|        SENTCOR02-A1.rs3 (33) | 
| EDU | Segment | Tagger | Central Unit | 
| 1 | Odol mamituak / Alaine Agirre / Elkar, 2014 Infernuratzea Javier Rojo / El Correo,2014-12-27 | GS |  | 
| 2 | Alaine Agirrek haur eta gazte literaturaren arloko zenbait liburu argitaratu ondoren  | GS |  | 
| 3 | helduentzako literaturaren munduan murgiltzea erabaki du, | GS |  | 
| 4 | eta ahalegin horren ondorioa "Odol mamituak" nobela dugu. | GS |  | 
| 5 | Idazlan honetan infernuratze baten kontaketarekin egiten dugu topo, | GS |  | 
| 6 |  bertan azaltzen baitzaigu zein izan den protagonistaren ibilbidea | GS |  | 
| 7 |  prozesu psikotiko batetik pasatzen delarik. | GS |  | 
| 8 | Protagonista emakume bat da | GS |  | 
| 9 |  eta ez dugu bere izena ezagutzen. | GS |  | 
| 10 | Izan ere, nobela honetan pertsonaia guztiek letra bakarra dute izentzat. | GS |  | 
| 11 | Pertsonaiek erakusten duten anonimotasun horrek guztiz esanguratsua dirudi, | GS |  | 
| 12 |  izenik gabe agertzerakoan | GS |  | 
| 13 | pertsonaiek beren identitateak galtzen baitituzte. | GS |  | 
| 14 | Buru-gaixotasunak indartzen duen bestelakotze prozesu baten erdian topatzen dira pertsonaiak | GS |  | 
| 15 | eta ez dira 'beraiek', baizik - eta gaixotasunak beraiengandik sortu dituen 'beste batzuk'. | GS |  | 
| 16 | Nobela bost ataletan zatikatuta dago | GS |  | 
| 17 | eta antolamendu hau prozesu psikotikoaren isla da. | GS |  | 
| 18 | Bertan ikusiko dugu nola protagonista ulertzen ez duen putzu batean katigatuta dagoen, | GS |  | 
| 19 |  nola geratzen den mila zatitan hautsita. | GS |  | 
| 20 | Eta haustura hau gertatu ondoren, | GS |  | 
| 21 | nola saiatzen den psikiatra baten laguntzarekin bere burua berreraikitzen, | GS |  | 
| 22 | jakinda agian ez duela guztiz lortuko. | GS |  | 
| 23 | Alaine Agirreren helduentzako lehen liburua da hau, | GS |  | 
| 24 | eta idazleak ahalegina egin du  | GS |  | 
| 25 | lehen emaitza ohiko narrazio lau eta sinpleetatik aldendu dadin. | GS |  | 
| 26 | Adibidez, ahots narratibo desberdinak nahastu ditu kontaketan, | GS |  | 
| 27 |  nahasketa honek barne logika bati jarraitzen diolarik. | GS |  | 
| 28 | Idazketa dela - eta, garrantzia handia eman dio sinonimoen erabiltzeari. | GS |  | 
| 29 | Sentimendu edo sentsazio berbera hiru edo lau hitzekin azaltzerakoan, | GS |  | 
| 30 |  sentimendu hori azpimarratuta geratzen da, | GS |  | 
| 31 |  sentsazioa indartuta. | GS |  | 
| 32 | Kontuan hartuta idazlea oso gaztea dela ( 90koa da ), | GS |  | 
| 33 | hasiera honek literatur ibilbide interesgarri baten abiapuntua dirudi. | GS |  |