|        SENTBER05-A1.rs3 (31) | 
| EDU | Segment | Tagger | Central Unit | 
| 1 | Paradisu zinemak / Aritz Arrizabalaga / Beta, 2014 Paradisu zapuztua Iraitz Urkulo / Berria,2015-02-01 | GS |  | 
| 2 | Idazleak protagonista gris xamarra irudikatu du, 20-30 urte bitartekoa, bakar edo berezitzat jotzeko moduko ezaugarri nabarmenik ez duena eta, bere jokaeran, une oro guztiz moderatua. | GS |  | 
| 3 | Bizitzan eroso sentitu nahi baina bere burua etengabe atsekabetzea baino lortzen ez duten horietakoa. | GS |  | 
| 4 | Irakurleok hurbileko antzemango dugun testuinguru arrunt batean kokaturik, | GS |  | 
| 5 | liburu honek eguneroko gatazka txiki-handietatik oinarritutako istorioa eskaintzen digu. | GS |  | 
| 6 | Trama nahiko sinplea eta egitura garbikoa izanik, | GS |  | 
| 7 | funtsean pertsonaia nagusiarengan bat egiten duten hiru egoeratatik abiatzen da. | GS |  | 
| 8 | Lehena urte luzetan zehar egositako familiarekiko gatazka da. | GS |  | 
| 9 | Gurasoen etxeko tentsio-giro jasanezinetik ihesi, denek Txiki ezizenez ezagutzen duten protagonistak Hiria utzi eta Herrian hartuko du babes. | GS |  | 
| 10 | Bertan, Luzia neska-lagunarekin bizitza berria hasiko du. | GS |  | 
| 11 | Bigarren egoera gatazkatsua bere buruarekiko garatutako frustrazio-sentipena da. | GS |  | 
| 12 | Zortzi urte lehenago, Txokolatea izenburuko ipuinarekin lehiaketa bat irabazi zuenetik hain zuzen, | GS |  | 
| 13 |  besterik idatzi ezinik dabil Txiki. | GS |  | 
| 14 | Hirugarren gatazkaren erdigunean Paradisu zinemak daude. | GS |  | 
| 15 | Izan ere, izenburutik bertatik, narrazio osoan zehar agerikoa da zinemarekiko lilura. | GS |  | 
| 16 | Are gehiago, eleberri honetan egileak zazpigarren arteari omenaldi xume bat egin nahi izan diola esango nuke. | GS |  | 
| 17 | Txikiri dagokionez, astero Jon eta Txapas adiskideekin batera zinemara joan eta filmak ikustea erritual aringarria suertatzen zaio. | GS |  | 
| 18 | Idazle protagonistaren figura euskal literatura garaikidean ezohikoa ez den arren,  | GS |  | 
| 19 | kasu honetan baldintza horrek, | GS |  | 
| 20 |  Txokolatea ipuinaren zenbait pasarte tartekatzearen ondorioz, | GS |  | 
| 21 |  ariketa metadiegetiko bihurria bideratzen du. | GS |  | 
| 22 | Tamalez, pertsonaia nagusiaren hausnarketek eta deskribapenek berez nahiko urria den ekintza behin eta berriro eteten dute, ideia bera hamaika modutara, | GS |  | 
| 23 |  hitz ezberdinekin adieraziz, | GS |  | 
| 24 |  irakurleok gogaitzeraino. | GS |  | 
| 25 | Halere, pentsa litekeenaren aurka, gaien urritasunak eta diskurtso errepikakorrak ez dakarte ñabardura aberastasunik, are gutxiago argumentu-mailako sakontasunik. | GS |  | 
| 26 | Arazo nagusia, nire ustez, gaien emankortasun zalantzazkoan eta ekintzaren bilakaera eskasean datza. | GS |  | 
| 27 | Hori gutxi balitz bezala, | GS |  | 
| 28 |  narrazioak ere ez du arretarik bereganatzen, | GS |  | 
| 29 |  autoreak molde zeharo tradizionalak baitarabiltza : hirugarren pertsona, narratzaile orojakilea, kontaera errealista, ordenatua... | GS |  | 
| 30 |  Emaitza ezustekorik gabeko istorio bat da, | GS |  | 
| 31 |  irakurlea epel uzteko arrisku dezente duen tonu arras moderatu batean emana. | GS |  |