|        SENTBER06-A1.rs3 (62) | 
| EDU | Segment | Tagger | Central Unit | 
| 1 | Hutsegiteen garaia / Mohamed Xukri ( Arantzazu Royo ) / Igela, 2014 Epopeia latza Alex Gurrutxaga / Berria,2015-01-11 | GS |  | 
| 2 | Hutsegiteen garaia Mohamed Xukriren trilogia autobiografikoaren bigarren liburua da, Ogi hutsa-ren ondorengoa. | GS |  | 
| 3 | Hartan haurtzaroa zuen hizpide idazleak ; | GS |  | 
| 4 | hemen 20 urte inguru dituenetik | GS |  | 
| 5 | aurrerakoak kontatzen ditu | GS |  | 
| 6 |  eta, Ogi hutsa bezala, liburu gogorra bezain ederra da. | GS |  | 
| 7 | Larachen abiatzen da nobela, | GS |  | 
| 8 |  1956an, Xukri ikasle hasten denean, | GS |  | 
| 9 | eta hortik aurrera hainbat dira espazioak :Tetuan, Ceuta eta, batez ere, Tanger : | GS |  | 
| 10 | Xukriren hitzetan, "hiri madarikatu nirea ; ihes eginda ere, ezin bizi bata bestea gabe". | GS |  | 
| 11 | Izan ere, Xukriren biografia oso lotua dago txikitatik kaleko bizitzari. | GS |  | 
| 12 | Miseria pairatu zuen, gosea, zikinkeria, biolentzia, prostituzioa eta alkohola, | GS |  | 
| 13 | eta osagai horiek daude haren literaturan borborka : | GS |  | 
| 14 |  "Mozkorren, haxix-zaleen eta gautxorien bideari jarraitzen nion. | GS |  | 
| 15 | Beti aurkitzen nuen lekua haien artean. | GS |  | 
| 16 | Izan ere, oroitzapen berberak genituen, hizkuntza bera ; geure mundua gau eta egun, geure madarikazio ederrean". | GS |  | 
| 17 | Eroetxean ere egin zituen lau hilabete inguru, | GS |  | 
| 18 | eta egonaldi horri eskaintzen dio Ahaztuak kapitulua. | GS |  | 
| 19 | Hutsegiteen garaia-n agertzen dira bere bizitzako aurreneko erreferentzia literarioak :Safi ed-Din al-Hili, Al-Manfaluti, Victor Hugo, eta beste asko. | GS |  | 
| 20 | Horrela, idazlearen esnatzea ikusten dugu apurka | GS |  | 
| 21 |  --60koetan hasi zen argitaratzen, | GS |  | 
| 22 | baina urte luzez zentsuratua izan zen arabieraz--. | GS |  | 
| 23 | Irakurketek erakutsi zioten, Xukrik | GS |  | 
| 24 |  berak Miel A. Elustondori elkarrizketa batean esan zionez, | GS |  | 
| 25 |  "herri baten historia poetak idazten duela ?...? | GS |  | 
| 26 |  Historia ofiziala ordaindurik dago". | GS |  | 
| 27 | Xukri, kontrara, bere bizi-baldintzek nabarmen markatutako idazlea da ; | GS |  | 
| 28 |  honela idazten du Hutsegiteen garaia-n : | GS |  | 
| 29 |  "Bera ez zen aberatsen zabor artean ibili | GS |  | 
| 30 |  jateko, | GS |  | 
| 31 | ez zen zorriz beterik ibili, | GS |  | 
| 32 |  ez zituen izan orpo zartatuak odoletan. | GS |  | 
| 33 | Nik ez nekien nola idatzi txorien esneari buruz, ez aingeru-edertasunaren laztan samurraz (...). | GS |  | 
| 34 | Ez nekien nola idatzi buruan kristalezko pintzel bat izanik. | GS |  | 
| 35 | Pintzela protesta da, ez apaingarri bat". | GS |  | 
| 36 | Pertsonaia asko agertzen dira nobelan, | GS |  | 
| 37 | eta gehienak istoriotik sartu eta atera egiten dira. | GS |  | 
| 38 | Zenbait kapitulu pertsonaien erretratu modukoak dira, | GS |  | 
| 39 | eta horien bidez hainbat gai jorratzen ditu idazleak ; | GS |  | 
| 40 |  Lechevalier edo Patricia atal ederrak aipa daitezke, edo Rosario atala, zeinetan frankismoa den gai nagusietako bat. | GS |  | 
| 41 | Autobiografia izaki, | GS |  | 
| 42 |  oroitzapenei segika | GS |  | 
| 43 |  aurrera eta atzera ibiltzen da narratzailea, batera eta bestera, | GS |  | 
| 44 |  eta zehazgabetasun hori ongi ezkontzen da tramarekin, | GS |  | 
| 45 |  honek berea baitu giro nahasia. | GS |  | 
| 46 | Beharbada, liburuaren erditik atzera elipsi batzuk handiegiak gerta daitezke, | GS |  | 
| 47 |  konkrezio falta | GS |  | 
| 48 |  mugara eramana  | GS |  | 
| 49 | baitago. | GS |  | 
| 50 | Abiadura biziko testua da, elipsi askorekin, | GS |  | 
| 51 | eta estilo zuzen eta gordina dauka, zakarra, ia baloraziorik gabea. | GS |  | 
| 52 | Esanguratsua da Joseba Sarrionandiak Ogi hutsa-ri buruz idatzi zuena : | GS |  | 
| 53 |  "Arabiar tradizioaren kontrako mendekutzat har daiteke, | GS |  | 
| 54 |  Mohamed Xukrik arabiera koraniko literarioaren dotoretasun guzia kraskatu baitzuen, | GS |  | 
| 55 | gairik larrienak modurik gordinenean kontatuz". | GS |  | 
| 56 | Gordina da, baiki, bere estiloa, | GS |  | 
| 57 | eta halaz ere badago han-hemenka lirismo mikatz moduko bat, dotorezia handikoa. | GS |  | 
| 58 | Mundu bat erretratatzen du Xukrik, | GS |  | 
| 59 | eta fikzio indartsu bat eraikitzen. | GS |  | 
| 60 | Sarrionandiak Ogi hutsa-z idatzi zuen : | GS |  | 
| 61 |  "Arrifi deserrotuaren epopeia latza da, gaur eguneko miseriaren etnografia moduko bat". | GS |  | 
| 62 | Halatsu Hutsegiteen garaia ere. | GS |  |