|        SENTARG05-A1.rs3 (41) | 
| EDU | Segment | Tagger | Central Unit | 
| 1 | Xabaltx / Xabaltx / Maiatz, 2009                                        OSO POSITIBOA
Lautadetako haizea Igor Estankona / Argia, 2010-01-31 | GS |  | 
| 2 | 
Sarako idazleen biltzarrera Maiatzekoek uzta beti interesgarria ekartzen dute. | GS |  | 
| 3 | 2009ko apirilean Xabaltx zuraidarraren letraz osatutako liburua agertu zen aipatutako elkartearen eskutik. | GS |  | 
| 4 | Poema liburu baten antzera irakurri dugu, | GS |  | 
| 5 |  tributu baten moduan ulertu, | GS |  | 
| 6 | eta musika bera bezala gozatu. | GS |  | 
| 7 | Daukan barne-erritmoagatik izango da agian. | GS |  | 
| 8 | Nafarroa garaian bizi den kantariaren Xabaltx & H2O ( 1994, autoekoiztua ), Zalantzak ( 1998, IZ ), Gauerdi pasa eta ( 2001, Agorila ), SMS galduak ( 2005, Gaztelupeko Hotsak ) eta Cymeus ( 2009, Agorila ) diskoetako letren hustuketa honetan murgiltzea abentura polita da, | GS |  | 
| 9 | nahiz eta piezetako asko, | GS |  | 
| 10 |  normala denez, | GS |  | 
| 11 | pobreak izan | GS |  | 
| 12 |  irakurtzeko | GS |  | 
| 13 |  eta egokiagoak kantatzeko. | GS |  | 
| 14 | Zu gabe, Eresia, Izarren bizia, Satelita, Zaldi ibiltari eta halakoek ez dute funtzionatzen liburuan, | GS |  | 
| 15 | baina beste batzuk itzelak dira --Chico Mendez, Arin arin, Mozarten Lacrimosa--. | GS |  | 
| 16 | Are gehiago : itxuraz xaloak diren letra jakin batzuetan geratu zait | GS |  | 
| 17 |  iltzatuta | GS |  | 
| 18 |  gogoa. | GS |  | 
| 19 | Belar hoberena da adibide on bat: | GS |  | 
| 20 | zuzen eta garratz hitz egiten du Xabaltxek autoritarismoaren kontra. | GS |  | 
| 21 | Hitzetako asko maila poetiko altuegikoak ez direla jakin arren, | GS |  | 
| 22 |  barrunta daiteke abestia euren baitan, musika euren eitean. | GS |  | 
| 23 | Neil Youngekin gertatzen den bezala | GS |  | 
| 24 |  -- ez da, inondik ere, konparagarri --, | GS |  | 
| 25 |  letrak goratu egiten du kantua. | GS |  | 
| 26 | Hori meritu handikoa da, | GS |  | 
| 27 |  musikaltasuna eta esanahia uztartu behar baitira. | GS |  | 
| 28 | Arestian aipatutako horregatik guztiagatik atsegin ditut, txarragoak edo hobeak, | GS |  | 
| 29 |  inoren letrekin ez dabiltzan kantariak. | GS |  | 
| 30 | Cohen, Jim Morrison, Dylan, Víctor Jara, Silvio edo Moustaki dira batzuk -- askorentzat poesia irakasle --, | GS |  | 
| 31 |  baina hurragokoak eta bikainak dira, baita, Juan Carlos Perez, Niko Etxart eta Anje Duhalde. | GS |  | 
| 32 | Xabaltx azken hauen arrazakoa da, eta Lou Reeden senidea : idazle moduan ez hain poeta, poeta moduan ez hain idazle... musikari, finean. | GS |  | 
| 33 | 
Xabaltxek ekologiari, gizarte arazoei, alaitasunari eta amodioari kantatzen dienean, | GS |  | 
| 34 |  beti kantatzen die musikariaren askatasun-senarekin. | GS |  | 
| 35 |  Azken mohikanoaren antzera, arean bakartia du tonua, arean iluna, | GS |  | 
| 36 |  baina era berean kultua eta erreferentziaz betea da bere idazkera. | GS |  | 
| 37 |  Zabaltza baserriko semeak asko ikusi du bizitzan, | GS |  | 
| 38 |  eta liburu honetan ageri da garbi zelan fenixa behin eta berriro itzultzen den errautsetatik. | GS |  | 
| 39 |  Liburu sano gomendagarria da, | GS |  | 
| 40 |  zuzena delako. | GS |  | 
| 41 |  Lore ximelduen enpalagua larregizkoa denean irakurtzeko modukoa. | GS |  |