|        SENTARG08-A1.rs3 (41) | 
| EDU | Segment | Tagger | Central Unit | 
| 1 | Birjinak / Irene Nemirovski ( Jose Antonio Sarasola ) / Alberdania, 2011 Aukeran eleberria Saioa Ruiz Gonzalez / Argia,2012-09-09. | GS |  | 
| 2 | Aspaldi nenbilen | GS |  | 
| 3 |  Irene Nemirovski ( Kiev, 1903 - Auschwitz, 1942 ) irakurtzeko gogoz. | GS |  | 
| 4 | Haren garaikide izandako antzerkilari frantses baten obraren inguruko ikerketa lanean ari nintzela, | GS |  | 
| 5 |  orduko Paris okupatuaren testuingurua zela eta, | GS |  | 
| 6 |  Dantzaldia irakurtzeko gomendatu zidaten. | GS |  | 
| 7 | Suite frantsesa-rekin batera, hura baita Nemirovskiren eleberririk ezagunena. | GS |  | 
| 8 | Ordutik izan dut heziketa frantsesdun idazle ukrainar honekiko kuriositatea. | GS |  | 
| 9 | Bata zein bestea irakurri gabe, aldiz, Joxe Antonio Sarasolak itzuli eta Alberdaniak kaleratu duen Birjinak. | GS |  | 
| 10 | Eta beste kontakizun batzuk izeneko ipuin bildumatik abiatu naiz | GS |  | 
| 11 |  emakume honen obra literarioa ezagutzera. | GS |  | 
| 12 | Eta egia esan, ez dakit nire kuriositatea zertxobait zapuztu egin ote den. | GS |  | 
| 13 | Liburua osatzen duten hamabi kontakizunetatik bost izan ziren  garaiko aldizkarietan argitaratuak, | GS |  | 
| 14 | eta horietan azkenak, Birjinak ( 1942 ) deritzonak, hain zuzen ere, irabazi du bilduma honen izenburua koroatzeko lekua. | GS |  | 
| 15 | Beste kontakizunak eskuizkribuan gorde ziren, | GS |  | 
| 16 | 2009. urtean liburuan argitaratu ziren arte. | GS |  | 
| 17 | Birjinak da, dudarik ez, hamabietarik txapelduna | GS |  | 
| 18 |  eta Zine mintzatua ( 1935 ) izenekoari emango nioke bigarren postua. | GS |  | 
| 19 | Hauetan biltzen da gordintasun erabatekoan eta ezbeharretan oinarritzen den benetako bizitzaz zein patuaz idazleak duen ikusmoldea ; | GS |  | 
| 20 | "geure indar guztiekin bizi nahi dugu | GS |  | 
| 21 | edo bakea nahi dugu" (170.orr.), | GS |  | 
| 22 |  esango du ipuineko emakume protagonistetako batek. | GS |  | 
| 23 | Pertsonaia zauritu eta hondatuek aditzera ematen dutenez | GS |  | 
| 24 |  ez du balio zoritxarra saihesten ahalegintzeak, | GS |  | 
| 25 | hobe da aurrez aurre eta begietara begiratzea. | GS |  | 
| 26 | Ondo egosiriko bizitza ez da benetako bizitza. | GS |  | 
| 27 | Ipuin batetik bestera askotariko sentsazioak esperimentatzeko aukera izan dut. | GS |  | 
| 28 | Batzuk hogei orrialdekoak, hamar edo bostekoak beste batzuk, baina ez da ipuinen luzera kontua izan. | GS |  | 
| 29 | Gorabehera ugari sumatu dut liburuaren irakurketan zehar, | GS |  | 
| 30 | eta nagusitzen zaidan sentsazioa asperdurarena da. | GS |  | 
| 31 | Eleberri batean, hamar orrialderen tarteko asperdurak ez gaitu zertan eleberri osoa deuseztatzera bultzatzen, bai aldiz ipuinen kasuan. | GS |  | 
| 32 | Hala gertatu zait Mamuak, Ezezaguna eta Magia bezalako ipuinekin, | GS |  | 
| 33 |  inolako erakargarritasunik gabe irakurri ditut. | GS |  | 
| 34 | Nemirovskiren ipuinak bizipen eta esperientzia pertsonaletatik abiatzen diren arren, | GS |  | 
| 35 |  transzendentzia ontologiko unibertsal zaindu batez hornituak dira. | GS |  | 
| 36 | Zentzu horretan, azpi eduki aldetik ezin zaio sakontasunik ukatu. | GS |  | 
| 37 | Hala ere, | GS |  | 
| 38 |  gure patua josteko baliatzen dugun bizitzaren oihalaz hausnartzea sobera ez badago ere, | GS |  | 
| 39 | karga bera garraiatzen duten hamabi ipuin irakurtzea astunegi suertatzen da. | GS |  | 
| 40 | Agian eleberritik abiatzea izan zitekeen bide zuzena, | GS |  | 
| 41 | eta aukera baduzue hura gomendatzen dizuet. | GS |  |