|        SENTBER01-A1.rs3 (58) | 
| EDU | Segment | Tagger | Central Unit | 
| 1 | 60 ordu Zoologikoan / Gorka Etxeberria / egilea editore, 2013        NEUTRALA (iritzi on eta txarra)
Kalimotxoa nahikoa ez denean Hasier Rekondo / Berria, 2014-01-19. | GS |  | 
| 2 | 
"Maite zaitut, kalimotxo". | GS |  | 
| 3 | Gorka Etxeberriaren ( Pasaia, 1985 ) lerro horri erreparatuz gero, | GS |  | 
| 4 | poesia punkaren eta naifaren arteko liburu txundigarri baten aurrean gaudela irudika liteke. | GS |  | 
| 5 | Aurrerago, berriro aipatuko du kalimotxoa, | GS |  | 
| 6 |  askaturiko aingura existentzial gisara aipatu ere : | GS |  | 
| 7 | "...kalimotxotik haratago luzatu dugu begirada". | GS |  | 
| 8 | Tamalez, asmo onez zizelkatutako hibrido hutsal baten aurrean gaudela esan genezake. | GS |  | 
| 9 | Izan ere, heterodoxia sustraietan tatuatuta duen 60 ordu Zoologikoan ( Auto-edizioa, 2013 ) honek asteburu zoro baten kronika poetikoa izan nahi badu ere, | GS |  | 
| 10 | xede onak ez dira nahikoak izaten | GS |  | 
| 11 |  literatura ona sortu ahal izateko. | GS |  | 
| 12 | Eta liburuak zerbait baldin badu, | GS |  | 
| 13 | asmo onen eta lagunen arteko konfiantzan eraikitako sinbiosia da. | GS |  | 
| 14 | Hegaldi poetikoa tantaka besterik ez da ageri. | GS |  | 
| 15 | Poesia punkaren ardatza ez dela hegaldi poetikoa esango didate akaso, | GS |  | 
| 16 | baina hegaldi poetikorik gabe eta prosodia landu gaberik ez dagoela poesiarik erantzungo nik. | GS |  | 
| 17 | Egileak ez duela poesia jasoa egin nahi izan gaztigatuko didate beste zenbaitzuek. | GS |  | 
| 18 | Euskal Herrian gertatzen den irakurle / idazle batez besteko desorekatua aipa dezaket nik. | GS |  | 
| 19 | Fredi Paia bertsolariak ondu du liburuaren hitzaurrea. | GS |  | 
| 20 | Horrela dio : | GS |  | 
| 21 | "Arabiarrek esaten duten legetxe, edertasuna soilik baitago | GS |  | 
| 22 |  hura ikusi dezaketen begietan". | GS |  | 
| 23 | Zin dagit, | GS |  | 
| 24 |  saiatu naizen arren, | GS |  | 
| 25 | ez dudala edertasunik aurkitu liburu labur honetan, | GS |  | 
| 26 | baina nire begien kontua ere izan daiteke, | GS |  | 
| 27 |  berriki, distantzia laburrerako betaurrekoak jarri behar izan baititut letren atzetik bizi izan garenon dekadentziaren seinale. | GS |  | 
| 28 | Hala ere, Joseph Brodskyk esaten zuen gisara, edertasunak tinko dirau | GS |  | 
| 29 |  gu aldatzen garen bitartean. | GS |  | 
| 30 | Liburuak asteburu zoro baten berri ematen du. | GS |  | 
| 31 | Egile-protagonistak lehen pertsonan ibilitako egunerokoaren berri eman nahi digu, | GS |  | 
| 32 |  modu oso pertsonalean eman ere, | GS |  | 
| 33 |  ostiral arrunt bateko iluntzeko 19:00etan abiatuta. | GS |  | 
| 34 | Euskal Herriko edozein gaztek bizi ditzakeen esperientziak era zatikatuan, | GS |  | 
| 35 |  epatatzeko xede trinkoarekin, | GS |  | 
| 36 |  ematen zaizkigu. | GS |  | 
| 37 | Eta hori du ahulezia nagusia liburuak : ez duela txunditzen, | GS |  | 
| 38 |  txunditzeko ahalegin apurtzaileak etengabeak diren arren. | GS |  | 
| 39 | Asteburu horretan zehar, alkohola, sexua ( ordaindutakoa eta bestelakoa ), presoen egoera, ametsak, futbola, sukaldaritza, lana, kartzela existentziala... jorratuko ditu egileak. | GS |  | 
| 40 | Hain erabiliak izanagatik | GS |  | 
| 41 |  ez lirateke oztopo izan beharko | GS |  | 
| 42 |  tentuzko zerbait idazteko. | GS |  | 
| 43 | Baina ez da horrelakorik gertatzen. | GS |  | 
| 44 | "Alde onak eta txarrak ditu / oraingo momentuak, | GS |  | 
| 45 |  / ez dakit nire buruak / asteburua bukatzea nahi duen. | GS |  | 
| 46 |  / Ez dakit". | GS |  | 
| 47 | Izanak sortzen dituen zalantzak lar xaloki adierazten direla esango nuke. | GS |  | 
| 48 | Aurreko iruzkin batean aitatzen nuen irudi trinkoz eraikitzen den emozioa dela poesia, pentsamenduaren eta irudiaren artean eraikitako erresuma zakarra, talenturik ezean. | GS |  | 
| 49 | Apika, gizakiok egunero bizi dugun zoologikoaren eta kaiolaren arteko metafora izan daiteke, bere gardentasunean, liburuak duen gauzarik landuena, errealitatearen eta erresistentziaren arteko dikotomia hori. | GS |  | 
| 50 | Hibridotasun horren baitan, aste buru zoro horren epilogo gisara, zenbait lagunen lankidetza izan zuen egileak, asteburua luzatu ezinik edo. | GS |  | 
| 51 |  Horrela bada, gaien arteko anabasa alaian Eņaut Gantxegi, Mikel Astarloza txirrindularia, Ion Olano Carlos eta Ibon Apezetxea Goņiren idatziekin amaitzen da liburua. | GS |  | 
| 52 |  Asteburua, desfasea, laguntasuna eta futbola dituzte hizpide. | GS |  | 
| 53 |  Originaltasunak ez du leku askorik hartzen izkribuotan, | GS |  | 
| 54 |  halere, | GS |  | 
| 55 |  liburu guztian gertatu gisara, | GS |  | 
| 56 |  asmo onez beterik daude. | GS |  | 
| 57 |  Baina, esan bezala, literatura ona egiteko | GS |  | 
| 58 |  kalimotxoz blaitutako asmo onak ez dira nahiko.
 | GS |  |