|        SENTCOR01-A1.rs3 (30) | 
| EDU | Segment | Tagger | Central Unit | 
| 1 | Kapital publikoa / Jose Luis Otamendi / Susa, 2014                NEUTRALA (ez dago iritzirik)        
Zalantzaz Javier Rojo / El Correo, 2014-11-29 | GS |  | 
| 2 | 
Garai berri baten aurrean aurkitzen da subjektu poetikoa. | GS |  | 
| 3 | Alde batetik, historia bat dago inflexio puntu honen atzean, inflexio puntu horretara nola heldu garen azaltzen duena. | GS |  | 
| 4 | Baina, beste aldetik, | GS |  | 
| 5 |  inflexio puntu horretatik begiratuta, | GS |  | 
| 6 | geroa badaezpadakoa eta zalantzaz beterik agertzen zaigu. | GS |  | 
| 7 | Egoera zalantzakor horren berri ematen zaigu idazlan honetan. | GS |  | 
| 8 | Egoeraren aurrean, poetak bere dudak azaltzen ditu, | GS |  | 
| 9 | ez du ziurtasunik, | GS |  | 
| 10 |  dena  | GS |  | 
| 11 |  galdera bat balitz bezala | GS |  | 
| 12 |  planteatzen zaio. | GS |  | 
| 13 | Egoera hau klabe bikoitzean ulertu daiteke. | GS |  | 
| 14 | Alde batetik irakurketa historiko-politikoa izan dezake. | GS |  | 
| 15 | Euskal Herriak garai berri bat du bere aurrean, | GS |  | 
| 16 |  non abertzaleek eta ez-abertzaleek berriro ere beren burua kokatu behar duten inguru honetan. | GS |  | 
| 17 | Eta garai berri honen aurrean mugiezinak ziruditen osagai batzuek ez direla hain egonkorrak erakutsi dute. | GS |  | 
| 18 | Baina klabe historiko-politiko honekin batera, ikuspuntu pertsonala ( pertsonaren izaera erdigunean dagoen ikuspuntua ) ere azaltzen zaigu. | GS |  | 
| 19 | Idazlea helduaroan aurrera doa, | GS |  | 
| 20 | eta bizitzaren oinarriak iruditu zaizkionak orain bestelako begiekin ikusten ditu. | GS |  | 
| 21 | Erlatibizatu egiten dira alegia. | GS |  | 
| 22 | Zalantzazko mundu honetan, poetaren funtzioaz ere hausnartzen da lerro batzuetan. | GS |  | 
| 23 | Ez dauka oso garbi zein izan daitekeen poetaren lekua egoera berriaren aurrean ; | GS |  | 
| 24 | taldearen hitzak gordetzearekin lotu daiteke haren funtzioa, | GS |  | 
| 25 | horrek bazterrean geratutakoen memoria zaintzea inplikatzen baitu, | GS |  | 
| 26 | memoriarena liburu honetan agertzen den beste kezka bat da-eta. | GS |  | 
| 27 | Bestalde, idazleak erabiltzen duen hizkera poetikoan ezkerreko diskurtsoan agertzen diren hainbat osagai errepikatzen dira, | GS |  | 
| 28 | eta behin eta berriro mundu erasokorraren aztarna uzten dute agerian. | GS |  | 
| 29 | Mundua ez da pertsona eroso sentitu daitekeen leku bat, | GS |  | 
| 30 | baizik-eta itogarria izan daitekeen ingurua, azken finean poema hauen arabera, gure ingurua ez bai ta oso "gure". | GS |  |