku ipintzeko. | GS |  | 
| 21 | Hala ere, nahiko planoa da nobela, | GS |  | 
| 22 |  erritmoa falta zaio | GS |  | 
| 23 | eta bortxaketen kontaketak aspergarriak ere bihurtzen dira, | GS |  | 
| 24 |  ankerkeria horien narrazioak inoiz horrela deskribatu badaitezke, behintzat. | GS |  | 
| 25 | Bestalde, alabaren ikuspuntua ez da batere argi geratzen, | GS |  | 
| 26 | eta ez dio askorik eransten kontaketari; | GS |  | 
| 27 |  sobera dagoela esan daiteke. | GS |  |