|        SENTEIB01-A1.rs3 (22) | 
| EDU | Segment | Tagger | Central Unit | 
| 1 | Sargori / Pello Lizarralde / Pamiela, 1994 Sargori Asier Sarasua / Eibartik,2015-01-09 | GS |  | 
| 2 | Idazle berezia da Pello Lizarralde ( Zumarraga, 1956 ). | GS |  | 
| 3 | Gutxitxo argitaratzen du. | GS |  | 
| 4 | Berezi idazten du. | GS |  | 
| 5 | Euskal letretan ahots bakarrez. | GS |  | 
| 6 | Bere idazkera gustatuko zaizu ala ez, | GS |  | 
| 7 |  baina ezingo duzu esan beste edozein idazleren tankerakoa denik. | GS |  | 
| 8 | Eta niri izugarri gustatzen zait. | GS |  | 
| 9 | Atmosferak sortzeko duen erraztasuna, xehetasunik txikiena ere adierazteko duen gaitasuna, beti ere voyeur ukituarekin... | GS |  | 
| 10 |  Sargori ere bide berean sortutako ipuin-bilduma da. | GS |  | 
| 11 | Udako giro sapa horretan gertatzen diren kontakizun xumeak ekarriko dizkigu idazleak. | GS |  | 
| 12 | Hamar ipuin txiki zoragarri, uda garaiko bazkalosteko giro itogarrian murgilduta daude pertsonaien eskutik. | GS |  | 
| 13 | Askotan balirudike ezer gertatzen ez dela, | GS |  | 
| 14 | baina Lizarralde maixu da elipsien bidez istorio zoragarriak kontatzen | GS |  | 
| 15 |  ; edo kontatu gabe,irakurlearen eskuetan ezinegon sentsazioa uzten. | GS |  | 
| 16 | Izen iradokitzaileak dituzte 10 ipuinok, | GS |  | 
| 17 | eta horien artean benetako perlak aurkituko ditugu, "Barnetik", "Bazterretik" edo "Azpian", adibidez. | GS |  | 
| 18 | Izugarria da Lizarraldek irudiak, egoerak, eszenak... deskribatzeko duen gaitasuna. | GS |  | 
| 19 | Irakurri ahala | GS |  | 
| 20 | "ikusi" egiten dituzu gertakizunak. | GS |  | 
| 21 | Eta ikusi ez ezik, usaindu, entzun eta sentitu ere egiten dituzu Lizarraldek kontatzen dituenak. | GS |  | 
| 22 | Argazkilaria dirudi ( edo zinemagilea, beharbada ), idazlea baino gehiago, egoerak azaltzeko duen erraztasun eta gaitasun handi eta arin horregatik. | GS |  |