|        SENTARG03-A1.rs3 (43) | 
| EDU | Segment | Tagger | Central Unit | 
| 1 | Pendrive / Arrate Mardaras / Susa, 2013                     NEGATIBOA        
Ideia ona, baina... Saioa Ruiz Gonzalez / Argia, 2014-09-07 | GS |  | 
| 2 | 
Pendrive izeneko narrazio sorta edo ariketa literarioarekin estreinatu da Arrate Mardaras ( Abadiņo 1960). | GS |  | 
| 3 | Demagun editore batek uesebe bat aurkitzen duela bulegoko mahai gainean, | GS |  | 
| 4 | eta ez daki nondik ezta nola heldu den ere. | GS |  | 
| 5 | Jabe hipotetikoak eduki zitzakeen proiektu desberdinen piezak aprobetxatuz, | GS |  | 
| 6 | editore narratzaileak bere edizio pertsonala osatuko du barnean dagoen materialarekin. | GS |  | 
| 7 | Emaitza: | GS |  | 
| 8 | pendrive galdu bati buruzko hipotesiak, | GS |  | 
| 9 |  Sinda izeneko emakume bati buruzko pasarteak eta ohar linguistikoez, nahiz eta ez beti, lagunduta | GS |  | 
| 10 |  datozen zenbait narrazio solteen kopiatu/itsatsi eran egindako muntaia da irakurleari eskaintzen zaiona. | GS |  | 
| 11 | Edo inpresio hori izan dut nik behintzat. | GS |  | 
| 12 | Egia aitortzearren | GS |  | 
| 13 |  liburu honek deseroso sentiarazi nau hainbat momentutan. | GS |  | 
| 14 | Irakurtzen ari nintzela zalantzan aritu bainaiz ez ote zen izango nire gaitasun ahulagatik, | GS |  | 
| 15 |  barne egituraren kohesio falta zela eta, | GS |  | 
| 16 | edo liburuak berak duen konplexutasunagatik, pasarte ugari behin baino gehiagotan irakurri behar izan ditudala, | GS |  | 
| 17 | bidean zerbait ahaztu dudanaren sentsazioa neukalako. | GS |  | 
| 18 | Atalen arteko batasuna aurkitzen saiatu naiz etengabe, | GS |  | 
| 19 |  batak besteari egiten dion mesedea aurkitu nahi izan dut, | GS |  | 
| 20 |  collageak zentzua har dezan, | GS |  | 
| 21 | baina, nire zoritxarrerako, arrakastarik ez. | GS |  | 
| 22 | Azkenik, | GS |  | 
| 23 |  existitzen ez den zerbaiten bila nenbilela ondorioztaturik | GS |  | 
| 24 |  izenburuari erreparatu diot: Pendrive. | GS |  | 
| 25 | Ez al da hura kohesiorik gabeko fitxategiak, piezak, gorde eta mantentzeko instrumentu bat? | GS |  | 
| 26 | Ez al du horrek ere liburuarekin zerikusirik? | GS |  | 
| 27 | Ez al dira biak hitzen memoriarako gordailuak? | GS |  | 
| 28 | Zentzu horretan originala iruditu zait Literatura kontsideratzeko proposamen berritzaile hau, | GS |  | 
| 29 | baina tratatzeko modua iruditzen zait liburuaren puntu ahuletako bat. | GS |  | 
| 30 | Halako instrumentu baten edukia nola edo hala papereratu izana da, ene ustez, ideia jeniala birrindu duena. | GS |  | 
| 31 | Are gehiago, nik esango nuke, publikoaren interesetatik at dagoela. | GS |  | 
| 32 | Gustuak eta irakurle mailak alde batera utzita, | GS |  | 
| 33 |  gizakiari istorioak entzun zein irakurtzea gustatzen zaio. | GS |  | 
| 34 | Eta paperezko pendrive honetan sei narrazio aurkitzen ditugu beste testuekin erlaziorik ez daukatenak. | GS |  | 
| 35 | Historiako garai eta testuinguru oso desberdinetan gertatutako maitasun istorioak dira, | GS |  | 
| 36 |  non, | GS |  | 
| 37 |  tronpatzen ez banaiz, | GS |  | 
| 38 | gehienek duten gerra eszenatoki. | GS |  | 
| 39 | Narrazio horietara mugatu izan balitz | GS |  | 
| 40 |  baliteke bestelako emaitza eduki izana, | GS |  | 
| 41 | baina kasu hipotetikoan mintzo gara. | GS |  | 
| 42 | Orainaldian esatearren, | GS |  | 
| 43 | lehen ariketa literarioa da Arrate Mardarasen Pendrive. | GS |  |