|        SENTARG06-A1.rs3 (42) | 
| EDU | Segment | Tagger | Central Unit | 
| 1 | Odolaren deia / Iņaki Irasizabal / Elkar, 2014 Ildo berean Saioa Ruiz Gonzalez / Argia, 2014-05-25 Aspaldi elkar ikusi gabeko bi anaien harremanari buruzko istorioarekin itzuli da Iņaki Irasizabal. | GS |  | 
| 2 | Igelak benetan hiltzen dira ( 2011 ) eta Bizkartzainaren lehentasunak ( 2013 ) irakurri ondoren, | GS |  | 
| 3 | esan daiteke, Odolaren deia ( Elkar, 2014 ) izendatu duen azken eleberriak idazlearen tematika eta kontaketa estilo berdintsuari heltzen diola. | GS |  | 
| 4 | Honetan ere, gizartearen analisi-deskripzio bati ekiteaz gainera zirkulu familiarrean gertatzen den tragedia aurkituko dugu. | GS |  | 
| 5 | Bi anaiek gazte garaitik ez dute elkarren berririk izan | GS |  | 
| 6 | eta bakoitzak bere bizitza ahal bezala bideratu du. | GS |  | 
| 7 | Gorkak | GS |  | 
| 8 |  asteburuetan pub bateko zerbitzari lanetan arituz | GS |  | 
| 9 |  egiten du aurrera. | GS |  | 
| 10 | Ez du familia eredugarri esaten den gisako ezer eraikitzea lortu, | GS |  | 
| 11 | baina, Nadia eta Gica, ama-seme errumaniarrekin partekatzen du bere mundu pertsonala. | GS |  | 
| 12 | Gorkak aspaldi galdu zuen bere familiarekiko kontaktua iraganeko hainbat gertakari gogorrek bultzaturik. | GS |  | 
| 13 | Eta hala izan dadin nahiago duen arren, | GS |  | 
| 14 |  odola, odola da, | GS |  | 
| 15 | eta beti izango gara sendi bateko partaide. | GS |  | 
| 16 | Aldiz, eleberri osoan barrena anonimoki aurkezten den Gorkaren anaia enpresari txikia da. | GS |  | 
| 17 | Bera ere ezkondugabea, baina aspaldiko bikotearekin seme-alaba banaren aita. | GS |  | 
| 18 | Familia ez estereotipatuen irudia bilatu du idazleak, | GS |  | 
| 19 |  errealistagotzat jotzen baitu gaur egun ikusten dugun aniztasuna islatzea, | GS |  | 
| 20 | eta testuinguru horretan bi anaien arteko erlazioa txertatu du. | GS |  | 
| 21 | Narrazioaren tentsioa in crescendo joango da | GS |  | 
| 22 |  hastapenetik planteatzen diren zenbait enigma argituz doazen neurrian: | GS |  | 
| 23 | Zerk eragin zuen Gorka familiatik aldentzera? | GS |  | 
| 24 | Zenbateraino gara gai familiaren alde emateko? | GS |  | 
| 25 | Zein punturaino pentsa genezake familiak, gure odolaren odolak, traizionatu gaitzakeela? | GS |  | 
| 26 | Urte askoren ondoren ustekabean harrapatuko du Gorka, | GS |  | 
| 27 |  bere anaiak aitaren heriotzaren berri emateko deitzen duenean. | GS |  | 
| 28 | Anaiaren dei fatalak iraganeko mamuen kutxa zabalduko du | GS |  | 
| 29 | eta polik-poliki, | GS |  | 
| 30 |  bere identitate ordura arte | GS |  | 
| 31 |  anonimoa agerian geratuko da. | GS |  | 
| 32 | Aldi berean Gorka, | GS |  | 
| 33 |  odolaren senari jarraituz, | GS |  | 
| 34 | ezin pentsatuzko gertaeretan sartua ikusiko da :pederastia, txantaiak, sexu-abusuak, eta abar. | GS |  | 
| 35 | Irasizabalen eleberrietan ohikoak diren gaiak, alegia. | GS |  | 
| 36 | Odolaren deia anaien arteko erlazioan gorpuzten den eleberria da. | GS |  | 
| 37 | Pertsonaien natura, familia bereko partaide izatean definitzen da, | GS |  | 
| 38 | eta horrek ematen die ekintzei esanahi eta pisu berezia. | GS |  | 
| 39 | Hortaz gainera, ez diot eleberri honi deus originalik aurkitu, | GS |  | 
| 40 | eta idazlearen ibilbide linealaren erakusle iruditu zait. | GS |  | 
| 41 | Hortaz, jada ezagutzen dutenek ez dute ezer berririk aurkituko, | GS |  | 
| 42 | eta ezezaguna zaionarentzat ez dezala momentu entretenigarri bat pasatzea baino espero. | GS |  |