|        SENTQUE01-A1.rs3 (18) | 
| EDU | Segment | Tagger | Central Unit | 
| 1 | Gerra txikia / Lander Garro / Susa, 2014 Zenbaitzuen gerra txikia Txema Arinas /quejicakexontzia.blogspot.fr,2014-12-01 | GS |  | 
| 2 | Azkenean bukatu dut Lander Garroren Gerra txikia. | GS |  | 
| 3 | Gogoratu zait, ezinbestez, duela gutxi ikusitako Infancia Clandestina fim argentinarra | GS |  | 
| 4 |  non haur batek euren gurasoen ezkutuko militantzia montoneroaren gorabeherak jorratzen dituen. | GS |  | 
| 5 | Lander Garrok antzerako ikuspustua hautatu du | GS |  | 
| 6 |  bere pertsonaien "gerra" txikiaren nondik norakoen berri ematera aldera, hau da, euskal errefuxiatu batzuen gorabeherak mugaz bi aldeetan azken hamarkadetan zehar. | GS |  | 
| 7 | Bada alde horretatik lubaki baten aldetik egindako errelatoa,noski, | GS |  | 
| 8 |  hortaz ezin dugu gure burua inondik inora ere engainatu. | GS |  | 
| 9 | Hau aldez aurretik aintzakotzat hartuta  | GS |  | 
| 10 | lubaki horretakoekin bat egiten duen inor derrigorrezko enpatia ariketa bat egin beharrean dago | GS |  | 
| 11 |  Garroren testuak dituen bertute literario nabarmenak, bikainak, goxatzeko asmotan, | GS |  | 
| 12 | ikaragarri ondo idatzita baitago eleberria, | GS |  | 
| 13 | hainbat pasartetan hunkigarria ere iristeraino. | GS |  | 
| 14 | Hala ere, eta lubakiak lubaki edo enpatiak enpatia, badago nobelan benetan txunditu egin nauen zerbait,eta orain arte gainerako "lubaki" nobeletan ozta-ozta topatu egin dudana, | GS |  | 
| 15 | hori da idazleak berak nola edo hala bere pertsonaien lubakitik kanpokoekiko egindako ustezko edo balizko enpatia ariketa bat edo auskalo zer. | GS |  | 
| 16 | Esan nahi dut badagoela lubaki horretatik kanpo dagoen pertsonaia baten arrazoiak eta kontuan hartzeko enpatia moduko saio bat, | GS |  | 
| 17 |  baldin bada ere nobelako protagonistetako batekin, haur narratzailearen aitarekin, ika-mikan nork bere kontrako argudioei gogor eutsiz. | GS |  | 
| 18 | Osabaren ezusteko bisitarekin lotutako atalaz ari naiz, nire ustetan euskal "lubaki" literaturaren norabide berri bat gogora edo irizpidera ekartzen duena :lubakitik kanpokoen ikus/pentsamodeak nolabait kontuan hartzekoa. | GS |  |