|        SENTIRU01-A1.rs3 (32) | 
| EDU | Segment | Tagger | Central Unit | 
| 1 | Sargori / Pello Lizarralde / Erein, 1994 Gure sentimenak biziarazten dituzten pasadizoak Mikel Asurmendi / Irunero,2003-01 | GS |  | 
| 2 | Durangoko Azokaren karietara argia ikusi duten liburuei lekua hartu zien Sargori izeneko liburu honek nire mesanotxean. | GS |  | 
| 3 | Paradoxikoki, abenduko gau sargoritsuetan, irakurriaren sargoria sentitzen nuelarik. | GS |  | 
| 4 | Egilea, Pello Lizarralde, ez da ezezaguna gurean, | GS |  | 
| 5 |  Larrepetit bere azken eleberria hizpide izan baikenuen iazko urria sargoritsuan. | GS |  | 
| 6 | Apika, dagoeneko, batek baino gehiagok pentsatu du ea zertara datorren aspaldiko liburu honen iruzkina orain. | GS |  | 
| 7 | Noiz eta sasoi honetan, hamaika liburu berri komentatzeko direnean. | GS |  | 
| 8 | Euskal literatur plazara atera den azken liburu sorta hostokatzen aritu bitartean | GS |  | 
| 9 |  Sargori delako honek asebete du nire irakur nahia ordea. | GS |  | 
| 10 | Badugu liburu honen egileak eta biok gauza bat komunean, biok ala biok Zumarraga herriarekin zerikusia izatea, alegia. | GS |  | 
| 11 | Horrek eta nire ogibidearen betebeharrak autorea Larrepetit-en karietara solastatzea posible egin zidaten. | GS |  | 
| 12 | Bere azken eleberria ezagutu nuen | GS |  | 
| 13 |  eta Sargori liburua ezagutzeko parada eskaini ere. | GS |  | 
| 14 | Eta aitortu beharra daukat, | GS |  | 
| 15 | euskal literaturaren harribitxi hauek orain gutxi arte | GS |  | 
| 16 |  ezagutu ez izanak amiņi bat lotsarazi nau. | GS |  | 
| 17 | Pello Lizarralde literaturaren karietara garatzen ari den merkatu eta asmo handietatik urrun ari da, | GS |  | 
| 18 |  literatura ulertzeko duen moldea ez dator bat euskal literaturak --edota edozein merkatuko literaturak-- exijitzen duen moldeekin. | GS |  | 
| 19 | Alegia, merkatua eta zurrunbiloa hitz kidekoak dira | GS |  | 
| 20 | eta Lizarraldek ez du literatur eginkizuna kidetasun horren arabera ulertzen. | GS |  | 
| 21 | Eta hori horrela ulertuagatik-edo | GS |  | 
| 22 |  --nire ustea besterik ez da, | GS |  | 
| 23 | eta usteak betiere erdi ustelak izaten dira- | GS |  | 
| 24 |  -idazle honek burutzen duen literaturak isiltasunarekin zerikusia gehiago dauka harrabotsarekin baino. | GS |  | 
| 25 | Gure bizitzaren pasadizo edo bizipen xumeena literatur bilakatzen du Lizarraldek. | GS |  | 
| 26 | Pasadizoak ez dira jende berezienak, ez ideia bereziak dituzten jendearenak. | GS |  | 
| 27 | Gutako edozeinek bizi ditugun gauzak narratzen ditu autore honek. | GS |  | 
| 28 | Hots, gure begiek eta gogoetek komunzki hautematen dituzten gertakariak besterik ez ditu narratzen. | GS |  | 
| 29 | Besterik? | GS |  | 
| 30 | Izanik ere, autore honek narratzen dituen gertakari hauen bidez gure sentimenak biziaraztea erdiesten du. | GS |  | 
| 31 | Gutxi ote? | GS |  | 
| 32 | Oso autore gutxik erdiesten duen moldean erdietsi ere. | GS |  |