|        SENTGAR01-A1.rs3 (60) | 
| EDU | Segment | Tagger | Central Unit | 
| 1 | Argiaren erreinua / Joseba Lozano / Alberdania, 2011 Best-seller bai, baina...  Leire Zubeldia / Gara,2012-11-25 | GS |  | 
| 2 | Praga. | GS |  | 
| 3 | Jan Voget poliziaren taldeak emakume baten gorpua aurkitu du laku baten ondoan. | GS |  | 
| 4 | Emakumeak lepoa moztua du, | GS |  | 
| 5 |  abitu txuri bat darama jantzita, | GS |  | 
| 6 | eta bi begiak falta zaizkio. | GS |  | 
| 7 | Handik gutxira bigarren emakume bat agertzen da | GS |  | 
| 8 |  hilda. | GS |  | 
| 9 | Kasu honetan kiskalita du gorpua, | GS |  | 
| 10 | baina honek ere abitu txuria darama gainean, | GS |  | 
| 11 | eta gorputzeko beste atal bat falta zaio :hortzak. | GS |  | 
| 12 | Zalantzarik ez dago. | GS |  | 
| 13 | Serieko hiltzaile bat da bi hilketen egilea. | GS |  | 
| 14 | Jan Vogeten taldea norabide finkorik gabe ikertzen ari den bitartean, | GS |  | 
| 15 |  kriminologiari buruzko blog batek Alemanian agertutako hirugarren gorpu baten berria zabaltzen du. | GS |  | 
| 16 | Hirugarren emakume honek ere abitu txuria darama jantzita | GS |  | 
| 17 | eta bularra falta du. | GS |  | 
| 18 | Anna da poliziari aurre hartu dion blogaria. | GS |  | 
| 19 | Bere aldetik ikertzen hasiko da. | GS |  | 
| 20 | Horra hor nobelako protagonistetako bi :Jan eta Ana. | GS |  | 
| 21 | Liburuaren erdi paretik aurrera ordea, beste pertsonaia bat agertzen da :Fran. | GS |  | 
| 22 | Ikerketa lanetara batuko den hirugarren laguna. | GS |  | 
| 23 | Lehenengoak pisu nabarmena du hasieran, | GS |  | 
| 24 | baina istorioak aurrera egin ahala, | GS |  | 
| 25 | azken bi pertsonaiek erabateko garrantzia hartuko dute. | GS |  | 
| 26 | Dena den, protagonista nagusiok ikerketaren azaleko testuinguruan ezagutuko ditugu. | GS |  | 
| 27 | Izan ere, egilea ez da pertsonaien bizitzaz hitz egiteko geratzen. | GS |  | 
| 28 | Istorioaren ildo nagusitik at, Janen droga-menpekotasunaz eta honen arrazoiaz arituko zaigu soilik. | GS |  | 
| 29 | Badira pertsonaia gehiago ere, | GS |  | 
| 30 | baina ez noa horiek aipatzera, | GS |  | 
| 31 | ez baita komeni irakurleari gauza gehiegi aurretik kontatzea. | GS |  | 
| 32 | Ohiko best-seller baten ezaugarriak dituen nobela baten aurrean gaude. | GS |  | 
| 33 | Nabari da Joseba Lozanok liburu salduenen osagaiekin osatu nahi izan duela bere lehenengo eleberria. | GS |  | 
| 34 | Hirugarren orrian agertzen da lehenengo hilotza, | GS |  | 
| 35 |  eta 68. orrirako irakurlea beste bi hilketen jakitun da. | GS |  | 
| 36 | Kapituluak oso motzak dira, | GS |  | 
| 37 | eta horietariko bakoitzaren amaieran misterioa areagotzen duen gertakari bat jazotzen da, | GS |  | 
| 38 |  hurrengo kapituluarekin kate-begi lana eginez. | GS |  | 
| 39 | Ekintza ugariko nobela da, | GS |  | 
| 40 |  bizia, azkarra, idazkera zuzenez, zorrotzez, kontatua. | GS |  | 
| 41 | Ahots narratzailea orojakilea da, | GS |  | 
| 42 | eta fokua aldatzen du pertsonaia batetik bestera, komenigarritasunaren arabera. | GS |  | 
| 43 | Baina...  | GS |  | 
| 44 |  Beti dago "baina"-ren bat. | GS |  | 
| 45 | Noan aitortzera ez naizela best-seller zalea, | GS |  | 
| 46 | eta eleberri honek zaletasun ezaren arrazoiak baieztatu dizkit : | GS |  | 
| 47 | ekintzak ez dio literaturari lekurik uzten, | GS |  | 
| 48 | misterioa sortzeko formulak bertsuak izaten dira beti, eta erlijioaren gaiarekin lotutakoak askotan, kasu honetan bezala. | GS |  | 
| 49 | Bestalde, pertsonaiak ez dira garatzen. | GS |  | 
| 50 | Era berean, irakurlea harrapatzeko sortutako misterioa era sinesgarrian argitzea zailegi suertatzen zaio egileari | GS |  | 
| 51 |  eta bidezidorren bat hartu behar izaten du. | GS |  | 
| 52 | Eta eleberriaren azken orria, azken hitza irakurtzean, | GS |  | 
| 53 | irakurlea, ni behintzat, hasieran bezala geratzen da. | GS |  | 
| 54 | Ez da ezer aldatzen irakurlearentzat. | GS |  | 
| 55 | Ez dago ez gogoetarik, ez sentimendurik, ez inolako eraginik. | GS |  | 
| 56 | Baina... | GS |  | 
| 57 |  Beti dago bainaren bat. | GS |  | 
| 58 | Euskarak ere behar ditu best-seller-ak. | GS |  | 
| 59 | Hor doakizue bat zaleak zaretenontzat. | GS |  | 
| 60 | Argiaren erreinua. | GS |  |