| TERM18-GS.rs3 (19) |
| EDU | Segment | Tagger | Central Unit |
| 1 | Zientzia-arloko terminologiaren normalizazio-joera orokorrak serbiera: egoeraren analisi kritikoa. | GS | |
| 2 | Edozein zientzia-arlotako terminologia eraikitzea lan luzea eta neketsua da. | GS | |
| 3 | Aurreko hamarkadetan, serbierako zientzia-arloko ikertzaile askok joera bat nabaritu dute | GS | |
| 4 | eta horren berri eman dute: | GS | |
| 5 | ingeleseko unitate lexikalen maileguak eta unitate-egitura luzeagoen maileguak hartzen dira zientzia-erregistro zehatz baterako, | GS | |
| 6 | itzulpenak edo kalkoak egin ordez. | GS | |
| 7 | Izan ere, | GS | |
| 8 | iritzi ezberdinetako zientzialari serbiarrek adostasuna lortu dute | GS | |
| 9 | eta aurreko hamarkadetan ingelesari eman diote zientzia-komunikaziorako hizkuntza bakarraren estatusa. | GS | |
| 10 | Komunikazio honetan, joera hori modu kritikoan aztertzen saiatzen gara, linguistikaren zein soziolinguistikaren ikuspegitik. | GS | |
| 11 | Bugarski-k (1988; 1996) diziplina anitzeko eta amaiera zehatzik gabeko ikuspegi bat garatu zuen; | GS | |
| 12 | hitzaldi honetarako egokitu dugu | GS | |
| 13 | eta | GS | |
| 14 | zientzia-arlo askotatik (injinerutzatik, kalitate-kontroletik eta kalitate-kudeaketatik, informatikatik, ekonomiatik, eta abarretik) datozen datuak alderatzeko | GS | |
| 15 | erabili dugu. | GS | |
| 16 | Eskuratu ditugun datuek (baita alor jakinetako adituek emandako iritziek ere) adierazten dutenez, | GS | |
| 17 | zientzia-alor jakin batean onartuko diren terminoak ebaluatzeko hierarkia bat ezarri behar da. | GS | |
| 18 | Hierarkia hori hizkuntzaz kanpoko irizpideetan oinarrituko da, adibidez, nazioarteko kooperazioa eta komunikazioa. | GS | |
| 19 | Horien arabera, ingelesetik hartutako maileguei lehentasuna ematen zaie "serbieraren zientzia-barietate modernoa" izeneko hizkuntzakodean, itzulpena eta egitura-kalkoaren aurretik. | GS | |