|        SENTARG01-A1.rs3 (27) | 
| EDU | Segment | Tagger | Central Unit | 
| 1 | Jon Miranderen gutunak ( 1948 - 1972 ) / Jon Mirande / Susa, 1995 POSITIBOA
Idazle ez emankor baten fruitu emankorra Ritxi Lizartza / Argia, 1997-02-09. | GS |  | 
| 2 | 
Euskal literaturan ugari dira lan gutxi ( askotan bakarra ) argitaratu eta ospe handia lortu duten idazleak. | GS |  | 
| 3 | Frankotiradoreak. | GS |  | 
| 4 | Lan horrek lortutako oihartzuna, ordea,idazle emankor askok bizitza osoan lortzen dutena baino handiagoa izan da. | GS |  | 
| 5 | Jon Mirande zuberotarrak, | GS |  | 
| 6 |  lan bateko egilea ez bada ere, | GS |  | 
| 7 | literatur mailan emankorregia ez izan arren, | GS |  | 
| 8 |  genioei gorderiko txoko horietako bat lortu du bere eleberri lahurra, ipuin bilduma, poesiak eta kazetari-lanei esker. | GS |  | 
| 9 | Bada,ordea, mirandezale gehienoi orain arte ukatu egin zaigun idazle honen informazio ugariena ematen duen sorkuntza lanik, bere gutunak, alegia, batez ere Txomin Peillen, Andima Ibinagabeitia eta Jon Etxaiderekin. | GS |  | 
| 10 | Luxuzko edizioan aurkeztuak,informazio osagarri ugari ematen du ediziogileak :Mirandez argitaratu diren lan gehienak, bere liburuen edizioak, gutunen aurkibidea hartzailearen arabera sailkatuak... | GS |  | 
| 11 | Bere literatur lanak genio handi eta polemiko baten uzta utzi digu, | GS |  | 
| 12 | baina gutunek, Mirandek horren gustuko zuen ohituraren --harremanak idatziz izatea, Peillenen berak aipatzen digun telefonoa erabiltzeko zailtasunak medio-- ondorio zuzena,pertsona horren inguruko bizitza eta sentimenduak erakusten dizkigu, bere gordinkerian. | GS |  | 
| 13 | Era berean, eskutitzen bidez, hainbat poema eta eginiko beste lanen aipamena ere egiten digu Mirandek. | GS |  | 
| 14 | Patri Urkizuk dioenez, | GS |  | 
| 15 | 350 gutun bildu zituen arren, | GS |  | 
| 16 |  275 baizik ez ditu hautatu. | GS |  | 
| 17 | Erabakiarekin erahat ados ez nago, | GS |  | 
| 18 | baina nahikoa informazio biltzen da | GS |  | 
| 19 |  Mirandek Euskal Herriaz eta inguruko gizarteaz bizi zuen maitasun eta gorroto harremana argi azaltzeko. | GS |  | 
| 20 | Aukera ederra da irakurlearentzat, Mirandek | GS |  | 
| 21 |  gaztetik hasi eta ia hil arte | GS |  | 
| 22 |  eutsi zion ohitura horri esker, modu kronologikoan emana gainera. | GS |  | 
| 23 | Froga bat egin liteke, herrien izena eta batez ere bere izena zein hizkuntzatan idazten duen begiratzea, | GS |  | 
| 24 |  une horretan bere herriarekiko sentimenduak eta harremanak nolakoak diren jakiteko. | GS |  | 
| 25 | Pena bakarra, agian, alerik ez ematea | GS |  | 
| 26 |  eskuz idatzita | GS |  | 
| 27 |  izan zen moduan. | GS |  |