|        SENTBER02-A1.rs3 (42) | 
| EDU | Segment | Tagger | Central Unit | 
| 1 | 
Odol mamituak / Alaine Agirre / Elkar, 2014                        POSITIBOA                       
Psikosia Iraitz Urkulo / Berria, 2014-12-07 | GS |  | 
| 2 | 
Alaine Agirrek psikosiak jotako emakume gazte bat aukeratu du helduentzat idazten duen lehen eleberriko protagonista gisa. | GS |  | 
| 3 | Haren eskutik, gaixotasunaren iluna eta, psikiatrikoan egindako egonaldia eta terapia tarteko, sendatzerainoko bidea ibiliko dugu. | GS |  | 
| 4 | Ni-tik eraikitako literaturaren bide bihurgunetsua, hain zuzen. | GS |  | 
| 5 | Istorioaren abiapuntua eta amaierari dagokienez, | GS |  | 
| 6 | misterio handirik ez da, beraz, | GS |  | 
| 7 | horiek jadanik kontrazalean irakur daitezke eta. | GS |  | 
| 8 | Hobe zuketen, alde horretatik, Miren Agur Meabek liburuaren ezaugarri nagusiak laburbiltzen dituen hitzaurrea hitzatze bihurtu izana,  | GS |  | 
| 9 | benetan lastima baita gehiegizko informazioak irakurketa gatzgabetzea ; are gehiago, halako hasiera indartsua zapuztea. | GS |  | 
| 10 | Lana bost atalek, guztira 100 pasarte laburrek osatzen dute. | GS |  | 
| 11 | Denetan izenik ez eta A batekin identifikatzen den protagonista da beti fokua. | GS |  | 
| 12 | Narratzailea, berriz, lehen pertsonatik bigarrenera eta, azkenik, hirugarrenera igarotzen da. | GS |  | 
| 13 | Egitura garbia du, hortaz, liburuak. | GS |  | 
| 14 | Ordenatuegia, agian. | GS |  | 
| 15 | Gaiekin ere antzeko inpresioa nagusitu zait, gaixotzea, sendatzea eta sexura mugatzen direlakoa, alegia, | GS |  | 
| 16 |  baina sekula elkar ukitu gabe. | GS |  | 
| 17 | Badirudi egileak gai bat aukeratu | GS |  | 
| 18 |  eta, hori sakonki landu | GS |  | 
| 19 |  ondoren, | GS |  | 
| 20 | behin hura agorturik | GS |  | 
| 21 |  baino ez duela hurrengorako urratsa egin nahi izan. | GS |  | 
| 22 | "Idazkera organikoa" aipatzen du Miren Agur Meabek. | GS |  | 
| 23 | Literaturan txertatutako korporalitatea, hots, gorputzaren bidezko hizkuntzaren adibide bikaina, gehituko nuke. | GS |  | 
| 24 | Gordintasuna eta irudi indartsuak baliatuz, | GS |  | 
| 25 |  Agirrek protagonistaren eldarnioa eta ezinegona kutsatzen dizkigu. | GS |  | 
| 26 | Izan ere, minaren espresio fisikoa hain da erreala, | GS |  | 
| 27 |  non sentitu ere egin daitekeen, arnasbiderik gabeko pasarte itogarrietan, intentsitateari mailarik gorenean eusten dioten horietan, | GS |  | 
| 28 |  goia joz. | GS |  | 
| 29 | Eta halere, kontaketak badu, kontraste ederrean, samurtasun puntu bat, sentsibilitate berezi baten emaitza dena, zalantzarik gabe. | GS |  | 
| 30 | Testuan murgildu ahala, | GS |  | 
| 31 | jadanik azken urteetako idazle berriengan | GS |  | 
| 32 |  --Garazi Goia eta Danele Sarriugarte datozkit gogora-- | GS |  | 
| 33 |  ikusitako antzeko zenbait ezaugarri eta baliabide hauteman ditut. | GS |  | 
| 34 | Istorio mailan, neska gazte baten biluzte emozionala ; tonu zintzoa, ahuleziak agerian uzten dituena ; descensus ad inferos planteamendua ; eta intelektualismoarekiko erakarpen aitortua. | GS |  | 
| 35 | Formari dagokionez, egitura zatikatua, letrak erabiltzea izenen ordez, sinonimoen pilaketa eta puntuazioaren lehertzea. | GS |  | 
| 36 | Idazleak irakurle helduei zuzendutako lehen obra izanik, | GS |  | 
| 37 |  estiloak, jakin-mina pizteaz gain, garrantzi nabarmena bereganatzen du, jakina. | GS |  | 
| 38 | Estilo landua eta, aldi berean, arina, zeharo atsegina erakusten du Agirrek, | GS |  | 
| 39 |  atalen laburrak areagotua. | GS |  | 
| 40 | Lehen orrialdetik bertatik, musikaltasun goxoak eta sinestesiak blaitutako protagonistaren diskurtso ahaltsuak irakurketan aurrera zain dugun gozamena iragartzen digu. | GS |  | 
| 41 | Erritmoa, sintaxia eta hitzen morfologiarekin esperimentatzen ere ausartzen da, benetan poztekoa dena, | GS |  | 
| 42 | jarrera horrek molde tradizionalak gainditu eta bide berriei ekiteko arriskua hartzeko prest dagoen autore baten aurrean kokatzen gaituelako. | GS |  |