|        SENTBER04-A1.rs3 (55) | 
| EDU | Segment | Tagger | Central Unit | 
| 1 | Pendrive / Arrate Mardaras / Susa, 2013 Aldamioa eta etxola Alex Gurrutxaga / Berria,2013-12-29 | GS |  | 
| 2 | Arrate Mardarasek bere lehen liburua argitaratu du berriki, Pendrive, | GS |  | 
| 3 | eta apustu ausarta egin du bertan. | GS |  | 
| 4 | Ausarta, diot, bi arrazoirengatik. | GS |  | 
| 5 | Batetik, idazleak goi-literaturaren jokalekua hautatu duelako --liburuaren erlazio estratestualak eta baliatutako errekurtso andana lekuko--. | GS |  | 
| 6 | Bestetik, borgestarretik asko duen jokoa delako liburuan dagoena | GS |  | 
| 7 |  eta, egun, Jorge Luis Borgesen literaturaren oihartzuna duen ezer saiatzea ausarta delako. | GS |  | 
| 8 | Zertan da joko borgestarra? | GS |  | 
| 9 | Liburuaren oinarrian izkribu aurkituaren jokoa dago ; | GS |  | 
| 10 |  lehen atalean narratzailea editore gisa aurkezten zaigu. | GS |  | 
| 11 | Ez da gauza berria, egia, | GS |  | 
| 12 | baina kasu honetan pendrive bat da narratzaileak topatu duena, | GS |  | 
| 13 | eta esaten zaigu liburuko testuak pendrive horretakoak direla | GS |  | 
| 14 |  --epilogo bat ere egiten du, oso borgestarra hau ere--. | GS |  | 
| 15 | Joko honek inplikazio nagusi bat du : ilusioaren haustura. | GS |  | 
| 16 | Alegia, irakurleak etengabe du gogoan aurrean duena ipuina dela, constructum-a, fikzioa. | GS |  | 
| 17 | Horrez gain, badaude ilusioa are gehiago hausten duten matizak. | GS |  | 
| 18 | Hala nola, Demagun-eko irakurle inplizitua, Nola zuen izena? ipuinaren hasierako "zirriborroa" --azken bertsioaren aurre-testu gisa aurkezten dena--, edo ipuin batzuen amaieran dauden oharrak ( Okelaerrea eta Ihesi dabilenak ). | GS |  | 
| 19 | Hau guztia joko interesgarri eta zaila da baina, akaso, ahul xamar gauzatua. | GS |  | 
| 20 | Aipaturiko "zirriborroak" deus gutxi eskaintzen dio ipuinari --koordenada metaliterarioaz gain--, | GS |  | 
| 21 |  eta oharrak, filologikoak eta ez literarioak, ez dira literatura irakurleak maite dituen gauza. | GS |  | 
| 22 | Ipuinetako gai nagusiak maitasuna, maitasunerako zailtasunak eta ihesa --fisikoa eta norbere baitakoa-- dira. | GS |  | 
| 23 | Kontakizunak euskal herriaren historiaren une desberdinetan gertatzen dira, | GS |  | 
| 24 | eta horrek batasun moduko bat sortzen du tonuari dagokionez. | GS |  | 
| 25 | Gainera, dokumentazio lan handia dago. | GS |  | 
| 26 | Hala ere, badago zalantzan jar daitekeen zerbait : | GS |  | 
| 27 | dokumentazioak eta lan historikoak literaturaren mesedetan egon behar dute | GS |  | 
| 28 | eta, hemen, tarteka literatura ezkutatu egiten da datuen atzean. | GS |  | 
| 29 | Adibidez, Nola zuen izena? ipuinean Frantziako Tourra Donostiara iritsi zela aipatzen da ; | GS |  | 
| 30 |  kontu interesgarria, baina esangura gutxikoa ipuinaren baitan. | GS |  | 
| 31 | Aldiz, ipuinek dotore egiten dute aurrera | GS |  | 
| 32 |  narrazioa biluziagoa, istorioan bertan zentratuagoa denean. | GS |  | 
| 33 | Badaude liburua gurutzatzen duten lerro interesgarriak. | GS |  | 
| 34 | Gai konstante batzuez gain, han eta hemen agertzen diren pendrive-ena litzateke horietako bat. | GS |  | 
| 35 | Beste bat Sindaren istorioa da, ingelesez short story cycle deitzen dutenaren antzeko zerbait ; | GS |  | 
| 36 |  ildo konstante bat markatzen du, | GS |  | 
| 37 |  liburua hasi eta buka, | GS |  | 
| 38 |  hainbat ataletan agertzen baitira pertsonaia honi loturiko aferak. | GS |  | 
| 39 | Oro har, Pendrive-n errekurtso asko ikusten da, batasunaren zainketa eta aniztasun izugarria forma eta tonuetan, lanketa handia gai historikoetan, | GS |  | 
| 40 |  eta "egilearen intentzioa" usna liteke. | GS |  | 
| 41 | Erreferentzia testualak ere ez dira makalak : Borgesen eta Cortazarren airea, Sarrionandiaren Ginebra paregabeari omenaldia,e.a. | GS |  | 
| 42 | Dokumentazio lana, esan bezala, nabarmena da, | GS |  | 
| 43 | eta baliabideen erabileran idazleak duen ahalmena eta egindako lana bereziki azpimarratzekoak dira. | GS |  | 
| 44 | Baina, | GS |  | 
| 45 |  horiek horrela izanik ere, | GS |  | 
| 46 |  emaitza zalantzagarria da. | GS |  | 
| 47 | Izan ere, literaturan, baliabide orok medio izan behar du, | GS |  | 
| 48 | eta irakurleak ikusi behar du errekurtsoak literaturaren mesedetan daudela | GS |  | 
| 49 |  --baita metaliteraturaz ari garenean ere--. | GS |  | 
| 50 | Hemen, ordea, medioak emaitza estaltzen du maiz : | GS |  | 
| 51 | literaturaren mekanismoekin egindako jokoek ipuinetan dauden istorioak indartu beharrean, | GS |  | 
| 52 |  higatu egiten dituzte. | GS |  | 
| 53 | Aldamioa oso nabarmena da, | GS |  | 
| 54 |  idazle askok beretzat nahi lukeen ahalmenez jasoa. | GS |  | 
| 55 | Haatik, hartatik sortzen den literatura ez da hain ikusgarria. | GS |  |