|        SENTPUT02-A1.rs3 (37) | 
| EDU | Segment | Tagger | Central Unit | 
| 1 | Odolbildua / Josu Landa / Susa, 2002 Odolbildua Koldobika Ezberdin / Putz,2002-06 | GS |  | 
| 2 | Putzeko ene lagun eta jarraitzaile guztiok, gaurkoan ere otoitza bertan behera utzi | GS |  | 
| 3 |  eta aldizkari guztizko zintzo honetan agerraldia egin beharrean sentitu naiz, | GS |  | 
| 4 | ez baita gauza kaltegarriagorik arimarentzat nola Jaungoikoaren deialdiari ezentzunarena egitea. | GS |  | 
| 5 | Eta zer jakinarazi dit bada belarri izkinera oraingoan gure Jaungoiko bakar eta ahalguztidunak? | GS |  | 
| 6 | Bada azkenaldi honetan behin eta berriro esan, berresan eta gaztigatzen ari dena : | GS |  | 
| 7 | badirela hainbat eta hainbat euskal idazle artaldea utzi eta bekatuaren bide lohietan galtzen direnak. | GS |  | 
| 8 | Horietan azkena, Josu, Josu Landa. | GS |  | 
| 9 | Tamalez bere izena ez dator bat bere izanarekin, | GS |  | 
| 10 |  ezin konta ahala mozorro baitarabil Beltzebuk | GS |  | 
| 11 |  gaiztakeria izugarrienak obratzeko. | GS |  | 
| 12 | Josu Landa honek Espainiako Askatzailearen urrezko garaian girotu du bere nobela-gurakoa, | GS |  | 
| 13 | eta aurkeztu dizkigun pertsonaiak osotoro dira autorearen sukarraldi edota eldarnioetan erditurikoak, irrealak, sineskaitzak, deslekutuak, | GS |  | 
| 14 |  ez baitute batere zerikusirik garai loriatsu hartan bakean eta harmonian pozik eta zorion betean bizi ziren herritarrekin. | GS |  | 
| 15 | Ondo baino hobeto ezagutu nuen nik Nerbioi ibar ezkerraldeko giro atsegina 50. hamarkada gogoangarri hartan, bai horixe! | GS |  | 
| 16 | Santurtziko parrokoa nintzen orduan, | GS |  | 
| 17 | eta benetan, beltz bat euskaraz mintzatzen irudikatzea bezain barregarria deritzot portugaletetarren mihian euskara paratzeari. | GS |  | 
| 18 | Euskara zer zenik ere ez zekiten Portugaleteko biztanleek 50. hamarkadan! | GS |  | 
| 19 |  Ez diot euskarari ukatuko | GS |  | 
| 20 |  baserritarrak kristautzerako orduan | GS |  | 
| 21 |  izan duen garrantzia, | GS |  | 
| 22 | baina hortik aurrera, tira, desagertuko balitz hobe ; | GS |  | 
| 23 |  atzen finean gaztelera baita latinaren oinordeko zuzena, mundu osoan indartu beharrekoa. | GS |  | 
| 24 | Irrigarria begitandu zaizkit liburuko pertsonaiak oro : Mentxu delako neskazahar botikaria eta honen esanari itsu-itsuan jarraitzen dion erdi-gixon edo gixon-erdien koadrila patetikoa. | GS |  | 
| 25 | Hara, Josu Landa, putak salbuetsiz, 50. hamarkadan ez zegoen emakumerik etxeko sukaldetik kanpora lan egiten zuenik. | GS |  | 
| 26 | Ez dago aztia izan beharrik ondorioztatzeko, beraz, delako Mentxu hori puta bat baino ez dela, | GS |  | 
| 27 |  baina horretarako hobe gauzak diren bezala izendatzea : | GS |  | 
| 28 | ogiari ogi, ardoari ardo eta putari PUTA, emagaldu hutsa dena botikari marimatxortu baten mozorropean aurkezten ibili barik. | GS |  | 
| 29 |  "Idaxlearen" fabore, esan beharra dago behintzat zerbaitetan asmatu duela, | GS |  | 
| 30 | izan ere, errepublikazale eta gorriak izan behar liburuan aurkezten zaigun koadrila negargarria. | GS |  | 
| 31 | Ezin bestela izan, | GS |  | 
| 32 |  kontatzen zaiguna amini bat sinisgarria izateko. | GS |  | 
| 33 | Hori bai, gaizkile hauek ongi nahian ari direla sinistarazi gura izateari itzelezko hutsa deritzot,astakeria galanta, | GS |  | 
| 34 |  Stalinek karitateak bultzatuta | GS |  | 
| 35 |  obratu zituela obratu zituenak esatea bezalako zerbait. | GS |  | 
| 36 | Laburbilduz, hobe eliza aldera bueltatxoa egitea "Odolbidu" honekin denbora galtzen ibiltzea baino. | GS |  | 
| 37 | Sutara! | GS |  |