|        SENTBER03-A1.rs3 (57) | 
| EDU | Segment | Tagger | Central Unit | 
| 1 | Alter ero / Bertol Arrieta / Susa, 2012 Errealitatea bihurritzen Alex Gurrutxaga / Berria,2012-11-11 | GS |  | 
| 2 | Aho gustu gazi-gozoa utzi dit Bertol Arrietaren bigarren ipuin liburuak. | GS |  | 
| 3 | Gozoa, istorio interesgarriak biltzen dituelako. | GS |  | 
| 4 | Gazia, kontaerek ez nautelako guztiz ase. | GS |  | 
| 5 | Zortzi ipuin daude Arrietaren liburuan, giza harremanak jorratzen dituzten sei eta literatura ardatz duten bi. | GS |  | 
| 6 | Eguneroko bizimoduari begira sortutako ipuinak dira, baina ez horregatik ohiko gauzak kontatzen dituztenak. | GS |  | 
| 7 | Izan ere, arrunta denari buelta bat ematen ahalegintzen da Bertol Arrieta, | GS |  | 
| 8 |  gure ohiko ego zuzenari alter ero bat bilatzen. | GS |  | 
| 9 | Sortu dituen pertsonaia nagusiak antiheroiak dira ; | GS |  | 
| 10 |  jende arrunta da berez, | GS |  | 
| 11 | eta bat-batean gertaeraren batek euren mundua iraultzen du. | GS |  | 
| 12 | Idazleak berak esan bezala," gertaera xumeak" dira, | GS |  | 
| 13 | baina hala ere, arazoak euren onetik ateratzen ditu pertsonaiak. | GS |  | 
| 14 | Horiek | GS |  | 
| 15 |  galduta | GS |  | 
| 16 |  aurkitzen diren une horretan hasten dira kontuak ezohiko izaten. | GS |  | 
| 17 | Arrietak modu finean erabiltzen duen absurdoa nagusitzen da maiz, modu indartsuenean ipuin metaliterarioetan ; | GS |  | 
| 18 |  nahiko modu lortuan Un tal Ekain ipuinean, non narratzaile batek Cortazarren semea dela sinetsarazi nahi digun, | GS |  | 
| 19 |  eta ez hain ongi Ipuin perfektua-n, idazle batek horixe bera idazteko ahalegina egiten duenean. | GS |  | 
| 20 | Alde horretatik, umorerik ere ez da falta, | GS |  | 
| 21 | eta hori ere modu finean lantzen du Bertol Arrietak. | GS |  | 
| 22 | Txispa dezenteko momentutxoak daude, esaterako, Bye ipuinean. | GS |  | 
| 23 | Bestalde, pertsonaien karakterizazioa sendoa dela esango nuke, | GS |  | 
| 24 |  alegia, ongi jabetzen garela pertsonaia nagusiak nolakoak diren. | GS |  | 
| 25 | Gustatu zait, gainera, | GS |  | 
| 26 | nola jabetzen garen. | GS |  | 
| 27 | Arrieta ez da pertsonaien barne mundua kontatzen hasten ; | GS |  | 
| 28 |  askotan, pertsonaia nagusiak eurak dira narratzaileak, | GS |  | 
| 29 | eta euren hitz egiteko eta jokatzeko moduaren bidez ezagutzen ditugu | GS |  | 
| 30 |  ( kontatu baino gehiago, erakutsi egiten zaigu nolakoak diren ). | GS |  | 
| 31 | Aipatu beharrekoa da in medias res ordena, | GS |  | 
| 32 |  hainbat ipuinetan oinarrizko egituran baitago. | GS |  | 
| 33 | Pertsonaia aurkezten zaigu lehenbizi ; | GS |  | 
| 34 |  gero, une batean, pertsonaia nagusia pentsaketan hasten da | GS |  | 
| 35 |  ( ile apaindegian eserita, igerian, eta abar ), | GS |  | 
| 36 |  eta horrela, bi garaiek bateratsu egiten dute aurrera. | GS |  | 
| 37 | Hori egiten du egileak, esaterako, Ordezko atezainaren balada-n, | GS |  | 
| 38 |  nire ustez liburuko ipuin onenetakoan. | GS |  | 
| 39 | Bertan, orrialde gutxian hiru lagun errusiarren bizimodua modu eraginkorrean kontatzen da. | GS |  | 
| 40 | Gazi puntua kontamolde zenbaitek utzi dit. | GS |  | 
| 41 | Batzuetan, ipuinen mezu nagusia lausoa iruditu zait, | GS |  | 
| 42 | eta horrek erabilitako teknikaren eta gaiaren artean disonantzia dagoela pentsatzera narama | GS |  | 
| 43 |  ( esaterako, Ez da zinemazaleentzako herrialdea ipuin ez oso sinesgarrian mezu nagusi sendorik ez dut harrapatu ). | GS |  | 
| 44 | Antzeko zerbait gertatzen dela esango nuke Laurak eta hodei ipuinean ere ; | GS |  | 
| 45 |  teknikak mezuaren alde ala kontra egiten duen zalantzak ditut. | GS |  | 
| 46 | Izan ere, teknika berezi zenbait lantzen ere ahalegindu da Arrieta ( aipatutakoaren amaieran, kasurako ) | GS |  | 
| 47 |  eta emaitzek ez naute erabat konbentzitu. | GS |  | 
| 48 | Baliatu duen errekurtso bat pertsona narratiboen aldaketa da ( Ordezko atezainaren balada-n, adibidez ), | GS |  | 
| 49 |  baina uste dut ez dagoela argi zertarako, | GS |  | 
| 50 |  eta horrek ipuinaren aurka egiten duelakoan nago. | GS |  | 
| 51 | Era berean, azken ipuin zinez onaren amaiera irekiak ez duela funtzionatzen esango nuke | GS |  | 
| 52 |  ( bigarren mailako pertsonaia, emaztea, ez baitu irakurleak nahikoa ezagutzen | GS |  | 
| 53 |  aurreikuspenik egiteko ). | GS |  | 
| 54 | Topiko zenbait eta esapide ez oso egoki batzuk ere badaude | GS |  | 
| 55 |  (adibidez, "poz apur bat ekarri dio, keinu arraro batean bilakatu dena" bezalako egiturak, "napolitarrik grinatsuena bezain odol berokoa" edota "airean hartzen zituen" ). | GS |  | 
| 56 | Esan bezala, sentsazio nahasia utzi dit liburuak ; bai baina ez, ez baina bai. | GS |  | 
| 57 | Azpimarratuko nituzke giza harremanekin egoki erabilitako umoreaz eta absurdoaz gain, pertsonaia nagusi ongi definituak eta errealitatea bihurritzeko modua. | GS |  |