|        SENTHIR01-A1.rs3 (38) | 
| EDU | Segment | Tagger | Central Unit | 
| 1 | Alkasoroko Benta / Mikel Taberna / Susa, 2013 Alkasoroko Benta Mikel Babiano López de Sabando /hirinet.net,2014-06-03 | GS |  | 
| 2 | Ez da Iruain. | GS |  | 
| 3 | Ez da Kalaportu. | GS |  | 
| 4 | Ez da Otzeta. | GS |  | 
| 5 | Ez. | GS |  | 
| 6 | Alkasoro da, Bera eta Lesaka arteko herrixka. | GS |  | 
| 7 | 50eko hamarkadan gaude | GS |  | 
| 8 | eta mutil gazte bati kulparik gabe kendu diote bizia. | GS |  | 
| 9 | Garai bertsuan jaio da, ezustean, Martin Irazoki, Alkasoroko bentako semea. | GS |  | 
| 10 | Ibai bazterrean etorri da mundura, espia dirudien gizon likatsu baten laguntzaz. | GS |  | 
| 11 | Horra hor eleberriaren hasiera. | GS |  | 
| 12 | Hortik abiatuta, | GS |  | 
| 13 | bere bizitza kontatuko digu Martinek, | GS |  | 
| 14 | baita  | GS |  | 
| 15 | xehetasunei erreparatuz | GS |  | 
| 16 |  kontatu ere : | GS |  | 
| 17 | nola Alkasoron koxkortu zen, | GS |  | 
| 18 |  nola futbol taldea sortu zuten, | GS |  | 
| 19 |  nola Iruñera joan zen | GS |  | 
| 20 |  biologia ikastera... | GS |  | 
| 21 | Horrela izanagatik, bizitza baten deskribapena baino askoz gehiago eskaintzen digu Tabernak liburu honetan. | GS |  | 
| 22 | Zer, bada? | GS |  | 
| 23 | Garai historiko baten kronika eta mundua interpretatzeko modu berezi-bereziak, | GS |  | 
| 24 |  hori guztia Martinen begien eta ahotsaren bidez kontatua. | GS |  | 
| 25 | Beste hitz batzuetan, unibertso partikular bat berreraikitzeko ahalegina da liburu hau, Alkasoroko benta inguruan jaio, bizi eta hil diren herritar xumeen unibertso partikularra berreraikitzekoa. | GS |  | 
| 26 | Mutua, Veronique, Axun, Rinus Xiberu... | GS |  | 
| 27 |  Horiek dira liburu honetako egiazko protagonistak. | GS |  | 
| 28 | Halaber, gatazka politikoak liburu osoa egituratzen du, hasieratik amaierara arte, kapitulu soltez osaturiko nobela borobilduz. | GS |  | 
| 29 | Dela Alkasoro inguruko polizia saldoaren nola Iruñeko manifestazioen gogorraren bitartez, gatazkak liburu osoan zehar duen pisua etengabekoa da. | GS |  | 
| 30 | Pertsonaiek hari aurre egingo diote, | GS |  | 
| 31 |  nola edo hala, zorte handiagoz edo txikiagoz. | GS |  | 
| 32 | Nolanahi den dela, saihestezina da gatazka, | GS |  | 
| 33 | eta Alkasoroko magia pozoituko du. | GS |  | 
| 34 | Idazkerari dagokionez, kontatzeko grina deskribapenen gainetik gailentzen da, akaso, | GS |  | 
| 35 | baina Tabernaren euskara dotoreak berdintzen du hutsa. | GS |  | 
| 36 | Horren harira, hizkera eder eta poetikoa darabil idazleak, naturarekiko erreferentziaz josirikoa. | GS |  | 
| 37 | Ezin uler genezake nobela hau ibai, baso eta zerurik gabe. | GS |  | 
| 38 | Laburbilduz,gabeziak gabezia kontakizun polit eta entretenigarria da "Alkasoroko benta", batzuetan errealismo magikozko istorioen zein Atxagaren "Soinujolearen semea" eta Epaltzaren "Ur uherrak" ezagunen oihartzunak ekarriko dizkizuna. | GS |  |