|        SENTPUT01-A1.rs3 (34) | 
| EDU | Segment | Tagger | Central Unit | 
| 1 | Paperezko hegazkinak / Lutxo Egia / Susa, 2002 Paperezko hegazkinak Koldobika Ezberdin / Putz,2002-10. | GS |  | 
| 2 | Ene irakurle zintzo, leial eta bekatuz garbiak :Maruri-Jatabeko parrokoarekin egon berria nauzue pasa den asteburuan. | GS |  | 
| 3 | Aita Larringani ene elkartasuna adieraztera hurbildu nintzaion Bizkaiko herri polit hartara. | GS |  | 
| 4 | Eta kontu-kontari ari ginela, | GS |  | 
| 5 |  6-8 urteko neskatila eta mutikotxo guri-guri, bekatuz garbi eta arimaz aratz - talde baten konpainia onean, ekarri zuen solasak, izan zen perpausa, ez zuela deusek ere hainbat kalte egiten arimarako, eta ez gorputzerako ere, nola euskal literaturgintzan diharduten xaxi-idaxle horiek ; esaterako, euskal letren plazara nobela ( usteko ) batez jalgi berri den Lutxo "Egia" | GS |  | 
| 6 |  ... eta "Egia" diodanean, | GS |  | 
| 7 |  aizue,ezin diot barreari eutsi. | GS |  | 
| 8 | Eta kontua barrez lehertzekoa litzateke, | GS |  | 
| 9 |  bai, Lutxoren "Egia" ustelak altxamenduan Generalisimoaren alde borrokatu ziren haien ohorea zikintzera ez baletoz. | GS |  | 
| 10 | Hori dela - eta, serio jarriko natzaizue : | GS |  | 
| 11 | "Paperezko hegazkinak" izenburua duen liburu hau bere zainetan odol-lohia baino ez daraman gaixo batek baino ezin izan du idatzi. | GS |  | 
| 12 | "Egia" izenean ; gezurrak, gezurrak eta gezurrak izanean. | GS |  | 
| 13 | Eleberria berehala sutara beharrekoa dela esateko badaukat hainbat argudio : | GS |  | 
| 14 | Hasteko, "nobela" honek ez dauka ez bururik ez hankarik. | GS |  | 
| 15 | Ez dauka hari jakinik, | GS |  | 
| 16 | dena da oraina eta iraganaren arteko nahaste-borraste konpreniezina, | GS |  | 
| 17 |  dena da anabasa itzela. | GS |  | 
| 18 | Irakurlea galduta ibiliko da lehen hitzetik bukaeraraino. | GS |  | 
| 19 | Egindako dokumentazio lana negargarria da. | GS |  | 
| 20 | Igartzen da gorrien eta separatisten ixkribuak baino ez dituela irakurri autoreak. | GS |  | 
| 21 | Gernika gorriek bonbardatu zutela iturri onetik jakin dakigunoi ez digute gorri-separatistek ziririk sartuko. | GS |  | 
| 22 | Haginak ondo berdinduta dauzkagu honezkero, | GS |  | 
| 23 |  atzo goizean jaiotako ume mukizu bati sinisten hasteko. | GS |  | 
| 24 | Tira, tira... | GS |  | 
| 25 |  Nobelaren fabore, soilik aipatuko dugu sinisgarri egiten duen gauza bakarra, hots: protagonista alkoholikoa izatea. | GS |  | 
| 26 | Horrek ematen dio, horrek baino ez, sinesgarritasun apur bat goitik beherako kaosari. | GS |  | 
| 27 | Delirium Tremensak jotako morroi baten buruan, beste inorenean ezin liteke halako gezur, eldarnio eta gorrikeria tendentziosorik egosi. | GS |  | 
| 28 | Badakit nire bizia arriskuan jartzen ari naizela | GS |  | 
| 29 |  hau esatean, | GS |  | 
| 30 | baina ez naute isilduko, | GS |  | 
| 31 |  bizkartzain pare bat eskatuko dut, Aita Larringanek bezala, | GS |  | 
| 32 |  eta ozen altxatuko dut ene boza gezurraren kontra, faltsukeriaren kontra, deabrukeria ororen kontra. | GS |  | 
| 33 | Orain sakristiara noa, | GS |  | 
| 34 |  neskatilatxo bat onbidean jarri behar dut - eta. | GS |  |