|        SENTARG07-A1.rs3 (41) | 
| EDU | Segment | Tagger | Central Unit | 
| 1 | Eguzkipekoak / Pablo Sastre / Alberdania, 2003 Literaturan bertan Aritz Galarraga / Argia,2014-05-11. | GS |  | 
| 2 | Ez dut sobera ozen esango, badaezpada, | GS |  | 
| 3 | baina Pablo Sastre da gure idazle ahaztua. | GS |  | 
| 4 | Gure idazle ahaztuetako bat, bederen. | GS |  | 
| 5 | Ez dut sobera ozen esango badaezpada, | GS |  | 
| 6 | orain edozer jar daitekeelako modan berehala, | GS |  | 
| 7 |  batek daki ze mekanismo estrainioren arabera. | GS |  | 
| 8 | Ezin asmatuzkoak dira sare sozialen bideak. | GS |  | 
| 9 | Baina, bai, ez da esaten dudan lehen aldia  --gutxienez, neure buruari--: | GS |  | 
| 10 | ez du behar bezalako aitorpenik izan Pablo Sastreren literaturgintzak. | GS |  | 
| 11 | Bost axola. | GS |  | 
| 12 | Literatura beharko litzateke interesatzen zaiguna, ez hainbeste errekonozimendua. | GS |  | 
| 13 | Eta handik ugari aurkituko dugu Sastre-Enean. | GS |  | 
| 14 | Narrazio luze-labur, azkenaldian saiakera, liburu berezi bat ebatsi diogu gaurkorako, harribitxia : 103 pieza labur, arin, ttiki, beste hainbeste liburutako pertsonaiengan inspiratutakoak. | GS |  | 
| 15 | Jolasa sinplea da : | GS |  | 
| 16 | jendeen historiak kontatzen dituzten liburuak irakurri, | GS |  | 
| 17 | eta gero liburu bakoitzari buruzko testutxo bat idatzi. | GS |  | 
| 18 | Irakurketarekin egin dituzun lagun horiek irakurleari aurkeztu, nolabait. | GS |  | 
| 19 | "Azken batean, nire bizitza, hein handi batean, besteen bizitza baita, | GS |  | 
| 20 | eta gehien miresten ditudan lagunetako asko liburuetan, ez hain gutxi liburu honetako liburuetan aurkitu ditut". | GS |  | 
| 21 | Hemen eta orain sinatzeko modukoak iruditzen zaizkidan hitzak. | GS |  | 
| 22 | Eguzkipekoak har daiteke irakurle baten irakurketa gida, katalogo, bilduma gisara. | GS |  | 
| 23 | Har daiteke literatura unibertsalaren laburpen gisara. | GS |  | 
| 24 | Har daiteke ipuin liburu gisara. | GS |  | 
| 25 | Har daiteke tarte honetan egiten saiatzen garen liburu iruzkin sorta gisara. | GS |  | 
| 26 | Denetarik aurkituko duzu bertan : hango-hemengo, atzoko-gaurko, beti ere lehenesten dela jende apalarekiko mira, errespetua, gorazarrea, ezezagunarekiko kuriositatea, desberdinarekiko burkidetasuna. | GS |  | 
| 27 | Literatura handiko tituluak bildu dira. | GS |  | 
| 28 | Bestela askotan dira, ez idazleen liburuak, baizik eta bizitza zirraragarria izan duen jendearenak, | GS |  | 
| 29 |  ez gutxitan jende horrek berak idatziak. | GS |  | 
| 30 | Eta kasu guztietan ere jakingarri gertatuko zaizkigunak. | GS |  | 
| 31 | Gerora Sastreren saiakeretan aurkituko dugunaren zantzuak igartzen dira : | GS |  | 
| 32 | " inork ez bide zuen sumatzen inolako erlaziorik bere konfortaren eta inguratzen zituen munduaren dekadentziaren artean". | GS |  | 
| 33 | Tarteka, gainera, umore dosi doiarekin gatzozpinduta : | GS |  | 
| 34 | "Molloyk, beste aktibitate aipagarri batzuen artean, aldian-aldian bere amari bisita egiten zion". | GS |  | 
| 35 | Eta | GS |  | 
| 36 |  liburua bururatuta, | GS |  | 
| 37 |  hondarreko hausnarketa bat : | GS |  | 
| 38 | zenbat geratzen zaigun oraindik irakurtzeko, | GS |  | 
| 39 | zenbat gauza gozo gordetzen dizkigun artean literaturak. | GS |  | 
| 40 | Azken batean, literatura bizitzeko ustea sendotzen dizu Sastreren liburuak. | GS |  | 
| 41 | Non ez den literaturan bertan bizitzekoa. | GS |  |